Enpresaren banaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,41 KB

Multinazionala zer da:
Ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira, edo merkatu berrien bila dabiltzan enpresen kontzentrazioen edo bat-egiteen bidez sortutakoak. Merkatu horietan dagoen premia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta interesgarriagoak izango zaizkie enpresa horiei bertan kokatzeko. Merkatu horiek ez daude enpresaren jatorrizko herrialdean bertan.

Ezaugarriak:

  • Multzo osoaren emaitzei esker, elkar konpentsatzen dira eta oreka lortzen dute.

  • Punta-puntako teknologia dute. Hori dela-eta, etengabe hazten dira, eta, apurka apurka, merkatua bereganatu eta enpresa txikiagoak xurgatzen dituzte.

  • Haien egituran, enpresa nagusia taldeak jarraitu beharreko estrategia zehazteaz arduratzen da, eta plangintza-  eta kontrol-jarduerak egiten ditu; fililialak, berriz, taldeko ekoizpen-jarduerez arduratzen dira, enpresa nagusiak adierazitako irizpideei jarraituz.

  • Oso handiak direnez, merkaturatzen dituzten ondasun eta zerbitzuetan eskala-ekonomiak lortzeko aukera dute.

  • Halaber, tamainari esker, berebiziko garrantzia izaten dute jarduten duten sektorean.

  • Enpresa nagusiak filialen gaineko zuzeneko kontrola izan dezake, edo zeharkadakoak, haien kapital sozialean partaidetza izanda.





ETE zer da: Langileen kopuruaren arabera enpresa txiki edo ertainak dira.

Ezaugarriak:

  • Enpresa-prestakuntza urria dute: Enpresaburuak enpresa-ezagutza tekniko urriak ditu, eta sarritan, enpresaren kudeaketa egitean eskuratu ditu.

  • Finantza-ahalmen urria: Finantza-merkatuetara heltzeko zailtasunak izaten dituzte. Izan ere, familia-enpresa gisa sortu dira, hasteko baliabide gutxirekin, eta, horregatik zila egiten zaie hazi ahal izateko autofinantziazioa sortzea.

  • Langileen kualifikazioa eta prestakuntza teknikoa, eta zaharkitze teknologikoa: Langileen birziklapenaren eta enpresaren teknologiaren bizkortasuna ez da berdina. Hori izan daiteke zuzendaritzaren aurreikuspen faltagatik edo egokitzeko behar adina baliabide ekonomikorik ez izateagatik.

  • Antolaketa malgua: Enpresako langileen artean erraz komunikatzeko aukera langileen kopurua txikia delako. Horri esker, komunikaziorako eta lan-talde on bat sortzeko aukera dago, horren ondorioz, erabakiak hartzea errazten da, malgutasun handiagoa dagoeta alde horregatik. Izan ere, aginte-maila gutxi daude, enpresaburuak edo enpresako zuzendariak botere osoa baitu, eta, horren ondorioz, erabakiak bizkor har daitezke, bitarteko askorik tartean egon gabe.

  • Langileen integrazioa: Langileak enpresan integratuta daude, ardurak hartzen dituzte bere gain, horren ondorioz, erabakiak bizkor har daitezke, bitarteko askorik tartean egon gabe.

  • Merkatu interstizialetan garatzea: Enpresa handiek merkatuetan utzitako hutsuneak baliatzen dituzte enpresa txiki eta ertainek, enpresa handiak produktu batean espezizializatu eta eskala-ekonomikoak izateko aukera ematen duten eskoizpen-mailak lortzen saitazen baitira. Zenbait alderditan, enpresa txiki eta ertainek enpresa handiek baino hobeto jardun dezakete; adibidez, produktua merkaturatzen, bezeroarekin harreman hurbilagoa izaten baitute.

  • Eenplegu-sortzaileak: Enpresa txiki eta ertainek lan-baliabide gehiago dituzte kapital-baliabide baino; beraz, tamaina handiko enpresek baino enplegu gehiago sortzen dute, agian, lehen aipatu bezala, kapitalean inbertizeko behar adina finantziazio ez dutelako. Proportzioan, enplegu gehiago sortzen dute.

Entradas relacionadas: