Eremu fotoelektriko

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

Errenazimentua:


Errenazimentua mugimendu kultural eta artistiko  bat izan zen, Italian sortua humanismoaren ideiak zabaldu ondoren, eta gerora, Europako beste eremu batzuetara hedatu zen.

Errenazimentuko gizartea:


Nobleak (Hirietara joan ziren eta gorteko bizimoldeak bereganatu zituzten) eta Burgesak (Artisautzaren eta merkataritzan hedapenari esker aberastu ziren) izan ziren, Errenazimentuko berrikuntza kultural eta artistikoaren eragile eta babesle. Artearekiko interesak eta oparotasun ekonomikoak bultzatuta, Mezenas bihurtu ziren; artisten laguntzaile eta babesle.

Adib.: Florentziako Medici familia:Michellozzo,Michelangelo eta Donatello . Bramante, Alberti eta Michelangelo:Alexandro VI.A, Julio II.A, Leon X.A eta Aita santuak.Onespen sozial handiagoa eskuratu zuen artistek, humanismoak aldarrikatzen zituzten balio indibidualistekin bat etorriz.

Planteamendu artistiko berriak:


Antzinaro klasikoko molde artistikoak berreskuratu zituen. Antzinako Grezian eta Erroman aldarrikatutako edertasunean eta harmonian oinarritzen ziren molde horiek. Giza anatomia eta natura aztertzea eta edertasunaren eta proportzionaltasunaren kanon klasikoak islatzea izan zen garai hartako eskulturagileen eta margolarien kezka eta helburu. Prespektibaren legeak esploratu zituzten. Gai erlijiosoak jorratzen jarraitu zuten kasu askotan, baina estatika klasiko bati jarraituz

Erdi Aroko eraikinak ez bezala, Errenazimentuko eraikuntzak giza neurrietara egokitu zituzten, humanismoaren planteamendu antropozentrikoekin bat etorriz.

Errenazimenduko etapak:


Quattrocentoa:


XV. Mendea hartu zuen. Esperimentazio-garaia izan zen; artistek forma greko-latindarrak aurkitu zituzten Erromako eraikin eta eskulturetan. Florentzia.

Artistak: 1-

Arkitekturan: Filippo Brunelleschi, Leon Battista Alberti eta Michelozzo. Pintura: Fra Angelico, Massacio, Piero della Francesca eta Sandro Botticelli.
2-Eskulturan: Donatello eta Lorenzo Ghiberti.

Cinquecentoa:XVI. Mendea. Heldutasun-garaia izan zen; artistek erakutsi zuten ondo menderatzen zituztela prespektibaren eta proportzioaren legeak. Florentzia, Erroma, Venezia.

Artistak: 1-

Arkitekturan: Donato Bramante, Michelangelo eta Andrea Palladio.
2-Pinturan: Leonardo Da Vinci, Raffaello Sanzio, Michelangelo, Tintoretto, Giorgone eta Tiziano.




Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Eremu fotoelektriko