Enpresaren banaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,96 KB

3. Ekintzailetza kultura

Gizarte, lan, ekonomia eta enpresa ingurunea aldatzeko xedez modu aktiboan parte hartzeko jarrera da.

Espainiako kulturan oztopo batzuk aurki ditzakegu ekimen ekintzailea garatzeko:

-Ez gara ausartzen berritzen.

-Enpresaburua ongi ikusita ez egotea gizartean.

-Beldurra arriskuari.

-Gehiegizko indibidualismoa.

4. Ekintzailetza jarduna, enpresaburu diren aldetik

Negozioa sendotuz doan heinean, ezinbestekoa da negozioa enpresa bihurtzea, eta horrek hurrengo hau dakar:

-Beste langile batzuk kontratatzea.

-Funtzio batzuk eskuordetzea. Adibidez, kontabilitatea, giza baliabideen kudeaketa, eta abar.

-Enpresaren zuzendaritzari lehentasuna ematea. Enpresaren jarduera planifikatzea, koordinatzea, antolatzea, zuzentzea eta kontrolatzea.

XXI.Mendeko enpresaburua.



Bere kabuz nahiz taldean helburuak finkatzen dituena.

-Helburuei nahiz bitartekoei buruzko erabakiak hartzen dituena.

-Enpresaren administrazioari eta kontrolari buruzko erabakiak hartzen dituena.

-Barne eta kanpo erantzukizuna hartzen duena.

ENPRESABURU EKINTZAILEA: sormen handiko pertsona, konpromiso sendoa du I+G+B-ko jardueretan, enpresaren hazkundea lortzeko estrategiak garatzen ditu.

ENPRESABURUA: Enpresak ezarritako helburuak lortzeko enpresako ekoizpen faktoreak antolatzen eta konbinatzen dituena; enpresaren jarduera planifikatzen, zuzentzen eta kontrolatzen duen eragile ekonomikoa.

Enpresaburu kontzeptua aldatuz joan da historian zehar:

-Eskola klasikoa - Adam Smith, David Ricardo, John Stuart Mill y Karl Marx – enpresaburua negozioaren jabea da.

-XVIII. Mendean - Richard Cantillon- arriskuak hartzen dituen eragilea eta ordainsari ziurrak ez dituen pertsona da enpresaburua.

-XX.Mendean - Aurrerapen teknologikoei esker, ekoizpena handitzea lortu zen, baina hori finantzatzeko, kapital gehiago behar zen. Jabe bakar batek finantzatzea ezinezkoa zenez, sozietate handiak sortu ziren. JABEA ETA ENPRESABURUA ez dira gauza bera.

Entradas relacionadas: