Erantzukizun politikoen legea testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,02 KB

ERANTZUKIZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-02-09)

a) Testu juridikoa da, 1939ko otsailaren 9an aldarrikatua eta lau egunetara argitaratua, BOEn, beraz, publikoa da, herriari zuzendua dago, eta Gerra Zibila amaitzear zegoenean ezarria. Lehen mailako testua da. Errepublikaren aurka altxatutako erreboltarien gobernuak (Francoren gobernuak, alegia) idatzi zuen. Franco, erregimen autoritarioa ezarri zuen militarra zen, 1975 arte boterean egon zena, Gerra Zibila irabazi ostean. LRP siglengatik ezaguna, erantzukizun politikoaren kontzeptuan, altxamenduarekin bat ez zetozen guztiak zigortzeko erabili zuten legea da. Eduki politikoa dauka, hortaz. Madrilen idatzia dago.

CEDA: Confederación Española de Derechas Autónomas

Mugimendu nazionala: Mekanismo totalitarioa hartu zuen izena frankismo garaian.

Falange española tradicionalista: Frankismoaren alderdi bat las JONSekin batera

b) Lege honen lehen parrafoan, azaldu dudan helburua bera aurkezten da, hau da, Gobernuak duen intentzioa. Bigarren parrafoan, zigor hau aurrera eramateko ardura izango duten erakundeak zehazten dira, eta ondoren datoz legearen lehen hiru artikuluak (nahiz eta lege osoak, 89 dituen eta amaierako pare bat xedapen):

Lehenengoan, 1934ko iraultzan CEDAren gobernuaren aurka, eta Gerra Zibilean nazionalen aurka egin zuten oro zigortzeko aukera onartzen da. Mugimendu Nazionalaren aurkariak dira beraz, zigortuak. Horrela deitzen zaio nazionalen bandoari, frankismoaren Gobernua eta sistema politikoa, oro har, osatzen duen korrontea, eta azken finean, alderdi politikoa. Aurreko parrafoan azaltzen den Falange Española Tradicionalista y de las JONS (Junta Ofensiva Nacional-Sindicalista), korronte honen ardatza zen alderdi politikoa dugu, zeinek garrantzia politikoa galduko duen, II. Mundu Gerran faxistek indarra galtzen duten heinean.

Bigarrena, lehenengoaren ondorioa da, nazionalen aurkako erakundeak zehazten direlarik. Separatistak aipatzean, autonomia-estatutuaren alde egiten zuten tokiko erakundeak daude, EAJ-PNV bezala. Baina batez ere, ezkerreko alderdiak batuta aurkeztu ziren Fronte Popularra izeneko koalizioa. Honek irabazi zituen azken hauteskundeak.

Azken parrafoan, arerio hauei guztiei eskubideak kentzen zaizkie eta baita ondasun guztiak ere.

c) Gerra zibila (1936-1939), testu hau idatzi eta bi hilabetera irabazi zuten legea bera aldarrikatzen dutenek. Eremu errepublikanoan ez bezala, erreboltarien eremuan, boterea lortzeko estrategia bezala erabili zuten errepresioa. Jazarpena, batez ere, kargu publiko errepublikanoei, intelektualei, buruzagi politiko eta sindikalei egin zitzaien. Matxinatuen esku geratu ziren edo oso azkar konkistatu ziren lurraldeetan izuaren erregimena ezarri zen, etsaiak erresistentziaren antolaketa ekiditeko helburuarekin. Hori gertatu zen, esaterako, Nafarroan, Mallorcan, Sorian edo Errioxan. Milaka fusilamendu hilerrietako hormetan, hirietako kanpoaldeetan edota bide bazterretan. Konkistek aurrera egin ahala, errepresioa sistematikoa bihurtu zen. Azkenik, egoerari nolabaiteko legalitatea emateko, 1939ko otsaileko lege honekin, zapalketaren instituzionalizazioa etorri zen. Gainera, gerra aurreko garaietara egiten da atzera erantzukizunak bilatzeko.

Auzokideen salaketagatik edo Falangearen edota Guardia Zibilaren ikerketaren ondorioz, susmagarria atxilotua izaten zen eta galdeketatik bizirik ateratzen bazen, sumario-instrukzio luzeen ondoren gerra-kontseilua gauzatzen zen (gehienetan akusatu ugari batera), non abokatu defendatzaileak (militarra) ezer gutxi egin zezakeen, akaso errukia eskatu, ez besterik. Erruduntzat ematean, heriotza-zigorra ezartzen zitzaion eta epaitua kartzelara eramaten zen. Hurrengo goizaldean exekutatzen zen zigorra.

d) Lege honekin, erregimen berriak gainetik kendu ahal izan zituen bere politikak aurrera eramatea galarazi zezakeen nonor. Izaera juridikoa, legala, ematen bazioten garbiketa honi, justifikatua geratzen zen. Disposizio hauetaz baliatuz, gudu-kontseiluek, inolako berme prozesalik gabe, hainbat eta hainbat heriotza-zigor ezarri zituzten. Gerra garaian, 60.000 inguru fusilamendu izan baziren, gerra amaitu ondoren ere jarraitu zuten fusilatze hauek: 1939 eta 1945 bitartean, 25.000-30.000 bat izan ziren. Errepresioak frankismoaren amaierararte jarraitu bazuen ere, 1969an ateratako dekretu batez bidez, lege hau indargabetua geratu zen, hortaz, 30 urtez egon zen indarrean.

Entradas relacionadas: