Epikureismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,99 KB

4. Etika materialak: Eudemonismoa, hedonismoa eta estoizismoa

Zoriontasuna ulertzeko era desberdinak:Zoriontasuna azaltzeko hainbat teoria sortu dira


Filosofiaren historian egon diren 3 proposamen: a.EUDEMONISMOA: Zoriona gizakiok naturalki ditugun helburuak lortzea da. B.HEDONISMOA: Zoriona lortzea eta mina sahiestea

C. ESTOIZISMOA: Zoriona bakoitza bere buruaren jabe izatea da (independentea izatea)


-EUDEMONISMOA: Aristotelesen arabera izaki guztientzat xede-legea dago. Gizakiak bere helburua bultzatzen duen barne-indar bat du. Gizakia osatu gabea denez etengabe dago aldaketan. Aristotelesen ustez gizakia “animalia politikoa” da eta gizakia zoriontsua da polisari begira eta poliserako. Gizaki zoriontsu izatera iristeko bere ahalmenak eta gaitasunak garatu behar ditu. Ondorioz, pentsamenduak eta arrazoiak bakarrik ekartzen dute zoriontasuna, eta zoriontasuna bertutea lortzean datza.

Bertutea: Jarduteko indarra da, etimologikoki: greziarrez areté eta latindarrez virtus. Bertutea ongia egiteko ahalmena da eta praktikarekin lortzen da. Bertutea modu bertutesuak jokatuz barneratzen dugu, hau da, ez da teoria, ekintza baizik. Bertutea arrazoimenaz gidatua hautatzen dugun ohitura da.


7. HEDONISMOA: Epikureismoa eta Utilitarismoa. HEDONISMOA: Hedonismoaren ustez plazer handiena ekintza moral ona izango da. Hedonismoaren barruan Epikureismoa eta Utilitarismoa daude. -

Epikureismoa

Epikurok bere baratze-eskola sortu zuen Atenasen.Non bere pentsamendua garat zuen :Epikureismoa. Haren arabera, plazera bizitza zoriontsuaren hasiera eta amaiera da. Honekin batera mina saihestea kontuan hartzen dugu aukera guztien azken irizpideetan. Bizitza betea izateko, bizitzaren kalkulu egokia egin behar dugu. Plazera kalkulatzeko (Epikuroren arabera) irizpideak: 1.Plazerak neurriz hautatzen dira, nahiz eta batzuetan min egin. Kasu honetan, mina aukeratzen dugu ondorio atzeginak lortzeko.

2. Mugak ezarri behar dira (sophrayne) arrazoimenaren bitartez. Desirak kontrolatu behar ditugu. 3.Plazerrak neurriz hautatzen laguntzeko plazer naturalak (beharrezkoak, goze garenean, jatea) eta plazer ez naturalak (ez direnak beharrezkoak, ospea) bereizten dira. Beharrezkoak betebehar dira, ondorioz, mina eragingo dute. /Gizakia zoritxarrekoa da atseginak diren plazeretan mugitzen delako. Bizitzaz gozatzeko eta plazer handiena lortzeko, urritasuna garrantzitsua da, plazer batzuek sortzen duten mendekotasunetik aske egoteko (drogak): dutarkia.

-

Utilitarismoa

Sortzailea Bentham da,filosofia horren oinarrizko printzipioa erabilgarritasun printzipioa da.Teoria horren ustez, zoriontasun orkor hadiena ematen duena ona eta zuzena da,eta ez da zuzena zoriontasun orkorraren aurka doana.Benthamek hedonismo kuantitatiboa proposatu zuen.Balio duena plazer-sentipena da, baina plazerrak ezin dira berdindu.Millen ustez plazer intelektualek eta moralek gehiago balio dute fisikoek baino.Utilitarismoarentzat garrantzitsua da ahalik eta zoriontasun handiena izatea eta horrela prest egon behar dugu gutxiengoa sakrifikatzeko,gehiengoaren ongizaterako beharrezkoa baldin bada.


Estoizismoa:
estoizismoa sto hitzatik dator.Bere sortzailea Zenon zitikoa agoraren arkupean biltzen zen bere ikasleekin,horregatik deitzen da horrela pentsamendu-eskola hori.Estoikoen ustez,Natura gobernatzen duen legea logosa jainkotiarra da:dena zergaitegatik gertatzen da.Gizakia bere jarduera logosaren arabera bideratu behar du.Logosaren arabera bizitzea,naturaren arabera bizitzea da;arrazoiaren arabera.Bertutseua izateko guztia logosaren esku dagoela onartu behar da.


Entradas relacionadas: