Eredu geozentrikoa eta eredu heliozentrikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,11 KB

3.- IRAULTZA ZIENTIFIKOA (II)

KOSMOLOGIA NEWTONIARRAREN ELABORAZIOA

Keplerren oinarri matematikoak eta Galileoren ikusketak teoria helizentrikoaren finkapena eragin zuen. Baina honek oraindik ez zegoen beteta, faltatzen zitzaion egitura kosmologiko koherenteagoa behar zuen, arau guztiak bildu behar zituenak. Nola mugitzen ziren planetak orbitetan? Zergatik ez ziren hortik ateratzen? Lurra mugitzen bazen, zergatik objektuak zorura erortzen dira?

Eredu aristotelikoa: Ptolomeo baztertu zen, baina ez Aristoteles. Oraindik Aristotelesen zientzia-eredua indarrean zegoen. Eta zientzialari eta filosofo askoren helburua, eredu hori gainditzea zen. Erantzun gabeko galderak Aristoteles mantentzen zuten. Mugimenduaren legea, objektuek mugitzeko joera natural konkretua dute (planetak orbita perfektuetan; elementu pisutsuak beherantz; elementu arinak gorantz).

J. Kepler: orbitak ez dira zirkulu perfektuak eta konstanteak, elipsiak dira zeinek planetei abiadura eta norabide desberdinak eragin dizkiote. Azalpen mekanikoa eman zion, magnetismoaren bidez. Eguzkiaren eta beste planeten magnetismoa konbinatzen da, orbita eliptikoak sortzen (anima motrix).

Galileo G.: fenomenoak aztertzeko eta teoriak onartzeko metodo berria proposatu. Analisi guztiz zehatza garatu behar zen, zientziaren bi ardatz nagusiak kontuan hartzen: ikuspegi objektiboak eta ohargarriak. Datu objektiboak nagusitu behar dira, eta besteak datu subjektibo bezala kontsideratu behar dira. Bakarrik ikerketa kuantitatibo baten bidez lortu daiteke erantzuna. Analisi hau aurrera eramateko hainbat tresna berri asmatu ziren (teleskopio, mikroskopio, iman geometrikoa, termometroa…).

Atomismoa: Leuzipo eta Demokrito. Planeten mugimenduari erantzuna eman zitzaion. Unibertsoa atomoz osatuta dago, hutsune neutral infinituan libre mugitzen direnak. Bertan ez da existitzen goialdea, behealdea edo erdigunea. Partikula guztiak berdinak dira (material berberekoak eta printzipio berdinen menpe), Lurra planeta bat gehiago da bakarrik eta ez da kokatzen unibertsoaren erdian.

Ondorioak: Aristotelesen eskemak indargabetuta geratu ziren. Lurra ez zenez unibertsoaren erdigunea, hau ez zen finitua izan behar. Partikulak mugimendu mekaniko logikoen arabera mugitzen ziren. Galileoren teleskopioa izar berriak aurkitu zituen distantzia izugarrietara.

Arazoa: bi galdera nagusi geratzen ziren erantzun gabe, bat lurrekoa eta bestea zerukoa. Zergatik Lurra eta beste planetak Eguzkiaren inguruan biratzen ziren? Lurra mugimendua badago eta ez da unibertsoaren erdigunea, zergatik objektuak erortzen dira Lurrera? Garaiko fisikak horri erantzuna bilatzen zentratu ziren. Lan hori Isaac Newton erantzungo zuen, grabitate-indarraren erantzun kuantitatiboa ematean.

ISAAC NEWTON: 1643-1727. Filosofo, fisikari matematikari eta asmatzaile ingelesa izan zen. Munduko zientzialari nagusienetako jotzen da. “Grabitatearen legea” aurkitu zuen, mundua ikusteko modua guztiz aldatu zuena. Gaur egun, oraindik erabiltzen da.

Lege kopuru txiki batzuen bitartez (nahiko sinpleak), Lurrean eta unibertsoan ematen diren mugimendu guztiei azalpen enpirikoa eman zien. Horren ondoren, gizakiak unibertsoaren mugimenduak azkenik ulertu zituen. Lege horiek mugimendu orok azaltzen ditu, ez bakarrik astroekin erlazionatutakoak.

Zientziak natura menperatzeko balio du, arrazoiaren bidez. Ez bakarrik planetak zergatik eta nola mugitzen diren, kosmosa gobernatzen duten mugimendu-lege orok azaltzeko balio dute.

IRAULTZA FILOSOFIKOA

XVI.-XVII mendetik, Iraultza Zientifikoaren batera garatutako beste eraldaketa-prozesua, filosofian eragin zuena. Hainbat intelektualek egindako ikerketen ondoreioz (Copernico, Kepler, Galileo, Newton) unibertso aristotelikoaren ikuspuntua guztiz indargabetuta geratu zen.

Zientzia: ez du bilatzen naturaren fenomenoen kausak, baizik eta mundua deskribatzen du nola den. Newton ezarritako legeek baino haratago dagoena ez dagokio zientziari, horretan metafisika aritzen da.

Erlijioa: Newtonen teoria kristautasunean aplikatu zen ere. Jainkoak unibertso zabal bat sortu zuen, sistema mekaniko konplexua bezala. Hau partikula ikusezin neutralez osatuta dago, espazio infinitu batean mugitzen dira.

Filosofia: orain arte, filosofia eta erlijioa estuki lotuta zeuden. Baina hortik aurrera (Aro Modernoaren hasiera), harreman hau apurtu zen. Filosofia asko indartu zen, eta  zientziara hurbildu zen. Bien arteko elkarrizketa hasi, eztabaidan. Aldaketa sakona. Modernitatera abiatzeko pausu oso garrantzitsua. Aipatzekoak dira, Francis Bacon eta Rene Descartes.

Entradas relacionadas: