Enpresaren banaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,9 KB

7. EKONOMIA-ADIERAZLEAK: EKOIZPENA

  1. IKUSPEGI MAKROEKONOMIKOA

  • Makroekonomiak ekonomia osoaren portaera aztertzen du, eta ulergarri egiten du zergatik herrialde batzuek aurrera egin eta bizi-kalitate maila handia lortzen duten eta beste batzuek, berriz, ekonomia-hazkunde txikia eta langabezia-tasa handia izaten duten.

             Makroekonomia ekonomia osoaz arduratzen da, funtzionamendu orokorraz, eta mikroekonomiak, berriz, osotasun horren atal batzuk soilik aztertzen ditu.

  1. EKONOMIAREN ALDAGAI KRITIKOAK

  • Azterketa makroekonomiko orori ekitean, ezinbestean hitz egin behar da John Maynard Keynes ekonomialariari buruz

  • Makroekonomia modernoaren oinarriak ezarri zituen, Estatuak ekonomian esku hartu behar duela defendatu zuen


  1. Zergatik murrizten da, batzuetan, ekoizpena eta enplegua, eta zer egin daiteke langabezia murrizteko?

  • Ekonomia guztietan izan ohi dira, txandaka, hedaldiak eta atzeraldiak; ziklo ekonomikoak, alegia.

Munduko ekonomiaren atzeraldi handietan, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenak nabarmen egiten du behera, eta milioika lanpostu galtzen dira.


  1. Zergatik igotzen dira gauza gehienen prezioak (inflazioa) eta nola eduki daitezke kontrolpean?

  • Merkatu ekonomietan, prezioa merkatuari seinaleak ematen dizkion adierazleetako bat da

Prezioek azkar egiten dutenean gora, ekonomia-eragileek erreferentzia galtzen dute: enpresek ez dakite kudeaketa egokia egiten ari diren, eta pertsonek erosteko ahalmena galtzen dute

Garapen bidean dauden herrialde batzuetan, prezioak bikoiztu egiten dira urte batetik bestera


  1. Nola handitu dezake herrialde batek bere ekonomia hazkundearen tasa?

  • Herrialde batek ekonomia-politika ororen helburu nagusietako bat epe luzean herrialdea aberastuz joatea da

  1. EKONOMIA-ADIERAZLEEN GARRANTZIA

    1. Inflazioa kontrolpean badago

  • Pentsioek ez dute erosteko ahalmena galduko

  • Familientzat errazago izango da hilaren amaierara iristea

Enpresek ez dute kezkatuta egon beharko lehengaien edo beste ekoizpen-baliabide batzuen prezioen etengabeko gorabeherekin

  1. Langabezia-tasek behera egiten badute

  • Diru-sarrerak handiagoak dira

  • Kontsumoak gora eskaria ere handiagoa enplegu mugagabe gehiago sortuko dituzte

  • Langabezia-prestazio gutxiago ordaindu beharko ditu, eta ditu hori beste zerbaitetarako erabili ahal izango du

  1. Ekonomia hazi egiten bada

  • Ekoizpena eta enpresaren irabaziak handitu, une ona burtsan inbertsioak egiteko

  • Gehiago bilduko du zergetan, azpiegiturak egiteko edo gizarte-babeseko neurriak hartzeko

  • Familiek diru gehiago izango dute gastatzeko, bizi-kalitate eta ongizate handiagoa izango dute

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Banaketa ekonomia