Eremu magnetikoa distantzia txikituz gero txikitzen da ?

Enviado por aitor y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,01 KB

 Argazki-kamera, tresna optiko bat da, eta sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute. Hura, ikusmena hobetzeko erabiltzen da. Objektua
normalean kokatzen da distantzia fokalaren bikoitzeko distantzia baina urrunago eta sistema optikoa, hots, objektiboa, objektuaren irudi erreala, alderantzizkatuta eta oro
har txikiagoa proiektatzen du. Hartzailea, argiarekiko sentikor den emultsio-geruza batez estalitako plaka edo pelikula batez osatuta dago, eta mintz horrek errebelatu
prozesu baten bidez objektuaren irudia emango du. Irudiak proiektatzen dira elementu fotosentikor batean eta argazki-kamera leiar- sistema konbergentez osatuta dago.Gorputza: Funtsean kamara iluna da. Atzealdean objektuaren irudi erreal eta alderantzizkatua eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko batez, xafla, hori inpresionaturik geratzen da.Objektiboa: Objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da. Objektibo on batek, akatsik gabeko irudia sortu behar du eta fokapen sakonera handia izan behar du. Fokapen sakonera, objektiboak aldi berean
foka ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.Bisorea: Bisorearen bidez, irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den partea filmean inpresionatuta geratzeko.Obturadorea: Obturadorearen bidez, esposizio-denbora kontrola daiteke, hots, argia pelikulara iristen dagoen denbora tartea da.Diafragma: Elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen erantzun bat da eta objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du, ondorioz,
filmera iristen den argi kantitatea.Kliskagailua: Kliskagailuaren bidez edo kliskatzean argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batez ireki egiten du obturadorea, horrela, kanpotik argiak filma inpresiona dezan.Argazki- kamera, giza begiarekin parekatu daiteke funtzionamenduaren ikuspuntutik. Hau da, argazki- kameraren objektiboak, begiaren kristalinoaren eginkizuna egiten du; diafragmaren funtzioa, begiko irisaren antzekoa da; kamara iluna (gorputza) begiko esklerotikaren parekoa da.


G.B: Sistema optikorik garrantzitsuena da. Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duenesferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratuta; hau gardena da

aurrealdean eta kornea deitzen zaio.Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragmak erregulatzen du, eta honek irekidurazirkularra dauka, begi-ninia (pupila) deritzona. Irisaren atzean eta berau ukitzen duela,lente konbergente bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskuluziliarrari esker. Horiek kristalinoren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea

eragiten dute.Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago, humore urtsuaderitzona.Kristalinoaren atzean, begi-globoa betez, beste likido bat dago,humore beirakaraderitzona.
Argi izpiek, kornea, humore urtsua, kristalinoa eta humore beirakara zeharkatu etaerretinanerasotzen dute. Erretina begiaren barnealdea estaltzen duen mintza da etabertan eratzen da objektuen irudia. Erretinan argiarekiko sentikorrak diren konoak etabastoiak izeneko zelula hartzaileak daude. Zelula hauek nerbio optikoari konektatuta daudeeta horrek garunera bidaltzen du nerbio-seinalea.Ingurune garden horiek osatzen duten multzoak lente konbergente bezala jokatzen du,begi normal erlaxatuan izpien irudia erretinan eratzen duelarik, objetua infinitu optikoan dagoenean.Begiko erretinan objetuen irudiak errealak, buruz beherakoak eta objektua baino txikiagoakdira.



IKUS AKATSAK: Begia sistema optiko bat da, gizakioi ikustea ahalbidetzen gaituena. Begi normal batean, hau da, akatsik gabeko begiko sistema optiko batean, irudia erretinan bertan eratzen da.

Hala ere, batzuetan funtzionamendu akatsak sortzen dira begietan, begiko sistema optikoko atalen arteko erlazioa egokia ez delako. Orain miopia eta hipermetropia aztertuko ditugu, bi hauek baitira giza begiaren akats ohikoenetarikoak.  Miopia begiko sistema optikoaren gehiegizko konbergentzia da. Honen eraginez, urrutiko objektuak kristalinoaren eta erretinaren artean fokatzen dira eta, ondorioz, ez da irudi garbia sortzen begi normalean bezala. Hortaz, begi miopeek ezin dituzte urrutiko objektuak ondo fokatu, baina bai gertuko objektuak, konbergentzia handi hori dela eta. Begi miopeak gertutik begi normalak baino hobeto ikusten dute, hurbileko puntua oso gertu dutelako.

Miopiaren kausak bi izan daitezke: begiaren diametroa ohikoa baino handiagoa izatea edota kornearen edo kristalinoaren edo bien gehiegizko kurbadura. Miopia lente dibergenteak erabiliz zuzentzen da, hauek irudia atzerago fokatzea eragiten baitute. Hipermetropia begiko sistema optikoaren konbergentzia-akatsa da, miopiaren kontrako arazoa da, beraz. Honen ondorioz, irudi-fokua erretinaren atzealdean dago. Horregatik, begi hipermetropeek ezin dituzte gertuko objektuak fokatu eta gainera, urrutiko objektuak ondo fokatzeko egokitu behar dira, nekea sortuz. Hipermetropiaren kausak bi izan daitezke: begiaren diametroa normala baino txikiagoa izatea, ohikoena dena edota kornea kurbadura txikiegia izateaHipermetropia zuzentzeko lente konbergenteak erabili behar dira, hauek objektua aurrerago fokatzea eragiten baitute, gertuko objektu baten izpiak desbideratuz.

Keplerren legeak


Johannes Keplerrek enuntziatu zituen planeten eguzkiaren inguruko orbitak azaltzeko. Tycho Brahe astronomo daniarrak egindako behaketak erabiliz atera zituen lege
hauek. Keplerren legeak Newtonen grabitazioaren legearen eta mugimendu legeen ondorio bezala ikusi daitekeen arren, alderantziz izan zen. Keplerrek behaketen eredu matematiko bat eman
zuen, gero Newtonek interpretatu zituenak kalkulua eta fisika erabiliz.Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira, eta Eguzkia elipsearen fokuetako batean
dago. Jakin behar da planetek oso eszentrikotasun txikiko elipseak deskribatzen dituztela (Merkuriok eta Plutonek izan ezik), eta ondorioz planeten higidura zirkularra dela esan
daiteke, nahiko hurbiltasunez elipsearen ardatzerdi handiena erradiotzat hartzen dugularik.Aipatzekoa da magnitude bektorial bat, planetaren momentu angeluarra L= r x m . V Kepler-en bigarren legea:
Planeta bat Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak ekortzen ditu denbora-tarte berdinetan. Lege hau, posizio bektorearen ABIADURA
AREOLARRA konstantea dela esanez adierazten da, hau da, denbora unitatean ekortutako azalera konstantea dela. Abiadura areolarra konstantea izatea, momentu angeluarraren kontserbazioaren
printzipioaren ondorioa da:Kepler-en hirugarren legea: Planeta baten higiduraren periodoaren karratua zuzenki proportzionala da planetatik
Eguzkiraino dagoen batez besteko distantziaren kuboarekiko.
IND LERR: IRUDIK:Masa batek bere inguruan sortzen duen eremu grabitatorioaren magnitudeak bi dira:
eremuaren intentsitatea, g , eta potentziala, V. Biak era grafikoa batean adieraz daitezke. Intentsitatea eremu lerroen bidez eta potentziala gainazal ekipotentzialen bidez.EREMU-LERROAK
Indar lerroak noranzkoa duten lerroak dira eta eremuaren puntu bakoitzean, eremuaren intentsitate-bektorearekiko ukitzaileak dira eta noranzko berekoak, eremuan masa bat
kokatuz gero, horrek egingo lukeen ibilibidea adierazten dutelarik Bestalde, eremu lerroen dentsitatea (lerroekiko perpendikularki kokatutako azalera unitate bakoitza zeharkatzen duen lerro kopurua) eremu grabitatorioaren intentsitatearen moduluarekiko proportzionala izan behar da. Honen arabera eremu grabitatorioak intentsitate handiagoa du eremu lerroak ondo-ondoan aurkitzen diren eskualdeetan. Eremu lerroak ezin dira elkarren artean ebaki. Hori gertatuz gero, puntu horretan eremuaren intentsitateak bi balio ezberdin hartuko lituzkeelako puntu berean. Gainazal ekipotentzialak, balio bereko potentzial grabitatorioa duten puntuak biltzean
lortzen ditugun gainazalak dira. • Gainazal ekipotentzialak eremu-lerroekiko perpendikularrak dira edozein puntutan. • Masa bat gainazal ekipotentzial bereko puntu batetik bestera eramatean eremu
grabitatorioak egiten duen lana nulua da: Gainazal ekipotentzialean VA = VB ( )  W= m( Va- Vb )=0 • Masa puntualaren kasuan, energia potentzialak balio bera du masatik distantzia berdinera dauden puntu guztietan. Ondorioz, gainazal ekipotentzialak esfera zentrokideak dira, eremua sortzen duen masa esfera guztien zentroan egonda.

Entradas relacionadas: