Erdi Aroko Musika: Erlijiosoa eta Profanoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,85 KB
Monodia Erlijiosoa
Kristau eliza musika erabiltzen hasi zen, antzinako herri guztiek egiten zuten moduan, Jainkoari hitz egiteko. Une hartan Kantu Gregorianoa sortu zen. Kristautasunak ez zuen musika berririk asmatu; herriak orduan kantatzen zuenera egokitu zen, eta pintura eta eskultura berririk ere ez zuen asmatu. Horregatik, Kantu Gregorianoa musika greko-erromatarra eta judutarra bateratzearen ondorioa da.
Monodia erlijiosoa mezaren liturgian eta eliz otoitzetan erabiltzen den ahots bakarreko kantua da. Kantu mota nagusiak:
- Anbrosiarra
- Mozarabikoa
- Gregorianoa
Kantu Gregorianoa izan da gaur egunera arte heldu den musika mota ezagunena, bere unerik gorena garai teozentriko batean izanik; hau da, gizartea Jainkoaren eta erlijioaren inguruan antolatzen zen garai batean.
VII. mendean, San Gregorio Magno agertu zen. Santu horrek ez zuen kantu mota hori asmatu, baina kristauek ordura arte kantatzen zuten musika antolatu eta doinu guztiak bildu zituen. Asmatzaile izan beharrean, biltzaile kontsideratu behar da.
Kantu Gregorianoko Ezaugarriak
- Eliza erromatarraren kantu ofiziala
- Monodikoa (melodia bakarra)
- Latinez
- Kantu diatonikoa (ez da aldaketarik erabiltzen)
- Erritmo librea
- Ahotsak a capella
- Testu erlijioso bati loturiko musika
- Eginkizun nagusia Jainkoa gorestea
Hona hemen kantu gregorianoaren interpretazio motak:
- Silabikoa: Nota bakoitzari silaba bat.
- Neumatikoa: Nota multzo txiki bati silaba bakarra.
- Melismatikoa: Nota multzo handi bati silaba bakarra.
- Antifoniala: Bi abesbatz edo koru, bertso bakoitza txandakatuz.
- Zuzena: Abesbatza bat edo pertsona bat abesten.
- Errespontzu-kantua: Bakarlari eta herria edo abesbatza txandakatzea.
Musika Profanoa
Jatorria hizkuntza arrunten sorreran bilatu behar da, nazio bakoitzeko hizkuntzen sorreran, bai eta barne merkataritzaren eta ekonomiaren berpiztean ere. Musikaren bidez, eguneroko nahiak eta helburuak adierazteko ahalegina egin zuen gizateriak, eta ez erlijioari lotutako gauzetan bakarrik.
Juglareak
Herriko abestiak ahoz eta herriz herri zabaltzen zituzten. Erdi aktore, erdi musikariak. Orokorrean, herriko jendea entretenitzen zuten, bai musika, bai poesia, bai saltoen bidez, aurrera egiteko. Elizak Erdi Aroko kultura menperatuta zuen, eta egoera honen ondorioz, herriko musika oso gaizki ikusita zegoen.
Trobalariak
XI. mendearen amaieran Frantziako hegoaldean sortu zen, eta Okzitanian zabaldu zen. Hizkuntza: langue d'oc. Nobleziako kideak ziren, poeta-abeslariak, eta beren gaiak emakumeenganako goraipamena eta zaldun-espiritua ziren. Garrantzitsuenak: Guillermo IX.a Akitaniako dukea, Marcabru (1140. urtean hila), Bernart de Ventadorn.
Troberoak
XII. mendeko bigarren zatian Frantzian sortu ziren. Hizkuntza: antzinako langue d'oïl.
Minnesänger
XII. mendeko erdialdean Alemanian sortu zen poesia da. Maitasun gaia da garrantzitsuena.
Goliardoak
XIII. mendean, unibertsitateak eta hiriak sortzen ari zirenean, klerigo ibiltariak Goliardoak deitzen ziren. Latinez olerki satiriko asko idatzi zituzten. Goliardoen kanta asko 228 poemako bilduma batean bildu ziren, gehienak XII. mendekoak.
Kantigak
Ama Birjinari eskainitako kanta multzoa, galiziera-portugesez idatzia. 420 kanta eta Gaztelako errege Alfontso X.a Jakintsuak bildu zituela uste da. XIII. mendeko ohiturak azaltzen dituzten miniaturez apainduak. Bere lurraldeetan bizi ziren kultura guztien aldekoa zen, eta ideia honen ondorioz, Santa Maria Kantigak sortu ziren. Olerkiek Ama Birjinaren mirariak kontatzen dituzte, eta beste batzuk maitasun olerkiak dira.