Enpresa Kudeaketa: Erabakiak Hartzea eta Arazoen Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en con un tamaño de 2,44 KB

Zeintzuk dira enpresaren funtzio sekuentzialak? Zergatik deitzen dira horrela?

Enpresaren funtzioak hauek dira: planifikatu, antolatu, kontrolatu eta zuzendu. Prozesu logiko bat jarraitzen dutelako deitzen dira horrela.

Nola definitzen da arazoa, arazoaren analisiaren arabera?

Gaur egungo egoeraren eta nahi dugun egoeraren arteko distantzia gisa definitzen da.

Arazoaren azterketa egiteko zein bi teknika erabili ohi dira?

  • Arazoa proposatutako konponbidearen arabera definitzea: Baieztapen honek ez du arazoa definitzen, konponbidea aurreratu baino. Arazoa ekoizpen departamentuak helburuak lortzen ez dituela baldin bada, konponbideak ez du zertan derrigor giza baliabideak handitzea izan behar; beste ekintza askotan egon daiteke irtenbidea.
  • Arazoa sintomen arabera diagnostikatzea: Sarritan, analisi hutsal baten ondorio izaten da akats hau.

Arazoak planteatzerakoan (eta saihesteko) zeri ematen zaio garrantzi gehien?

Konponbide desberdinak planteatu ahal dira. Enpresa batean zaila izaten da arrakasta ziurtatzen duen arrazoia identifikatzea: produktuaren diseinuaren, kudeaketa-modelo berrien edo egitura-aldaketaren menpe egon daiteke.

Enpresek beraien sormen-baliabideak optimizatu beharko dituzte, zuzendariak ez diren langileen sormen-ahalmena barne.

Zeintzuk dira brainstorming teknikak sortu ahal dituen arazoak?

  • Erantzukizuna saihestea: Taldean lan egiteak banakako esfortzua murrizten du, lan gutxiago egitea ezkutatu baitaiteke.
  • Ebaluatua izatearen beldurra.
  • Ideien ekoizpenaren murriztapena: Txanda itxaron behar da; denbora horretan, autoreak ideia ahaztu dezake edo beste bat hobea iruditu, berea albo batera utziz.

Informazioaren arabera, zein egoera daude erabakiak hartzerakoan?

  • Ziurtasuna: Naturak azalduko duen egoera guztiz ezaguna da. Naturak izango duen egoerari 1eko probabilitatea dagokio.
  • Arriskua: Naturan aurki ditzakegun egoerak ezagunak dira, eta ezaguna da egoera bakoitzak agertzeko duen probabilitatea.
  • Zalantza egituratua: Naturaren egoera posibleak ezagunak dira, baina ez beraien probabilitatea.
  • Zalantza ez-egituratua: Ez dira naturaren egoerak ezta beraien probabilitateak ezagutzen.

Entradas relacionadas: