Enpresen Finantzaketa-Iturriak: Gida Osoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,41 KB
Enpresen Finantzaketa-Iturriak
Jarraian, enpresen hazkundea eta inbertsioak ahalbidetzen dituzten finantzaketa-iturri nagusiak azaltzen dira:
Amortizazioa
Enpresak daukan beste autofinantzaketa modu bat da. Enpresaren emaitzatik atera eta enpresa barruan gelditzen direlako, hornidurak bezala.
Dibidenduak
Bazkideen artean banatzen den irabazien zatia da.
Jasapenak (Obligazioak eta Bonoak)
Enpresak jaulkitzen dituen eta partikularrek edo beste enpresa batzuek erosiko dituzten kreditu-tituluak dira. Enpresek dirua behar dutenean eta bankuek eskaintzen dituzten maileguen baldintzak onak ez direnean, obligazioak edo bonoak jaulkitzen dituzte. Epe bat pasa ondoren, enpresak dirua eta interesak itzuliko ditu, akordatutako baldintzen arabera.
Leasing
Sistema honen bidez, enpresak bere jardueran beharrezkoa duen elementu bat eskuratu ahal du alokairu-kuota baten truke. Prozesuan hiru eragilek parte hartzen dute:
- Ondasuna behar duen enpresa.
- Ondasuna daukan hornitzailea.
- Leasing enpresa.
Faktoring
Finantza-metodoa da, non enpresek bezeroekiko dituzten kreditu-eskubide guztiak beste enpresa bati (faktorea deritzona) saltzen dizkioten. Faktore-enpresak berehalako likidezia ziurtatzen du eta kobrantzek sortzen dituzten kudeaketak aurrezten ditu, baina interesak eta komisioak kobratuko ditu.
Deskontu-efektua
Enpresak bezeroen letra batzuk kobratu ahal ditu epemugara heldu baino lehen. Bankuak interesak kobratuko dizkio enpresari aurreratzen dion diruagatik.
Kreditu Komertziala
Enpresak bere hornitzaileei berehala ordaintzen ez dienean lortzen duen finantzaketa da, ordaindu gabe erositako materialekin lan egin ahal duelako. Hornitzaileak deskonturik egiten ez badu eskura ordaintzeagatik, finantzaketa hori dohainik ateratzen da. Funtzionamenduko finantza-iturria da.
Beste finantzaketa-iturri batzuk
Ogasun publikoari edo Seguritate Sozialari ordaindu beharreko kantitateak, edo langileen soldatak. Enpresak batzuk eta besteak urtean edo hilean behin ordainduko ditu, ez egunero. Horrela, ordaindu arte, enpresak diru-kantitate horiek erabili ahal izango ditu.
Heltze Aroa
Ustiapen-zikloaren batezbesteko iraupenari heltze-aroa deitzen zaio. Enpresak ekoizpen-prozesuan inbertitu duen dirua berreskuratzeko pasatu behar den denbora da.