Enpresa Kudeaketa: Kostuak, Ekoizpena, Marketina eta Salmentak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

Kostu Motak

Epe motzera, kostuak finkoak ala aldakorrak izan daitezke. Orokorrean, enpresek kostu finko batzuk dituzte, lokalak alokatzea bezalakoak, ekoizpen mailarekiko independenteak direnak. Kostu aldakorrak ekoiztutako bolumenarekiko proportzionalak dira.

  • Zuzeneko kostuak: produktu edo sekzio baten ekoizpenarekin lotu ahal ditugunak.
  • Zeharkako kostuak: produktu edo sekzio batzuei dagozkienak, banaketa zaila izanik.

Ekoizkortasuna eta Produktibitatea

Aldi bateko ekoizpenaren eta hori lortzeko kontsumitutako baliabideen kopuruen arteko erlazioari ekoizkortasuna eta produktibitatea deitzen zaio.

Gantt Diagrama

Gantt diagrama: ardatz horizontalean lana burutzeko behar den denbora irudikatzen da, eta bertikalean lana osatzen duten jardueren multzoa. Prozesua nola burutzen ari den jakiteko ikuste kontrola ahalbideratzen du.

Ekoiztea ala Erosi

Ekoiztea ala erostea erabakian, beste enpresekiko independentzia bermatzeak edo ospe handiko enpresek egindako osagaiak produktuari atxikitzeak eragina izan dezakete.

Merkataritza Departamentuaren Funtzioak

Enpresak ekoizten dituen ondasun edo zerbitzu guztiak kontsumitzailearengana hel daitezen egin beharreko ekintzak merkataritza funtzio barruan sartzen dira, eta enpresaren merkataritza departamentuaren ardurapean gelditzen dira.

  1. Plangintza kontrola: etorkizuneko ekintzen plangintza.
  2. Merkatu ikerketak: ikerketa horiek emandako informazioaren arabera.
  3. Produktuaren promozioa eta publizitatea.
  4. Salmentak: harremanak antolatu.

Merkatua

Merkatua: pertsona edo erakunde batzuek eskaintza eta eskariak sortu eta, ondorioz, produktu, zerbitzu edo produktu multzo baten saltze-eroste ekintzak eragiten dituztenean, merkatua dagoela esaten da.

Merkatu Motak

  • Egungo merkatua: egungo kontsumitzaileek eratzen dutena.
  • Merkatu potentziala: egungo kontsumitzaileek eta marketin egoki baten eraginez kontsumitzaile izan daitezkeenek osaturikoa.
  • Merkatuaren joera (tendentziala): etorkizunerako espero den merkatua.
  • Kontsumo merkatua: bertan, kontsumitzaileak euren beharrak asetzeko ondasun edo zerbitzua kontsumitzen duten gizabanakoak dira.
  • Industri merkatua: erosleak beste enpresa batzuk dira, erosten dituztela produktuak beste produktu batzuk egiteko asmoz.

Merkatu Kuota

Merkatu kuota: enpresa batentzat, produktu baten erosketa guztien artean zein zati den berari dagokiona ezagutzea garrantzitsua da.

Segmentazioa

Segmentazioa: enpresak merkatua talde txikiagoetan zatituko du, homogeneoagoak, bakoitzarentzat estrategia komertzial egokia aukeratzeko asmoarekin. Asko erabiltzen den irizpidea adina da; lehen helduei zuzenduta bazegoen, orain gazteei zuzentzen zaie. Sexua, adina, arraza, egoera zibila, pisua edo altuera segmentazio demografikoko irizpideak dira.

Merkatuaren Ikerketa Egiteko Urratsak

  1. Ikerketaren helburuak ahalik eta argien zehaztu.
  2. Ikerketaren modeloa diseinatu.
  3. Datuen bilketa:
    • Egituratu gabe dagoen informazioa (inkestak).
    • Erraz lor daitekeen informazio egituratua (populatzea).
  4. Datuen sailkapena, azterketa eta interpretazioa.
  5. Emaitzen aurkezpena.

Marketina

Marketina: enpresak kontsumitzailearen beharrak eta nahiak betetzeko intentzioarekin, eta berak mozkinak lortzeko asmoarekin, garatzen duen ekintzen multzoari deritzo. 4 elementu ditu: produktua, prezioa, promozioa eta banaketa.

Marka

Markak: konpetentziarekin desberdintzeko izenak, ikurrak eta diseinuak erabili. Marka barnean izena eta logotipoa darama. Izena laburra eta erraza izan behar da.

Produktu Baten Bizi Zikloaren Etapak

  1. Irteera fasea: produktua merkatura irteten denean.
  2. Hazkunde fasea: salmenten gorakada.
  3. Heldutasun fasea: salmentak mantendu.
  4. Gainbehera fasea.

Handizkariak eta Txikizkariak

Kanpoko kanalean produktuen garraioa bideratzen duten pertsona edo erakundeei bitartekari izena ematen zaie. Handizkariak ekoizleei erosten dizkiete, geroago beste handizkariei edo txikizkariei salduko dizkieten produktuak. Kantitate handiak saltzen dituzte. Bitartekariek produktua azken kontsumitzaileari saltzen badiete, txikizkariak direla esaten dugu; komertzio txikiak dira.

Publizitatea

Publizitatea: enpresa batek ordainduta, komunikabideren bat erabiliz (telebista, irratia...), mezu bat igortzea, kontsumitzailearen portaeran eragina izateko intentzioarekin. Produktuaren ezaugarriei buruz informatzea eta kontsumitzaileak konbentzitzea produktua eros dezan.

Publizitatearen Printzipioak

  • Arreta deitzea.
  • Kontsumitzaileen interesa piztea.
  • Produktua edukitzeko nahia sortzea.
  • Salmentak lortzea.

Entradas relacionadas: