Erantzunkizun politikoaren legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,28 KB

9. GAIA. FRANCO JENERALAREN DIKTADURA (1), 1939-19591. Erregimenaren zutabeak

1.1 Erregimenaren osagai ideologikoak:


1 Nazionalkatolizismoa. Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen, horretan estatuak eta elizak lankidetzan jardun zuten. 2 Militarismoa. Francoren ustez, Armada nazio oinarria zen horregatik militarrak nonahiizan ziren eta  kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zitue.3 Ultranazionalismo zentralista. Frankismoak nazio kontzeptutik ezabatu egin zuen eta  batasun historikoaren kontzeptu falangista sartu zuen.4 Korporatibismo faxista. Diktadura frankista kapitalista izan zen jabetzaren printzipio liberala onartuz. Alderdi bakarra ezarri zuen eta erregimena definitzeko demokrazia organiko kontzeptua asmatu zen.

1.2 Erregimenaren osagaiak:

1. Falangea. José Antonio (falangeko sortzailea) Primo de Riveraren irudia erabili zuen gizarte-erreformako programaren erretorika jartzeko. Falangek,ordezkariren bat izan zuen.2. Eliza. Estatua eta Eliza ezin ziren banandu, horregatik elizak legitimitate morala eman zion Francori hasieratik.3. Armada. Beti izan zuen eragina diktadorearengan. Eginkizunak zeuzkaten eta Francori aholkuak ere ematen zizkioten. 4. Oligarkia, nekazariak eta burgesia txikia. Propagandako eta hezkuntzako mekanismoak erabat kontrolatuta ego ziren garaiko azken urteetararte.

1.3 Estatuko lege nagusiak

Diktadoreak bere gobernu pertsonala instituzionalizatzeko atzerriko gertakariei erantzuna emateko garatu zituen legeak. Horrenbestez, lege konplexuak eta epe luzean egin zituen. 1. Lanaren Forua (1938). Lan munduko harremanak egituratu ziren eta horretarako derrigorrezko sindikatu bakarrak, sindikatu bertikalak jarri zuen martxan.2. Gorteak Eratzeko Legea (1942).  Francok falangisten eragina baztertzea erabaki zuen. Urte hartan. Gorteen legea egin zen.






Haren bidez, Gorteak berriro ezarri ziren, baina, erabakitzeko ahalmenik izan gabe, aholkularitza zereginak baino ez zituzten. 3. "Itxura" Iiberaleko legeak. Francok 1945ean Espainolen Forua argitaratu zuen, gerrako garaileen aurrean zilegitasuna lortzeko helburuarekin   erregimena zuritzeko. Testuak sistema politiko autoritarioa eta konfesionala proposatzen zuen. 1945ean, Erreferendumaren Legearen helburua Espainian sufragio unibertsala zegoela erakustea zen eta 1947an, Estatuko Burutzako Ondorengotzaren Legea onesteko erreferenduma egin zen.4. Diktadura finkatzeko legeak. 1958an Francok Mugimendu nazionaleko printzipioen legea aldarrikatu zuen, non Falange Espainonl tradizionalista alderdi bakarra zela adierazi zuen. Zazpi lege hauek ez zituzten pertsonen defentsa eta segurtasun juridikoa bermatzen. Azkenik 1963tik aurrera bestelako iritzi politikoak zapaltzeko Ordena Publikoaren Auzitegia (OPA/TOP) jazarri zen.2. Erregimanen bilakarrea. Gerraostea: 40ko hamarkada.2.1  Zapalkuntza politikoa eta soziala. Milioika pertsonak jokabidea eta ideiak aldatu beharra izan zuten eta beste batzuk exekutatuak izan ziren. Egoera ikusita erbesteratu asko egon ziren eta geratu ziren gizarte bazterkeria jasan zuten. Lanpostuen depurazioa egin zuen eta horren egoera ekonomiko larria sorrazi zuen.1939an Erantzunkizun politikoen legea egin zen eta familiako kideak sailkatuak izan ziren.  Kontrol soziala eta ideologikoa: zentsura, hezkuntza eta propaganda. Unibertsitateak, institutuak eta, batez ere, irakasle nazionalen kidegoa arazketa prozesuen biktimak izan ziren eta  intelektualen % 90 inguru joan ziren Espainiatik.2.2 Kanpo harremanak1) Ardatz faxistarekiko lotura. Gerra Zibiletik irten zenean, Espainiak konpromisoa zuen potentzia faxistekin. Nazioen Elkartea utzi zuen eta Alemaniaren eta Espainiaren arteko Adiskidetasun Ituna sinatu zuen Hitlerrekin. Ondorioz, Dibisio Urdina Errusiako frontera joan zen. 2) Neutraltasuna. Francok, aliatuekiko harremanak hobetzeko, Gómez Jordana anglofiloari eman zion Atzerri Arazoetarako kargua eta neutrala zela aldarrikatu zuen.3) Nazioarteko isolamendua (1945-1950).Bigarren mundu gerra amaitu baino lehen hurbiltze argia egon zen  Amerikako Estatu Batuetako erakunde militarren eta Francoren erregimenaren artean lehenengoek Espainian operazioetarako laguntza estrategikoak eduki nahi zituztelako.1945eko uztailean, Francok gobernu berria eratu zuen. Baina gerra amaituta nazioarteko ordena berriak etsaitzat hartu zuen Espainiako erregimena eta diktadoreak garairik txarrenak bizi izan zituen Frantziako muga itxi eta NBEk kondena ebazpena eman zuenean

Entradas relacionadas: