Eraikuntza Prozesuak eta Materialak: Oinarrizko Galderak

Tecnología Industrial4,35 KB

Eraikuntza Prozesuak

Lurzorua eta Zimenduak

Zergatik aztertzen da lurzorua?

Lurzoruaren erresistentzia eta bereizgarriak aztertu behar dira, eta zimendatzeko lurzoru egokia zer sakoneratan dagoen ere.

Lur-mugimenduak

Lur zailak prestatu egin behar dira. Horretarako, maldak egokitu behar dira, bai eta lurpeko aprobetxamendurako espazioak nahiz zimenduak egiteko behar diren espazioak hondeatu ere.

Zergatik egiten dira zimenduak?

Zimenduak eraikinari eusten diote eta hura egonkortzen dute. Hormigoiz eginak dira.

Nola egiten dira zimenduak?

Zapatak eraiki behar dira, hots, zutabeen oinarrian egongo diren hormigoi armatuzko egiturak.

Egitura eta Itxiturak

Egitura eraikitzearen prozesua

Eraikina zer motakoa den, egitura zutabeen edo hormen gainean eutsiko da.

Egiturak egiteko materialak

Altzairua edo hormigoia.

Zer da itxitura?

Kanpoko hormak eta estalkia.

Nola egin estalkia?

Altzairuzko edo zurezko egitura bat izan daiteke. Haren gainean teilatua jartzen da, isolatzaile eta iragazgaitz materiala, eta ondoren teilak.

Akaberak eta Instalazioak

Akabera prozesuan zer egiten da?

Zoruak, eskaiolak, pintura, ateak, hormak...

Nola egin zoruak?

Hormigoiz eta zeramikazko gangailuz egindako forjatuen gainean egiten dira.

Instalazio motak

  • Ur hotza eta beroaren hoditeriak.
  • Berokuntza-sistemaren hoditeriak.
  • Elektrizitate eta telekomunikazio-kableatuak.

Materialak

Harriak

Nola lortu harriak?

Harrobietatik erauzten dira, eta ondoren landu egiten dira.

Harrien sailkapena

  • Magmatikoak
  • Sedimentarioak
  • Metamorfikoak

Harri mota nagusiak

  • Granitoa: Jatorri magmatikokoak dira, gogorrak eta dentsitate handikoak.
  • Kareharria: Sedimentarioak dira eta hormak eta zementuak egiteko erabiltzen dira.
  • Hareharriak: Kaltzio karbonato asko duten sedimentarioak dira (hezurrak, adibidez).
  • Arbelak: Harri metamorfikoak dira, gogorrak, dentsitate handikoak eta trinkoak. Teilatuak eta zoruak egiteko erabiltzen dira.
  • Marmola: Harri metamorfikoak dira, kolore askotakoak eta marrazkiak izaten dituzte. Sukalde gainekoak egiteko erabiltzen dira.

Agregakinak

Harea

Harriak desegitean eratzen dira. Prozesu naturala edo artifiziala izan daiteke, eta partikula horien diametroa 5 mm-koa da.

Legarra

5 mm eta 5 cm arteko diametroa duten harri handiak dira. Hormigoien fabrikazioan erabiltzen dira.

Errekarria

5 mm eta 5 cm arteko diametroa duten harri handiak dira, forma biribilak izaten dituzte.

Zeramika eta Beira

Zeramika eta beiraren ezaugarriak

Oso material gogorrak dira, beroaren eta elektrizitatearen isolatzaileak dira, eta tenperatura altuko eta eraso kimikoekiko oso erresistenteak dira.

Zeramika lortzeko prozesua

Buztina beste material batzuekin nahastuta lortzen da, zeramikazko materialak, esaterako harearekin.

Zeramika motak

  • Zeramika porotsuak: Loza
  • Zeramika iragazgaitzak: Portzelana

Eraikuntzan erabilitako zeramikazko produktuak

Adreilua, teila, gangatila, lauza, loza eta portzelana.

Beiraren erabilerak

Leihoak, botilak, laborategiko materiala, apaingarriak...

Zergatik erabiltzen da beira leihoetan?

Propietate bereziak lortzeko: kolpeekiko erresistentzia, beroarekiko eta zaratarekiko isolamenduak...

Aglutinatzaileak eta Nahasteak

Aglutinatzaileak

Beste material batzuk lotu eta haiekin elementu trinkoak osatzeko erabil daitezkeenak.

Morteroa nola egin?

Konglomeratzaile bat edo gehiago (normalean igeltsua, karea edo zementua), ura eta harea nahastu egiten dira.

Hormigoia nola egin?

Palekin edo hormigoi-nahasgailuarekin egin daiteke.

Zura eta Altzairua

Zura: Jatorria

Zura material naturala da, zuhaitzen enborretatik datorrena eta oso iraunkorra izan daiteke.

Zura: Erabilera

Habeak, sabaiak, hormak, eskailerak, papera... egiteko erabiltzen da.

Altzairua

Erresistentzia handiko materiala da, elastikoa eta zaila. Deformazioak jasan ditzake.

Descargar

PDF Word HTML