Erdi aroko nekazaritza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,85 KB

1- EUROPA FEUDALAREN OINARRIAK:

IX.Eta X. Mendeetatik aurrera, Mendebaldeko Europan fuedalismo izeneko sistema politiko, ekonomiko eta soziala sortu zen.

1- Basailutza harreman feudalak:

IX. Mendetik aurrera, erregeek boterea galtzen joan ziren eta indarkeria eta ziurgabetasuna zabaldu zen Europako mendebaldean. Arrazoiak hurrengo hauek izan ziren:

1- inperio Karolingioaren zatiketa eta bigarren inbasioak

2- Nobleek beren boterea handitu nahi zuten. Hori dela eta, haien artean borrokan ibili ziren   askotan. Nekazariei ere eraso egin zieten, haien lurrez jabetzeko.

3- Monarkiaren ahultasunaren ondorioz, erregeek ezin zituzten armadak sortu: Erresumak baketzeko, nobleak eta haien zaldunak behar zituzten. Horretarako, basailutza itun bat egiten zuten noblee

Basailautza ituna: Erregeak nobleen leialtasuna lortzen zuen lurrak ematearen truke.      

 Erregeak ez zuen inolako kontrolik feudo moduan emandako lur hauetan

 boterea  galdu zuen, eta noblezi gerraria alderantziz boteretsuagoa bilakatu zen.

 Elizgizon garrantzitsuenek ere jaso zituzten feudoak, eta beraz jaun feudalak  ere izan ahal ziren.

Consiliuma:

Errege kurian elkartzen ziren nobleak eta elizgizonak erregearekin. Han, erregeari  aholku

emanez betetzen zuten basailu lana. (irudia azaldu, 59orr)

Auxiliuma:

Goi nobleziako kideak erregeari baino ez zioten obeditzen, eta armadak hari laguntzeko     erabiltzen zituzten berak eskatzen zienean.   

GIZARTE FEUDALA: HIRU ORDENAK.

Gizarte feudala hiru taldetan edo ordenatan zegoen antolatuta. Bakoitzak bere betebeharrak eta eskubideak zituen. Talde itxiak ziren, oso zaila zelako ordena sozialez aldatzea.

Ordena horietako bik, nobleziak eta kleroa, pribilegioak zituzten. Biztanleriaren gehiengoa ordea,hirugarren taldekoek, ez zuten inolako pribilegiorik.

1- ERREGEA:

Erregea zegoen harreman pertsonalen gailurrean. Berdinen arteko lehenengotzat hartzen zuten; hau da, erresumako nobleen arteko lehenengotzat.

Erregeak bere lurretan edo errege lurretan bakarrik agintzen zuen. Horietan bakarrik zergak bildu edo justizia banatu ahal zuen

2.A)  NOBLEAK EDO JAUN FEUDALAK:

a) Erregeak balira bezala aritzen ziren beren lurraldeetan. Pribilegio handiak zituzten, hauek dira garrantzitsuenak: : arauak jartzen eta justizia banatzen zuten.beste noble batzuek baino  ezin zituzten jaun feudalak epaitu.

B) Ekonomian pribilegioak zituzten:

                  -ez zuten lanik egiten eta mota guztietako zergak  kobratzen zituzten.

                  - monopolioak zituzten zenbait ondasun eta zerbitzu ustiatzeko, eta ondorioz     

                    zenbait lan egiteko (adibidez: ehizatzea, egurra moztea, errotak erabiltzea,

                     zubiak gurutzatzea, etab)

C) Oinordetza bidez jasotzen ziren feudoak: gurasoek seme-alabei uzten zizkieten  irabaziak

d) Gerra zen nobleen lana eta bizimodua: garaiko pentsaeraren arabera, noblezia gainerako gizarte ordenak babestu behar zituen talde pribilegiatua zen. Gainera kristautasunaren babeslea ere bazen. Aberatsak zirenez, armada propioak eratu zituzten.

2.B)  ELIZGIZONAK:

A) Orden honen zeregina otoitz egitea zen, gizartea bide onetik joateko

b) Talde pribilegiatua zen eta ez  zuten zergarik ordaintzen. Alderantziz, kobratu egiten zituzten: hamarrena biltzen zuten, hau da, nekazarien uztaren edo ganaduaren hamarren bat.

c) Goi kleroko kideak nobleziakoak ziren. Adibidez, apezpikuek edo monasterioetako abadeak garrantzi handiko karguak zituzten. Gainera lurren jabeak ziren eta jopuak zituzten.

d) Gizartearen gehiengoa analfabetoa zen, eta hezkuntza Elizaren kontrolpean zegoen. Hori dela eta, elizgizonak ziren idazten eta irakurtzen zekiten bakarrak. Monjeek liburuak kopiatzen zituzten monasterioetan,eta garaiko kultura gordetzen zuten

3-  JOPUAK EDO NEKAZARIAK:

Hirugarren ordenak (biztanleriaren gehiengoak) ez zuen pribilegiorik. Horrez gain, beste ordenak mantentzen zituen, lan eginez eta zergak ordainduz. Nekazaritza eta abeltzaintza ziren ekonomia jarduera nagusiak.

Jaunaren menpe zeuden, haren lurretan bizi zirelako eta haren pribilegioen menpe zeudelako.

Jopuen eta jaunen arteko harreman ereduari morrontza erregimena esaten zaio. Harreman honen arabera jopuek hurrengo hauek jaso behar zuten jaunarengatik:

1- Jaunaren armadaren babesa kanpo erasoen aurrean

2-Feudoko lurretan bizitzeko eta haien zati bat lantzeko eskuibidea. Jaunak manso izeneko lursaila uzten zien jopuei ,jateko eta zergak ordaintzeko nahikoa izateko.

Aurrekoaren ordainetan jopuek hurrengo betebeharrak zituzten:

1- Jopuak jaiotzaz ziren jopu, eta ez zuten jaiolekuko feudoa uzteko askatasunik. Ondorioz, jaunaren menpe geratzen ziren.

2- Jaunen legeak osos gogorrak ziren jopuekin

3- Jaunaren erretserban lan egin behar zuten jopuek: hauek jaunak beretzat gordetako lurrak ziren eta emankorrenak edo onenak  

4- Jaunarentzat beste zenbait lan ere bete behar zituzten: gazteluaren harresiak konpontzea, zaintza lanak, etab

- Nekazari askeak edo lurren jabeak zirenak:

Ez zuten  jaurerrietan edo jaunen lurretan lan egiten.

Oso gutxi ziren, garai hartan ziurgabetasunez inguratuta eta jaunen presioa jasotzen zutelako. Ondorioz, nekazari gehienak jopu bilakatzen ziren.

- Nekazarien eguneroko bizitza: askotan jasaten zituzten goseteak eta gaixotasunak eta elikadura pobrea zuten. Ondorioz heriotz tasa handia zuten.                                   

 EKONOMIA FEUDALA:

Nekazaritza eta abeltzaintza ziren ekonomia feudalaren oinarria, baina ez ziren oso jarduera emankorrak. Uzta txarren ondorioz, askotan nekazariek maileguak eskatu behar zituzten jaunei. Horrek jopuen menpekotasuna areagotzen zuen.

Lurra lantzeko erabiltzen zituzten baliabide teknikoak oso oinarrizkoak zirenez, lurraren errendimendua txikia zen.

XI. Mendera arte ez ziren heldu nekazaritzaren produktibitatea handituko zuten hurrengo  hobekuntza teknikoak:  - lurrak ongarritzeko simaurra

                                     - golde belarriduna

                                     - hiru urteko txandaketa sistema, lurraren produktibitatea handitzeko.

4- EUROPA ERDI AROAN: XI.- XV. MENDEAK

1- Hiriak suspertzea:

XI. Mendean, Erdi Aroko Europako hiriek susperraldia izan zuten. Gora egin zuen hirien kopuruak, bai eta haien biztanleriak eta garrantzi ekonomikoak ere. Hirietako biztanleei burges esaten zitzaien.

Hiren garapena oso lotuta zegoen nekazaritzan eman ziren hobekuntzekin. Ondorio nagusiak hauek izan ziren:

1- Landako biztanleriak gora egin zuen, bai eta haien bizi itxaropenak ere

2- Nekazari asko hirietara emigratu zuen, eta horrela hirien hazkundea eman zen

3- Nekazaritza soberakinak agertu ziren eta hirietako merkatuetan saltzen

                    zituzten. Merkataritza eta aberastasunak ekarri zituen

2- Erdi Aroko hirien garapena:

Hiri batzuk erregearen aginte zuzenaren menpe zeuden. Populaketa handitzea eta merkataritza garatzea komeni zitzaien erregeei,  horregatik hiri horiek eskubide bereziak zituzten. Biztanleriak eta ekonomia jarduerek gora egin zuten hirietako pribilegio horiei esker; ondorioz, pixkanaka, hiriak jaunen babesetik independizatu ziren.

Erregeek, egoera hori baliatuta, hirietako ekonomia sustatu eta nobleei boterea kentzeko aukera izan zuten. Gainera, erregeek irabazi ekonomikoak ere eskuratzen zituzten beren babesaren truke, hainbat zerga biltzen zituztelako hirietatik eta haietan egiten zen merkataritzagatik.

3- Erdi Aroko hirietako biztanleria:

Noblezia eta elizgizonak talde pribilegiatuak izaten jarraitzen zuten, baina hirietako biztanleek  askatasun handiagoa zuten nekazariek baino. Hala ere, hirietako biztanleen artean alde handiak zeuden:

1- Merkatari eta Bankari handiak:  gizarteko talde aberatsak ziren.Haien aberastasunaren  iturria ez zen lurren jabetza izaten, salgaiak eta dirua baizik. Bi talde horien menpe zegoen udal gobernua.

2-  Merkatari txikiak eta artisauak

3- Langileak : talderik  jendetsuena zen

4- Eskaleak: asko zeuden

Hirietako Gremioak: Ofizio bereko eskulangileen elkarteak ziren.

Gremioetan arau zorrotzez arautzen ziren lan baldintzak, produktuen kalitatea, ordutegiak eta prezioak.Gremio bakoitzeko artisauak kale edo auzo berean bizi ziren.


Entradas relacionadas: