Epistemologia: Gizarte Zientzien Irakaskuntzarako Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Zer da Epistemologia?

  • HARLUXET HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA: iz. FIL. Zientzien historia, metodo eta oinarriez arduratzen den filosofiaren atala. Epistemologia genetikoa. PSIKOL. Piageten ezagutza zientifikoari buruzko teoria, haurraren ezagutzaren garapenaren analisian eta zientzia bakoitzak bere historian zehar erabilitako nozioen eraketa-sistemaren azterketan oinarritutakoa.
  • Epistemologia, ezagutzaren azterketa esan nahi du. Epistemologia, zientzia ezagutzaz galdetzen duena. Filosofiko jarduera bat da, ikuspuntu desberdinak dituena bizi diren baldintza historikoen arabera.

Zergatik da Interesgarria Epistemologia Gizarte Zientzietan?

Hezkuntza sistema berriak irakasle erreflexibo, autonomo eta kritikoa eskatzen du. Jada ez da nahikoa materiaren ezagutza soilarekin, beharrezkoa da ezagutza didaktiko bat, hobe irakasten laguntzen diona. Ezagutza horrek maila epistemologikoraino iritsi behar du, hau da, bere ezagutza ez da eduki orokorretara mugatu behar, ezagutza edo arlo horren sakontasunera iritsi behar da, ezagutza horren oinarri teoriko, ideologiko eta filosofikoetara hain zuzen ere.

Hau horrela ez bada, irakasleak inongo oinarri zientifikorik gabe irakasten du, hau da, ministerio edo Eusko Jaurlaritzatik esandakoa itsu-itsuan irakasten du, ezer zalantzan jarri gabe.

Epistemologiaren ezagutzarekin zientzia horri buruz garrantzitsuak diren edukiak zein diren aukeratzen jakingo du, bai eta bigarren mailako garrantzia dutenetatik bereizten.

Ezagutza epistemologikoa edukitzeak, ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du. Fenomeno bat azaltzeko, baldintza zientifikoa betetzen duen azalpen bat baino gehiago egon daitezke. Irakasleak hauek ulertu eta azaltzen jakin behar ditu, soilik horrela jakingo duelako zer irakatsi, zergatik irakatsi eta zertarako irakatsi.

Hausnarketa epistemologikoak irakasleari hainbat erabaki hartzen laguntzen dio, xedeak zehazten, helburuak, edukiak, metodologia, etab. Hauek egun indarrean dagoen paradigma zientifikora egokituz.

Epistemologiaren ezagutza eta posizionamenduak, zertarako irakasten dugun baldintzatzen du, zer helbururekin irakasten dugun, zer gizarte zientzia irakasten dugun, hauetatik zer irakatsi eta hauetatik irakastea erabakitzen dugun horiek aukeratzeko erabilitako irizpideak.

Epistemologiaren ezagutzak, ikasgelan gerta daitezkeen ulermen arazoei aurre egiten laguntzen digu: denbora historikoaren ulermena, espazioaren ulermena eta kausalitatearen ulermenean esaterako. Gizarte zientzien barne egitura ezagutzen badugu, honek ikasleek ulermenean izan ditzaketen arazoak ulertzen lagunduko digu.

Azkenik, ezagutza epistemologikoa izateak, ikuspuntu ezberdin guztiak azaltzen ditu, jakintza zabalduz eta handituz.

Entradas relacionadas: