Enpresaren finantziazio iturriak eta sailkapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,88 KB

1. Enpresaren finantziazio iturriak

Enpresak behar dituen baliabide likidoen eta ordainbideen jatorria dira.

Lau irizpideren arabera sailka daitezke:

Epearen araberako sailkapena

  • Epe laburreko finantziazio iturriak: Itzultzeko epea urte bat baino laburragoa da, hala nola hornitzaileen kredituak eta bankuen maileguak.
  • Epe luzerako finantziazio iturriak: Itzultzeko epea urte bat baino luzeagoa da. Horrelakoak dira galdagarritasun epe zehaztugabea edo mugagabeak (kapitala eta erreserbak).

Jatorriaren araberako sailkapena

  • Barne finantziazioa: banatu gabeko mozkinak, hornidurak eta amortizazio kuotak.
  • Kanpo finantziazioa: kanpoko iturriak, adibidez, maileguak, enpresaren kanpoko finantzaketa eta bestelako eragileek emandako baliabideak.

Jabetzaren araberakoa

  • Baliabide propioak: kapitala eta erreserbak.
  • Besteren finantziazioa: maileguak, kredituak eta bestelako jasapen-motak, bai epe laburrekoak bai luzekoak.

Baliabideak lortzeko moduaren araberakoa

  • Berezko finantziazio iturria: hornitzaileei kreditura ordaintzen zaizkien fakturak.
  • Negoziatutako finantziazio iturriak: kontratu bidez lortzen diren iturriak; enpresak kontratatutako kredituak eta maileguak.

2. Finantzio-iturrien titulartasunaren arabera

Kanpoko baliabide propioak

  • Sozietatearen kapitala: sozietatea osatzen duten bazkideek egindako ekarpenak eta kapital zabalkuntzak osatzen dute. Nork? pertsonak, enpresak, enpresa-taldeak.
  • Administrazio laguntzek emandako diru-laguntzak: enpresak doan jasotzen ditu jarduera jakin bat egiteko.

Barneko baliabide propioak

  • Erreserbak: enpresak banatu gabeko mozkinak dira. Hiru mota daude:
    • Legezkoa: legearen arabera ezarriak.
    • Estatuteko erreserba: enpresaren estatutuaren arabera sortzen dena.
    • Borondatezkoa: ohiz kanpoko mozkinetatik lortzen dena.
  • Amortizazioa: ekitaldi ekonomikoaren amaieran enpresaren aktiboen balio-galera kalkulatzea da. Balio hori produktuaren kostuari gehitzen zaio.
  • Hornidurak: etorkizunean izango den gastu bati aurre egiteko sortzen den funtsa.

Epe luzerako besteren finantziazio-baliabideak

  • Epe luzerako maileguak: kreditu erakundeekin sinatzen diren maileguak; finantziazioa lortzeko eta dirua interesekin itzuli behar da.
  • Jasapenak: enpresak sortzen dituen kreditu-tituluak dira eta herritarrak edo beste enpresek erosten dituzte. Errenta finkoko baloreak dira, aurretik dakitelako zenbateko interesak lortuko dituzten.
  • Leasinga: enpresa finantzatzeko modu bat; aktibo finkoetako elementuak erosteko erabiltzen da. Errentamendu-kuotak ordaindu behar dira.
  • Rentinga: ondasun higigarriak eta higiezinak epe luzean alokatzeko modua. Kontratu honetan, epe jakin batean hileko errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartu ohi du errentariak.

Epe laburreko besteren baliabideak

  • Epe laburreko maileguak: epe laburreko banku-kredituak.
  • Kontuko zorpekoa ("números rojos"): ez da onuragarria; interes altuak eskatzen ditu. Kontu korrontean duzun soldata baino diru gehiago erabiltzen baduzu, kontuak "números rojos" izan ditzake.
  • Kreditu-kontua: finantza-bitartekoak nahi ditu baina ez daki zenbat zehazki. Abantailak: taloiak eginez erabil daiteke; ondoren erabilitakoagatik interesak eta komisioak aplikatzen dira. Enpresak kontratu bat sinatzen du finantza-erakunde batekin, eta horrek mugatutako kontu korronte bat ematen dio.
  • Merkataritza-kreditua: enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen duen finantziazio automatikoa da.
  • Efektu-deskontua: epe-muga igaro baino lehen letra baten balioa eskuratu nahi bada, hori kreditu erakundeari ematen zaio eta hark ematen digu balio hori; bezeroak edo zorrotzaileak berari ordaintzen dio.
  • Factoringa: faktura bat baino gehiago badituzu kobratzeko eta dirua behar baduzu, faktore-enpresa bati salduko dizkiozu; berak momentuan itzuliko dizu dirua eta faktura horien kobrantza bere gain hartzen du.
  • Confirminga: nire faktura bankuari esaten diot ordaintzeko (hornitzaileekin lotuta), bankuak hornitzaileei ordainketa bermatzen die.
  • Finantziazio-funts espontaneoak: langileen soldatak hilabete bakoitzaren amaieran kobratzea bezalako iturriak dira.

Entradas relacionadas: