Enpresen Finantzaketa eta Inbertsioak: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,5 KB
Hasierako Despoltsapena
Aktiboen elementuak erostean ordaintzen den kantitatea da, proiektua aurrera eramateko behar dena (D).
Urteko Kutxako Fluxu Netoa
Inbertsio-egitasmoa garatzen den aldi bakoitzean, enpresak egiten dituen kobrantza eta ordainketen arteko diferentzia (Fi).
Ondasunen Hondar Balioa
Ondasunen balioa inbertsioaren bizitza amaitzean. Hondar balio hau kutxako azken fluxuaren kobrantzei gehituko zaie (R).
Inbertsioak Baloratzeko Metodoak
Inbertsioak baloratzeko hainbat metodo daude, diruaren balioa denboran zehar nola aldatzen den kontuan hartzen duten arabera sailkatuta:
Metodo Estatikoak
Metodo hauen oinarria diruaren balioa konstantea dela suposatzea da. Metodo hauek inbertsioen lehen hurbilketa edo balorazio bat egiteko erabiliko dira soilik. Metodorik erabiliena: berreskuratze epea.
Metodo Dinamikoak
Kontuan izaten da diru-kantitateen sarrerak eta irteerak zein unetan gertatzen diren. Garai desberdinetan lortutako kapital berdinak balio desberdina du, eta inflazioa dela eta, diruak erosteko ahalmena alda daiteke.
Inbertsioaren Barne Errendimendu Tasa (TIR)
Egungo Balio Garbiaren (EBG) formulan emaitza 0 izateko 'I' hartu behar duen balioari barne-errendimenduaren tasa 'r' deituko diogu.
Enpresen Finantzaketa Iturriak
Enpresek beren jarduerak finantzatzeko erabil ditzaketen baliabideak bi motatan sailkatzen dira:
Baliabide Propioak
Enpresaren kapitala eta erreserbak dira. Enpresak dauzkan baliabide egonkorrak dira, enpresa existitzen den bitartean ez direlako itzuli behar, eta porrotaren kasuan enpresaren bazkideen artean bananduko dira.
- Kapitala: Enpresa eratzean bazkideek egindako ekarpena eta geroago egindako kapital-zabalkuntzak.
- Erreserbak: Enpresak bere jarduerak garatzeagatik lortu dituen etekinak, enpresan geratzen direnak inbertsio berrietarako edo enpresaren hazkunderako.
- Amortizazio Fondoak: Enpresak duen beste autofinantzaketa mota bat, enpresaren emaitzetatik atera eta enpresa barruan geratzen direlako.
- Dibidenduak: Bazkideen artean banatzen den irabazien zatia.
Besteen Baliabideak
Batzuetan epe laburreko kredituak erabiltzen dituzte finantzaketa lortzeko. Epe ertainean edo luzean, enpresek askotan autofinantzaketaren bidez lor ditzaketen baino errekurtso gehiago behar dituzte; orduan, kanpo-finantzaketa erabiltzen dute. Hauek dira ohikoenak:
- Jasapenak (Obligazioak eta Bonoak): Enpresak jaulkitzen dituen eta partikularrek edo beste enpresek erosiko dituzten kreditu-tituluak dira. Enpresek dirua behar dutenean eta bankuek eskaintzen dizkieten maileguen baldintzak egokiak ez direnean, obligazioak edo bonoak jaulkitzen dituzte.
- Leasing Enpresa: Sistema honen bidez, enpresak bere jardueran beharrezkoa den elementu bat eskuratu ahal du alokairu-kuota baten truke. Prozesuan hiru enpresek parte hartzen dute: ondasun edo elementua behar duen enpresa, ondasun hori daukana eta leasing enpresa.
- Faktoring Enpresa: Finantza-metodoa da, non enpresek bere bezeroekiko dituen kreditu-eskubide guztiak (fakturak, letrak...) beste enpresa bati, faktorea deritzonari, saltzen dizkion. Faktore-enpresak berehalako likidezia ziurtatzen dio eta kobroek sortzen dituzten gestioak aurrezten dizkio, baina interesak eta komisioak kobratuko dizkio.
- Deskontu Efektua: Enpresak bezeroen letra batzuk kobratu ahal ditu bere epemugara heldu baino lehen. Bankuak interesak kobratuko dizkio enpresari aurreratzen dion diruagatik.
- Kreditu Komertziala: Enpresak bere hornitzaileei berehala ordaintzen ez badie, horrelako finantzaketa lortzen du, ordaindu gabeko materialarekin lan egin ahal duelako. Hornitzaileak ez badu deskonturik egiten eskura ordaintzeagatik, finantzaketa dohainik aterako da.
- Funtzionamendu Finantza-Iturriak: Ogasun Publikoari, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kantitateak edo langileen soldatak. Enpresak batzuk eta besteak urtean edo hilean behin ordainduko ditu, ez egunero. Horrela, ordaindu arte, enpresak diru-kantitate horiek erabili ahal izango ditu.
Heltze-Aroa
Ustiapen-zikloaren batez besteko iraupenari heltze-aroa deitzen zaio. Enpresak ekoizpen-prozesuan inbertitu duen dirua berreskuratzeko pasatu behar den denborari batez besteko heltze-aroa deitzen diogu.