Enpresa ekoizpen faktoreak konbinatzen dituen

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,94 KB

Merkataritza erregistroa

Estatuaren erakunde bat da, Justizia Ministerioaren mendekoa. Haren eginkizunetako bat, legeak esleitutako beste batzuen artean, erregistro horretan izena emandako enpresaburuen egoera juridikoaren publizitate ofiziala da.


Lehia-estrategiak

Enpresa batek lehia-abantaila bat lortzeko zer negozio-
estrategia ezar ditzakeen zehaztuko dugu.

  • Desberdintza-estrategia: Produktua lehiakideen produktuetatik nabarmen bereiztea da, edota produktu bakarra delako pertzepzioa sorraraztea.--> monopolioa bezala

  • Kostuetan liderra: ekoizpen kostu baxuena eduki prezio merkeagoan saltzeko. Eskari handia→ prezia mantendu eta irabazi gehiago

  • Espezializazioa: Segmentazio handiko estrategia. Segmentu batean arreta jarri desberdintzeko eta kostuetan lider izateko. Desberdintzea erabiltzen bada eta ageriko balio erantsia eskaintzen bada, lehiakideek baino garestiago saltzea arrazoizkoa izan daiteke. Horri desberdintze segmentatuta esaten zaio.


Multinazionalak

Globalizazioa merkatuek eta enpresek herrialdeko mugak gainditu eta mundu-dimentsioa lortuz hedatzeko diten joera da. Globalizazioa, herrialdeen arteko ekonomia-harremanen hedapena,mundu-ekonomia sortzeko adinakoa, non parte hartzen duen ekonomia bakoitza besteen mende dagoen.

Deslokalizazioa: kostuak minimizatzea→ prezio txikiagoak lortzeko. Faktoreak: Azpiegiturak, legedia, politika-egonkortasuna eta hazkunde aurkera

Bi egoera: - enpresak jatorriko herrialdeko ekoizpen-instalazio ixtea

                 -Enpresak jatorrizko herrialdean neurri batean ekoizten jarraitzea, nahiz eta ekoizpen hori asko murriztu et aia hutsala izan daitekeen.


Enpresa txiki eta ertainak

Enpresa txiki eta ertainen oinarrizko ezaugarriak:

-Enpresa-prestakuntza urria: enpresaburuak enpresa-ezagutza tekniko urriak ditu, eta enpresaren kudeaketa egitean eskuratu ditu.

-Finantza-ahalmen urria: Finantza-merkatuetara heltzeko zailtasunak izaten dituzte.Horregaitik familia enpresa asko sortu dira.

-Langileen kualifikazioa eta prestakuntza teknikoa,eta zaharkitze teknologikoa

-Antolaketa malgua: enpresako langileen artean erraz komunikatzeko aukera langileen kopurua txikia delako.

-Langileen integrazioa: Langileak enpresan integratuta dauden, ardurak hartzen dituzten.

-Merkatu interstizialetan garatzea: enpresa handiek merkatuetan utzitako hutsuneak baliatzen dituzte enpresa txiki eta ertainek.

-Enplegu-sortzaileak: Enpresa txiki eta ertainek lan-baliabide gehiago dituzte kapitala baliabide baino; tamaina handiko enpresek baino enplegu gehiago sortzen dute.


Antolakuntza funtzioa

Plangintza egin ondoren garatu beharreko funtzioa da. Zehaztutako planak burutzen dira, kide guztien lankidetzaz.

Antolakuntza→ Egitura diseinatzea, kideak zer egin eta aginte-maila zehaztu.

Sistemak:

  • antolakuntza mailak zehaztu→ hierarkia

  • bakoitzaren funtzio eta helburuak zehaztu

  • pertsona guztiek esanak bete

  • komunikazio bideak arlo guztien artean

Komunikazioa

Bertikala: - gorazkoa→ langileek ematen dioten hasiera komunikazioari, eta zuzendariarengan amaitzen da.

              - Beherazkoa: zuzendariek ematen dbitiote hasiera eta langileengan amaitzen da

              - Horizontala; Hierarkia-maila bereko pertsonen artean sortzen den komunkazioa da.


Antolakuntza formala

elementuak lekurik egokienean kokatzeko helburua. Pertsonen egitura, enpresa helburuak lortzeko.

Egitura: - Funtzioa→ gaitasunene araber, lan postua sailka antolatua

             -Geografia-eremua→ produktuaren helmuga bezeroei arreta hobea

              -Produktua→ produktu bat baino gehiago izaeraren arabera

              -Prozesua→ lana ekoizpen-katea osatzen duten faseen arabera


Ondasuna: Objektu material bat da, erabiltzean gogobetetzea dakarrena, nahi bat edo premia bat asetzeko aukera ematen duelako.

Zerbitzuak: Eskaintzen den jarduera-multzo bat da, eta, ez-materialak edo ukiezinak izaten dira.

Enpresa: Ekoizpen-faktoreak konbinatzen dituen ekoizpeneko unitate ekonomikoa da. Gerora kontsumitzaileen eskura jarriko diren ondasunak eta zerbitzuak ekoizten ditu, enpresaren zuzendaritzak antolatuta eta koordinatuta, eta arriskupean jarduten du beti.

Merkataritza-zuzenbidea: elementu pertsonalak eta materialak erabiliz, enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra.

Merkataritza Kodea: Espainian egiten diren merkataritza-eragiketen lege-esparru nagusia.

Merkataritza-erregistroa: Estatuaren erakunde bat da, Justizia Ministerioaren mendekoa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren baitan.

Akzioak: Sozietate anonimo baten kapitala zati berdinetan banatuta dago, eta horietako bakoitzari akzio deritzo. Akzioak sozietate anonimo baten sozietatearen kapitalaren zati berdinak dira.

Dibidenduak: Dibidendua merkataritza-sozietate batek lortutako mozkinetatik bere bazkideei emandako sariak dira.

Estrategia: Estrategia deritzo enpresa batek egin beharreko ekintza eta ekintza horietarako erabil ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakien multzoari.

Balio-katea: enpresa baten ekoizpenaren zatiak analizatzen dira. Eta azken produktuari zer balio eransten dion azter daiteke.

Dibertsifikazioa: Estrategia arriskutsua da. Ezagunak ez zaizkigun merkatuetako bezeroei saltzea baita helburua. Produktu guztiz desberdinak merkaturatzen diren.

Espezializazioa: Merkatu hazkunderako estrategia bat da non produktu edo zerbitzu batean adituak diren.

Klusterra: Ekonomia-sektore jakin batean interesa duten enpresen, erakundeen eta unibertsitateen kontzentrazio geografiakoak dira.

Kartela: Ekoizpen sektore bereko enpresa-elkarteak dira.

Trustak: Enpresa-multzoak dira, denen artean ekoizpen-prozesuko fase guztiak hartzen dituztena, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusi izateko.

Joint-ventureak: Bi enpresaren edo gehiagoren arteko akordioak dira, non biek kapitala edo beste aktiboren bat jartzen duten.

Holdinga: Enpresak antolatzeko beste modu bat da. Enpresa nagusi batek beste enpresa batzuetako akzioak eta partaidetzak erosten ditu eta enpresa horiek kontrolatzen ditu.

Globalizazioa: Herrialdeen arteko ekonomia-harremanen hedapena, mundu-ekonomia sortzeko adinakoa, non parte hartzen duen ekonomia bakoitza besteen mende dagoen.

Multinazionalak: ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira. Merkatu horietan dagoen premia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta interesgarriagoak izango zaizkie enpresa horiei bertan kokatzeko. Merkatu horiek ez daude enpresaren jatorrizko herrialdean bertan.

Deslokalizazioa: fenomeno berria da, baina oso hedatuta dago jada. Ez daude  deslokalizazioaren definizio asko, baina honek ezin hobeto adierazten du zer den.

ETEak: Tamainaz mugatuta sailkatzen diren enpresak dira

Organigramak: Enpresaren antolakuntza-egituraren adierazpen grafikoak dira, adierazpen sintetikoak eta sinplifikatuak, eta enpresaren egiturak zer ezaugarri nagusi dituen azaltzen dute.

Soldata: Langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzatan jasotzen dituen ordainsariak dira

Sindikatua: Langileen elkarte bat da, interes komunak defendatzeko sortua da. Aldarrikapen ekonomikoak, sozialak eta politikoak defendatu eta lortzea dute helburu.

Negoziazio kolektiboa: Lantegi, enpresa talde batean jarduera zer baldintzatan garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko abiarazten den prozesua da.

Interes gatazka: Bi solaskidek nork bere interesak defendatzen dituenean bestearen interesek talka egiten dutenean. Giza baliabideen kudeaketan, enpresaren xedea da ahalik eta mozkin handiena lortzea. Bi aldeek nork bere interesak defendatzean, negoziazio kolektiboaren bitartez desadostasun horiek konpontzen dira.

Adimen emozionala: Norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko ea horiek erabiltzeko trebetasuna da.

Lan-motibazioa: Langileak jasotzen dituen estimuluak, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.

Entradas relacionadas: