Zein era daude sentiberatasuna objektibatzeko

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,34 KB

JARDUERA SENTSORIOMOTORRA. 1. Lehenengo sei hilabetetan nolakoa da umetxoaren jarduera? Zein da garai honetako lehen ikasketa?
Umearen lehen gestuek ez dute kanpo-mundua helburu, estimulu Periferikoek eragindakoak izan arren. Izan ere, umearen defentsa-erreflexu Partzial batzuetatik aparte, estimulu periferikoen lehen eragina ekintza Dinamogenikoa da: gorputz-enborraren, besoen eta hanken uzkurdura globalak eta Astinduak dira, eta ondoren errai- eta arnasa- espasmoak, eta oihuak, baldin Eta eszitazioaren intentsitatearen edo iraupenaren ondorioz, eszitazioa bera Mugimenduan libratzeko aukerarik ez badago. Oso bizkor, erreakzio horiek Esanahi afektiboa hartzen dute, mugimendu hutsa alaitasun-sentimenduari Erantzuteko modua delako; espasmoak mina dakar, baldin eta bizkor ebazten ez Bada. Gainera, umeak gauzekin duen lehen kontaktua erabat afektiboa da, eta Bizi dituen inpresioak beraren sentsibilitatearen eta erreakzioen gai nagusiak Diren inpresio organikoei gehitzen zaizkie: hotzarena, beroarena, bortxarena, Jarrera-deserosotasunarena edota askatzearena eta aisetasunarena. Jaiotzeko Unean, funtsezko koordinazioak ere falta ditu. Begi-globalen mugimenduak bata Bestetik independenteak dira, hein batean. Edozein miaketa egiteko Ezinbestekoak diren begi- eta buru-mugimenduek ez dute inolako kohesiorik. Ezin Du bururik jaso, ez eta inolako norabidetan mantendu ere. Beraren lehen ikaste Motorea orekaren ikastea baino ezin da izan, eta pixkanaka-pixkanaka baino ez Du lortuko gorputz-atalen mugimenduak elkarren artean konbinatzea. Ikerkuntza- Eta ekintza- baliabideak garatuko ditu, baina gutxienez 6 hilabete igaro Beharko dira haren esku eta besoek, soinaren gainean, begiradarekin bateratuta Gauzak oratu, erabili eta miatzeko euskarri nahikoa edukiko duten arte.

2. Zein harremana dago sentiberatasuna eta Mugimenaren artean?

Sentsibilitatearen eta mugimenduaren artean elkarrekiko Menpekotasun estua dago. Sentsibilitateari dagokio mugimendua zuzentzea, baina Haren premia du zehazteko, definitzeko, esanahi objektiboa eskuratzeko.

3. Zein era daude sentiberatasuna Objektibatzeko?

Ariketaren bidez objektibatu behar da. Lehenengo, Sentsibilitateak, jardueraren arrazoi eta gaibihurtzeko, ausazkoak eta pasiboak izateari utzi behar, subjektuak Berak mantendu, erreproduzitu eta aldatuz. Horretarako, bi norabide posible: Defentsa-erreflexu eta  erreakzio Afektiboekin batera, eszitazioa bera areagotu eta zabalera lauso eta sakon Antzeko batean hedatzen dituen uzkurdurak eragingo ditu, edo erreakzio Zirkularra gerta daiteke; hau da, eszitazio hori zedarritu eta zehazten duen Muskulu-doikuntza bat, inpaktu-puntura bideratutako keinu zehatz batzuk, haren Egoitza eta kausa egiaztatzeko asmoz. Horixe da inpresio organiko eta Subjektiboak estimuluen izaeraren araberako zentzumen-sistemei lotuta Murrizteko eta erreakzio afektiboen ordez errealitate objektiboetara Bideratutako ekintzak ordezkatzeko joera duen jarduera diskriminatzaile baten Jatorria.

4. Zein sentiberatasunetik Abiatzen da umeren objektibazio lana? Zergatik?

Sentsibilitate organikotik Hasiko da. Umeak erabiliko dituen lehen sentsazioak hurbilenak eta zehatzenak Izango dira, sentsibilitate eta izatearen muin gisa ume normalari gailentzetik, Erreproduzitzen ikasiko dituen serieak osatzera, gero eta kanpoko mundura Zabalagoak izango direnak. Bi mota: -Digestio-funtzioa: nahiz eta digestio-funtzioak Umearen hasierako adinean beraren erritmoa ezarri eta jokabidea arautzen duten Funtzioen artean egon, itxuraz, ez dute eragiten jokabide hori aldarazteko eta Dagokion sentsibilitatea inplikatzeko xedea duen jarduerarik. Ume batzuk Esklusibismoa adierazten dute elikaduran, eta haren zorroztasunak elikadura-desberdintasunen Diskriminazioa adierazten dute. -Eszitazio labirintikoak (barne Belarrian): ume normalek sarritan bizi dute eszitazio labirintikoei loturiko Sentsibilitatea. Izan ere, ez dago harreman zuzena duen inolako Sentsibilitaterik. Errai-erreflexuak eta jarrera-erreflexuak eragitea da haien Ondorio bakarra. Beraietatik orotariko sentsazioak sortzen dira, horien artean Ezagunena bertigoa.

6. Zein eta zelakoak Dira Stern-ek proposatzen dituen espazioak?

Aho espazioa: ahoa ondo Koordinatutako sistema sentsoriomotorren egoitza bakarra den neurrian, ikerketa-aparatu Bakarra da. W. Sternek aho-espazioaren aldia deitzen dio horri.-Espazio hurbila: Inpresio Bisualen seriea hurrengo aldian baino ez da antolatzen; espazio hurbilaren Aldian, hain zuzen: eskuek gauzak sistematikoki miatzea ahalbidetzen dien Trebezia eskuratzen dutenean. Hala ere, espazioa, ingurune-serie hutsa da Oraindik. Aldi hori dagoen artean, umeak ez du inoiz egingo bere eskueratik Kanpo dauden objektuak oratzeko inolako gesturik. Inoiz horrelakotzat hartzen Diren gestuak ustekabeko, harridurazko edo eskatzekogestuak izaten dira. -Espazio Lokomotorra: umeak, bere jardueraren bidez, distantziak ezabatzeko aukera, Norabideak bere ibilbide-apeten arabera neurtzeko aukera eduki behar du, Nahitaez, espazioa ingurune-serie hustzat agertu beharrean, eremu bakartzat Agertzeko, eta haren aldaketak bere mugimenduen araberako perspektiba-aldaketak Direla jabetzeko. Orduan, espazio hurbila espazio lokomotorraren barruan Ordenatzen da.

7. Nola gertatzen da datu Sentsorialen batzea?

Objektua subjektuarekiko kanporatze horretan, Ikusmenak eginkizun garrantzitsua du; izan ere, inpresio guztien artean hortik Datozenak baitira subjektuaren jardueraren, muskulu-ahaleginaren inpresioen Eragin txikiena jasaten dutenak. Halere, zentzumen-arteko harremanetarako Moneta eskaintzea baino ez da haien eginkizuna, harremanak direlako Funtsezkoenak. Horixe baieztatzen dute Gordon Holmesen gaixoaren lesioek. Bi Hemisferioetan plego-kurbatuaren inguruneari eragiten zioten, kortex Zerebralaren zentzumen-inguruen arteko tarteko eremuan, objektuak ezagutzeari Buruzko egiturak prestatzen diren lekuan. Errealitatea zentzumen bidez Sentitzeko modu guztien artean, konpartimentuen araberako banaketa desagertu Egin dela adierazten digu ezagutza horrek. Halere, haren gehikuntza hutsak Baino botere handiagoa eransten dio. Zentzumen-datuak bateratu eta erabiltzen Dituen funtzioa da, baina haiekin nahasi gabe.

8. Zer da jarduera sentsorio-motorea? Nola garatzen da?

Jarduera Sentsoriomotorea kanpoko munduaren gaineko ekintza bada ere, kontrako bi Norabidetan garatzean da, biak ala biak, hein batean, osagarriak badira ere. Alde batetik, automatismoak dira eta, beste aldetik, egoera berrietara Egokitutako jokabideak asmatzea ere badira. Espazioak 9. Zer da edozein automatismoa? Eta nola gauzatzen da?
Automatismoa Errealitatearen egoera aldakor etengabeetara egokitzen den mugimendu sistema Moldakor eta malgua da. Aurretik dauden mugimenduak desagertzea dakar gauzatzen Ari den ekintzak eskatzen dituen konbinazioak soilik erabiltzeko asmoz.

10. Nola ikasten da automatismo bat? Zein Alde dago automatismo naturalen eta artifizialen artean?

Muskuluen jokoan Aukeratzeko gaitasun handiagoaren bidez baino ezin izango dira burutu Ekintzarik espezializatuenak. Sintzinesiak disoziatu egin behar dira, soberan Edo traban dauden keinuak galarazi egin behar dira. Automatismoak naturalak Izan, hala nola ibilera eta oratzea, haien arintasuna uzkurdura parasitario Guztiak ezabatzeko ahalmenari lotuta dago. Alabaina, automatismoaren Egokitzapen doi hori beste baldintza baten menpean dago, norbanakoaren aurka ere Egin behar da, nolabait. Horren froga argia da automatismo artifizial bat Ikastea (dantzan, idatzi). Aurretiaz, egin beharreko keinua aurrean ikusi behar Da: irudi bisuala, alegia. Gero, adierazitako jarrerak norberak hartu behar Ditu: irudi bisualaren kontrola, jarrera-inpresioen edo inpresio zinestesikoen Aurrean. Ondoren, inpresio horiek irudikapen intimoagoetan, dinamikoagoetan Ebatzi behar dira eta, prozesu horretan, alderaketek, norbera imajinaziozko Ereduekin batzeak hartzen dute parte. Azkenik, hori guztia Jarraitutasun-sentimendu argian, soltura edo tentsio sentimendu garbian bat Egiten da. Alabaina, automatismoa ziurra izateko, norbanakoaren zaintzapetik Ihes egin behar du, eta gauzatzen ari den ekintzan nolabaiteko anonimatuan Mantendu behar du; adibidez, pianoko tekletan atzamarren mugimendua, Piano-joleak partiturari begiratzen dion bitartean.

11. Zein da automatismoaren azken-azken emaitza?

Beste ezabatze bat Ere gertatzen da; hau da, kanpoko mundua eta norbanakoa kontrajartzen dituzten Mugena. Agerikoak eta ezinbestekoak iritzi arren, izan ere, kontzientziaren Jabetzea dira, ez dira egun batetik bestera gertatu, eta saibuespenak eta Erregresioak ere dakartzate. Automatismoan, benetan, gure irudikapen-sistemen Aurretik datorren ekintzaren jatorrizko intuizioa birsortzen da. Soilik Oztopoaren aurrean gelditu edota, batez ere, harekin komunikatzen da, orotariko Gorabeheren oreka dinamiko antzeko batean. Hartara, egindako ahaleginak Gorputzaren azalera hartzen du. Berak jarduten duen indar-eremuak norbanakoa Zabaltzen du. Automatismoa, berak erabiltzen dituen tresnekin bateratzen da. Makilaren goiko muturrean aurkitutako erresistentzia-sentsazioa ez da eskuan Sentitzen. Piano-joleak, jardunean ari denean, nolabait esatearren, pianoa berea Egiten du, eta tresnak ez die atzamarrei eragingo objektu arrotz batek eragingo Liekeen erresistentziarik. Automatismoaren bidez, norbanakoak jarduten duen Gauzekin bat egiten du.

12. Nola Eraikitzen da kanpoko mundua?

Jarduera modu horretatik beste bat sortu da Baina, guztiz bestela, beste hori subjektuaren eta objektuaren arteko Bereizketa-eza ebazte aldera bideratuko da. Garapen geldo eta ez-ziurra dauka. Umearengan haren etapak antzeman daitezke. Arazoen zailtasunaren arabera, lau Eta hamar urte bitartean mailakatzen dira, eta batzuetan harago ere joaten Dira. Kanpoko mundua eraikitzeko lau aldi jarraitu behar dira: objektuen Parte-hartzea, subjektuen jarduna objektuari transferitzea, espazioan integratu Gabeko ekintza eta dimentsioak eta orientazioak espazioan 13. Zein harreman dago ariketa eta heltzearen artean?
Kanpoko Munduan gaineko jardueraren gainean (sentsazioak eta mugimenduak) egiturak Gainjartzen dira, garapenean gero eta konplexuagoak diren multzotan ordenatuz, -Nerbio-heldutasunarekin Loturik -Ariketa hutsak ezin ditu ordezkatu. -Pentsamendu eta hizkuntzaren Baldintza.


Entradas relacionadas: