Enpresa ekoizpen faktoreak konbinatzen dituen

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,27 KB

1.3. Ingurunearen eragina enpresan

Banatu dezakegu ingurumenaren barruan:

  • Ingurune orokorra: Enpresa mota orori berdin eragiten dieten faktoreak dira: kultura, ekonomia, politika, legeak etab. Esate baterako, gobernu aldaketak energiaren prezioaren egoera eta greba orokorrak.

  • Ingurune espezifikoa: Zehazki enpresaren funtzionamenduan eragiten duten faktoreak dira. Ingurune horretan sartzen dira, adibidez, enpresa horren bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak eta sindikatuak.

1.4. Enpresaburua

Egun enpresaburua enpresa zuzendaritzan aditu bat da eta honako funtzioak egiten ditu:

  • Ekintza-plan bat planifikatu edo diseinatu. Ekintza-plana uneko egoera ekonomikoa aztertu eta gero egingo du, hau da, kontsumitzailearen desioak interpretatuko ditu merkatu azterketen bidez.

  • Kudeatu, hau da, aldez aurretik markatutako edo planifikatutako helburuak lortzeko enpresa osatzen duten elementu guztiak zuzentzea.

  • Erabilgarri dauden enpresaren elementu guztiak antolatu eta koordinatzea, honela multzo osoaren funtzionamendua ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

  • Kontrolatzea, planean markatutako helburuak zein neurritan lor daitezkeen jakin dezan eta bide batez sor daitezkeen desbiderapenak zuzentzeko. Izaera familiarreko enpresa txiki eta ertainetan (ETEetan) enpresaburua enpresaren jabea eta enpresa zuzentzen duen bera izaten da, eta ondorioz, bere ondarea dago arriskuan, hau da, inbertitutako dirua erremtagarria izatea lortu behar du, gehienetan berak jarritakoa izaten baita. Enpresa handietan, kapitalaren jabeak eta enpresaburuak ez dira pertsona berak, nahiz eta elkarrekin oso erlazionatuta egon. Izan ere, enpresaburuari bere lana ondo egitea interesatzen zaio honela bere lanpostua ez galtzeko eta berarengan konfidantza izaten jarrai dezaten. Ondare arriskua baino lan arriskua du. Egun, enpresaburua honela definituko genuke: aldez aurretik markatutako helburu batzuk lortzeko erabakiak hartzen dituzten pertsonak edo pertsona taldeak dira. Hauek enpresa osatzen duten elementu guztien oreka mantentzen saiatzen dira beti ere arrisku baldintzetan lan eginez.


1.5. Enpresen sailkapena

  • Jardueraren arabera:

  1. Lehen sektorea. Natura baliabideak ustiatzen jarduten duten enpresak osatzen dute. Sektore horretako adibideak dira ikats meategiak eta abeltzaintza enpresak.

  2. Bigarren sektorea eraldatze-jardueretan (hau da, jarduera industrialetan) jarduten duten enpresek osatzen dute.

  3. Hirugarren sektorea (zerbitzuak). Bi motatako enpresek osatzen dute. Batetik, merkataritza-enpresak daude, produktuak eraldatu gabe saltzen dituztenak; esaterako, hipermerkatuak eta kioskoak. Bestetik, zerbitzu-enpresak ditugu; adibidez, bankuak eta klinikak.

  • Ekoizpen faktoreen jabetzaren arabera:

  • Enpresa pribatuak: partikularrek edo beste enpresa batzuen jabetza dira. Esate baterako Seat, Mercadona edo janari-denda.

  1. Enpresa publikoak: Estatuaren edo erakunde publikoren baten jabetza dira. Esaterako, Renfe edo Correos

  • Egitura juridikoaren arabera:

  1. Banakako enpresak: pertsona fisiko baten jabetza dira. Pertsona hori erakunde tradizionalek egiten zuten moduan arduratzen da enpresaz: zorrei aurre egiteko, batzuetan bere jabetzak ere erabili behar izaten ditu. Horren adibide ditugu janari-denda txikiak, non enpresaburuak berak jartzen dituen ekoizpen faktoreak.

  2. Bazkide-enpresak edo sozietateak: Jabe bakarra edo bat baino gehiago dituzte, eta horiek jartzen dituzte ustiaketarako behar diren ekoizpen-faktoreak. Bazkideen erantzukizuna enpresara egindako ekarpenera mugatzen da (zenbait salbuespen badaude). Gutxieneko erapen batzuk ezarrita daude, enpresaren kaudimena bermatzeko.

2Gaia. HORNIDURA ARLOA

2.1.Hornidura funtzioa

Hornidura funtzioa da enpresaren jarduerarako, hau da, ekoizpenerako edota salmentarako, behar diren produktuak erosi eta biltzea, ekoizpen-prozesua edo merkaturatze-prozesua hasi bitartean.

Hornidura-funtzioak funtsezko hiru alderdi ditu: erosketak, biltegiratzea eta inbentarioen kudeaketa.

Inbentarioen kudeaketa sistemaren helburua da zehaztea  zenbat izakin eduki behar den eta zer eskabide-erritmo izan behar den enpresaren ekoizpen-beharrei eta merkaturatze-prozesuari erantzuteko.

2.2.Inbentarioen kudeaketa

Enpresak izakinak eduki behar ditu biltegiratuta, zenbait arrazoi direla eta:

  • Stocka ez hausteko; alegia, ustekabean eskaria handitu delako produkturik gabe ez geratzeko. Izan ere, halakorik gertatuz gero, litekeena da bezeroen batek konpetentziari produktuak erostea.

  • Ekoizpen-erritmoaren eta banaketa-erritmoaren arteko alde handiak egon daitezkeelako, eskaria urte-sasoiaren araberakoa bada. Adibidez, berekoiak egiten dituen enpresa batek neguko hiletan du eskaria, eta, horregatik, udaberrian eta udan ekoizten du gehien eta orduan handitzen ditu izakinak.

  • Deskontu handiak lortzeko, produktua kantitate handitan erosteagatik. Izan ere, aukera horretaz baliatuz produktuen kostuak murriztu daitezke.

Inbentarioaren administrazioak zer ezaugarri dituen aztertzeko, adierazle hauek izan behar dira kontuan:

  • Gehienezko stocka. Biltegian eduki daitekeen izakin kantitate handiena, horretarako aurre egin behar beharreko biltegiratze-kostu handiak aintzat hartuta.

  • Gutxieneko stocka edo segurtasun stocka. Biltegian eduki daitekeen izakin kantitate txikiena stocka hausteko arriskua gainditu gabe.

  • Eskabide-puntua. Biltegia berriro hornitzea eskatzen duen izakin maila da, eta hori kalkulatzeko, kontuan eduki behar da zenbat denbora behar duen hornitzaileak produktua hornitzeko(hornidura epea), izakinak segurtasuneko stock-mailatik behera egon ez daitezen.

Entradas relacionadas: