Erlatibismo morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB


-Unibertsalismoa eta erlatibismo morala:

: -Unibertsalismo morala jarrera etiko bat da eta arazo moral jakin bakoitzaren gainean egia moral unibertsal bat dagoela dio.Sokratesek unibertsalismo morala esplizituki defendatu zuen, gizakiaren arrazoimenarekin lotuta suntsiezina zeukala uste baitzuen.-Konbentzionalismoa uste bat,iritzi bat,prozedura bat edo jarrera bat da.Egiazkotzat jotzen ditu jokamolde sozial eta pertsonalak arautzen dituzten usadio eta ohiturak,printzipioak,balioak edo arauak.Horiek guztiak gizatalde baten adostasun inplizitu edo esplizituan oinarrituta daudela onartzen du,ez kanpoko errealitate batean.Konbentzionalismo etikoa erlatibismo moralarekin lotuta dago eta unibertsalismoaren aurkakoa da...Unibertsalismo moralaren aldeko puntu bat da moralak betebeharrak eta erantzukizunak ezartzea ahalbidetzen duela.Horrek betebehar etikoak eskatzen ditu,eta gizartean ordenaren zentzuari eta balio unibertsalei eustea ahalbidetzen du.. Erlatibismoa jarrera filosofiko bat da,eta defendatzen du ikuspegi guztiak maila berean direla baliagarriak eta egiak gizabanakoaren araberakoak direla.Horrek esan nahi du jarrera moral guztiak,erlijio sistema guztiak,arte mota guztiak eta mugimendu politiok guztiak gizabanakoen araberako egiak direla..Erlatibismoa eta eszeptizismoa,kontzeptualki,elkarrengandik hurbil daude.Erlatibismoaren defendatzaileek diote subjektibotasuna gordetzen duela eta askotariko iritziekiko eta kulturekiko errespetua sustatzen duela..,absolutismo moralak, zati hauetan banatzen da:

-Unibertsalak

:Guztioi ezartzekoek dira,salbuespenik gabe.Adibidez,inork ez du beste pertsona bat hil behar.

-Objektiboak:

Ez dira testuinguruaren edo ikuspuntuaren araberakoak.Adb:inolako egoeratan ezin da beste pertsona bat hil.

-Aldaezinak:

Ez dira denborarekin aldatzen.Beste norbait hiltzeko debekua betierekoa da...Giza eskubideak izan daitezke absolutismo moralaren beste adibide bat.
Erlatibismo moarala
deskribatzailea da nagusiki.Esaten digu balio moralak kulturaren, tradizioen eta abarren araberakoak direla.




Entradas relacionadas: