Eremu kontserbakorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

Aurrean dugun 2010eko koropleta mapan, Espainiako lurraldeetan etorritako atzerritarren ehunekoa ageri da. Horrela, kolorearen intentsitatearen arabera, gero eta ilunagoa izanda, portzentajea handiagoa dela adierazten digu. Bestalde, gero eta kolorearen intentsitatea txikiagoa izan, portzentajea txikiagoa dela esan nahi du, adibidez
Badajoz.

Historikoki, Espainia herri emigratzailea izan da, batez ere Amerikara eta Europara. Baina 1990tik aurrera etorkin ugari jasotzera pasatu da, eta urte askotan immigrazio saldo positiboa izan du, krisi garaian izan ezik.

Espainian, gaur egun, ia 47 milioi pertsona bizi dira, horietatik badakigu atzerritarrak ia  %10 direla baina lehen esan den bezala, portzentajea aldakorra da probintzien arabera. Nola nahi, datu hauek egoera legalean daudenak dira, beraz, mapan paper gabekoak falta dira.

Jatorriari dagokionez, 2006 urte arte, atzerritar gehienek Europarrak, baina ordutik ona gauzak aldatu egin dira. Gaur egun, ia etorkin erdiak (2m) EB-etik datoz, baina erdia baino gehiago (2,2m) EBetik kanpokoak dira, hau da, Amerika, Asia eta Afrikatik.

Europar Batasunetik etortzen diren gehiengoak jubilatuak (Britaniarrak gehienak) eta tituludunak dira. Jubilatuek erosteko gaitasun handikoak izaten dira eta tituludunak kalitatezko lanek erakarrita, batzuk edozein lan egin beharrean. Berriz Europaz kanpokoak gehienbat arrazoi ekonomiengatik etortzen dira, prestakuntza gutxi eskatzen dituzten lanetan lana eginez; nekazaritzan, zerbitzuetan, meagintzan, arrantzan eta eraikuntzan.

Iritsitakoen artetik,Europar Batasunetik, emakume zein gizakume, ugari dira. Kanpotik etorritakoak berriz, Afrikarrak,Asiatikoak eta Latinoamerikarrak izaten dira. Sexuari dagokionez, Afrikatik gehienbat gizakumeak dira, baina Amerikatik berriz, gehienbat emakumeak. Etorri berri hauek, lan bila etortzen dira, zeren Espainia lanpostu dezente eskaintzen dituelako. Klima onaren ondorioz, jubilatu asko etortzen dira. Kulturari eta hizkuntzari esker, latinoamerikarrak dira ugarienak.

Etorkin berri hauek, dakigun moduan, kantitate handietan iristen dira, Madril eta kostalde mediterraneora. Beraz, klimatikoki eremu erosoak, zerbitzuguneak, hiriguneak, eta industria guneak hautatu dituzte, mapan ikusten den bezala, adb Madril, Andaluzia, Katalunia… probintziak.

Bestalde, esan beharra dago, leku batzuen saturazioaren ondorioz, inmigranteak beste probintzia batzuetara mugitu direla. Adibidez Extremadura, Palentzia… hauetan imigranteen proportzioa txikia da.

Bukatzeko, mapa onetan ez dira ageri etorkin kopuruak, baizik eta portzentajeak ehunekotan. Argi eta garbi dago, egoera ez dela homogeneoa mapan ageri den bezala. Adibidez Girona eta Cordoba, non Gironan 5etik 1 immigrantea da eta bestalde, Cordoban 20tik 1 immigrantea da. Horren ondorioz, lurralde batzuetan diru gehiago behar izango da hauek laguntzeko, adibidez eskolan, osasun zentrotan, aterpetxetan,


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Eremu fotoelektriko