Enpresaren Izaera Juridikoa eta Ezaugarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,57 KB

Enpresaren Izaera Juridikoa

Sozietate Kapitalista

Bazkideek dirua jarri dezaketen erreparatu. Sozietate hauetan bazkideen ezaugarri pertsonalak ez dira kontuan hartzen, soilik haien kapitala.

Sozietate Pertsonalista

Bazkideen ezaugarri pertsonalak hartzen dira kontuan. Sozietate hauetan, bazkide berri bat onartzerakoan, haien kapitala kontuan hartu baino lehen, haien ezaugarri pertsonalak hartuko dira kontuan.

Bazkideen Erantzukizuna

Bazkideen Erantzukizun Mugatua

Enpresak itxi egin behar badu zorrak gehiegi dituelako, enpresaren izenean dagoen guztia saldu beharko da. Horrekin zor guztiak ordaintzeko iristen ez bada, geratzen diren zorrak ordaindu gabe geratzen dira, bazkideen ondasun pertsonalak ez baitira ukitzen.

Bazkideen Erantzukizun Mugagabea

Enpresak zorrak baldin baditu eta negozioari aurre egin ezin bazaio, lehendabizi enpresaren izenean dagoen guztia saldu beharko da. Horrekin zorrak ordaintzeko nahikoa ez bada, bazkideen ondasun pertsonalak salduko dira.

Nortasun Juridikoa

Pertsona Fisikoa

Hau autonomoen kasuari dagokio; pertsona autonomoa eta enpresa bat dira.

Pertsona Juridikoa

Sozietateek dute, eta honek esan nahi du sozietate batek hainbat arau eta lege bete ondoren lortzen duela nortasun propio bat ekonomian parte hartzeko (beste edozein pertsona bezala: erosi, saldu, langileak kontratatu, etab. egingo du).

Gutxieneko Bazkide Kopurua

  • Enpresa mota jakin batzuk osatzeko, gutxieneko bazkide kopuru bat behar da. Beste batzuetan, aldiz, legeak ez du ezer esaten (nahi adina).

Gutxieneko Kapitala

  • Enpresa bat sortzeko eta handitzeko bazkideek jartzen duten dirua edo ondasunak.

  • Enpresa mota batzuek gutxieneko kapital bat behar dute eratu ahal izateko.

Sozietatearen Izena

Enpresaren izena edo pertsona juridikoaren legezko izena da (ez du zerikusirik izen komertzialarekin). Izen ofizialak ezin du errepikatuta egon.

Zergak: PFEZ eta SZ

PFEZ (IRPF): Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga; familia guztiek dirua irabazteagatik egin behar duten ekarpena.

SZ: Sozietateen gaineko Zerga; pertsona juridikoek / sozietate guztiek ordaindu beharreko zerga.

Sozietate Motak: Pertsonalista eta Kapitalista

Pertsonalista: Bazkide berri bat onartu baino lehen, haren ezaugarri pertsonalak hartuko dira kontuan, eta horren arabera bazkide hori onartuko da edo ez.

Kapitalista: Bazkide berri bat onartzeko, ez dira kontuan hartuko haren ezaugarri pertsonalak, soilik dirua duen ala ez begiratuko da, behar den kapitala jartzeko.