Enpresaren banaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

Aurrezki-kutxak

Haien funtzionamendua, banku pribatuena bezalakoa da.

Edonola ere, badituzte bi desberdintasun: aurrezki-kutxek ezin dituzte errenta aldakorreko tituluak jaulki funtsak lortzeko; eta bankuek baino zerga-tratamendu onuragarriagoa izaten dute, ongintzazko jarduerak egiten baitituzte, beren estatuekin bat.


Kreditu-kooperatibak


Kooperatibak interes eta behar berak dituzten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak dira, enpresa-jarduera jakin bat egiten dutenak, eta emaitza ekonomikoak, bestelako enpresek ez bezala, lehentasunezko helburu honetara bideratzen dituztenak: aurrez adostutako elkarte-funtsak bermatzera


Funts horiek ase direnean soilik  banatzen da soberakina bazkideen artean. Funtsak, kredituek sozietateko edo kooperatibako bazkideek egiten duten jardueretara bideratzen.


Finantza-
Bitartekari ez-bankarioak: burtsa

Zer da burtsa? Burtsa prezioak finkatzen dituen merkatu antolatu bat da, non akzioak eta beste finantza aktiboak*, lehengaiak, dibisak*
eta horiei buruzko kontratu eta deribatuak saldu eta erosten diren, bitartekarien bidez.

*Finantza aktiboak: banku kontuak, bonuak, maileguak, inbertsio fondoak…

*Dibisak: beste herrialde edo eskualde bateko dirua da.


Balore-burtsak jendeari zerbitzua emateko elkarte zibilak dira. Diruaz aparte finantzaketa lortzeko beste modu bat da.

Burtsek bitartekaritza-mekanismo jakin batzuk dituzte, prozesu hori modu bidezkoan, lehiakorrean, ordenatuan, jarraituan eta argian egiteko.

-Errenta finkoko baloreak: enpresa jakin bati edo administrazio publikoari eman zaion maileguaren partaidetza adierazten du titulu horrek. Balorea jaulkitzean adostutako interes finko bat ordaintzen da partaidetza bakoitzeko.

-Errenta aldakorreko baloreak: ezagunenak akzioak dira, sozietate baten kapitalaren jabetza-ehuneko baten adierazle diren baloreak edo tituluak. Akzio-edukitzaileek kudeaketa-eskubideak eta eskubide ekonomikoak dituzte; adibidez, dibidendua. Errenta aldakorreko baloreek ez dute ziurtatzen etorkizunean errenta jakin bat jasotzea, baina errenta finkokoek baino errentagarritasun handiagoa eman dezakete.


Burtsa bakoitzean, burtsa-indize orokor bat zehazten da, eta balore adierazgarrien multzo batek izandako bilakaera neurtzen du.


Burtsa-indizea merkatu jakin baten bilakaeraren adierazlea da, titulu adierazgarrienen kotizazioen jokabidea aintzak hartzen duena. Titulu horiek enpresaren garrantziaren edo likidezia-mailaren arabera aukeratzen dira.

Entradas relacionadas: