Epika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,5 KB

c. Obraren zentzu eta balore estetikoa


Esan ohi da, Virgiliok bere epika mundu grekoaren aurkako defentsa bat bezala konposatu zuela.Grekoak Troya suntsitu zuten eta troiatarren ondorengoek( erromatarrek) grekoak konkistatzen dituzte. Erromak, esparru literario eta kulturalean Greziaren menpe zegoen, baina Virgiliok, heroi lokal bati bizitza eta ohorea ematen dio, Eneasi alegia. Honela ohore erromatarra goraipatzen duen poema konplexu bat osatzen du Augustoren pertsona bidenabar goraipatzeko. (Kontutan hartu behar dugu, Augusto Eneas-Iulo eta Askanioren ondorengoa zela onartuta zegoela.)

Virgiliok, Grezia eta Homerotik atera dituen elementu anitz daude, hauek forma eta edukian ikusi daitezke:


- Formari dagokionez, Homerotik , irudi, metafora, konparazio eta beste figura

estilistiko ugari hartzen ditu eta askotan, hauek eraldatu eta gustu erromatarrera adaptatu egiten ditu.


- Edukiari dagokionez, nahiz eta adibide greko batean inspiratu, garaiko erromataren ezaugarri eta kultura ezberdinak ziren eta ondorioz, Eneida grekoen erreferentzia baino garatuago eta modu arrazionalago batean idatzirik dago.Nagusiki, bi atalek inspirazio argia erakusten dute: Eneasen infernuetarako jeitsialdia, IV liburuan agertzen dena, eta Eneasen ezkutuaren deskripzioa, Iliadan eta Akilesengan inspiratuak, Eneidaren VIII liburuan.


Virigiliok, olerki epiko bat osatzeko tekninka garaiko eskola helenistikoetan ikasi zuen, baina berak, poema original original erromatar bat lortu nahi izan zuen.Honengatik, tradizio latindarrak integratu zituen, hausnarketa eta ikerketa lan sakon bat egin zuen eta beste elementu anitz berak ezerezetik sortu egin zituen. Gainera, berak hautaturiko heroia, Eneas, garaiko erromatar baloreekin hornitu egin zituen: pietasarekin​ (erligio eta aberriarekiko gizonaren beharren betetzea), ausardia​, konstatztia eta orekarein ere hornituz. Balore hauek, ez behar guztien gainetik salbu ateratzeko behar izan zituen istorioan. Orokorki, poemak daukan kalitate eta formarengatik, klasiko unibertsalaren kontsiderazioa ematen dio, adibide eta erreferentzia unibertsal bezala daukan balorearengatik.


ANTZERKIGINTZA LATINDARRA


  1. Jatorria/historia

Antzerkigintza erromatarra Erromak jasandako helenizazio prozesu aurretik jada existitzen zen eta nahiko tradizio zabaldua zeukan. Ostera, nahiz eta italikoek, antzezlan nahiko inprobisatuak egiteko ohitura izan, Erroman, Gerra Punikoen ondoren gertatzen den helenizazio prozesuari esker gertatzen da benetazko antzerkigintza eta antzezlan garatuak egitearen ohitura.


Honela, antzezlan grekoen asimilazioa, Erromatar zibilizazioaren moldatze abileziaren adibide egokia da. Nahiz eta ondoren, haien gustu eta moduetara moldatu zuten greziar erreferentziatik aldenduz.




Entradas relacionadas: