Energiaren Iturriak eta Erregai Nuklearraren Zikloa

Tecnología Industrial6,01 KB

Erregai Nuklearraren Zikloa

ERREGAI NUKLEARRAREN ZIKLOA

Uranio naturala aberastu egin behar izaten da prozesu tekniko zeharo sofistikatuaren bidez. Erabili ondoren, erregai nuklearrak hondakin inerteak sortzen ditu, baina baita urte askotan bizirik egongo diren hondakin erradiaktiboak ere. Hauetako batzuk berriro erabil daitezke energia gehiago sortzeko, era egokian tratatu ezkero.

Ziklo Orokorra

- Erregai nuklearra lortu eta prestatzea: Uranioa eta plutonioa meatokietatik lortu eta ondoren modu kimiko egokian transformatu ondoren, isotopo fisionagarriekin aberasten da.

- Irradiatzea: Neutroien bidez nukleoak bonbardatu; neutroiek nukleo atomikoa fisioa eragin eta energia sortzen dute.

- Berreskuratu, tratatu eta bildu: Oraindik emankorrak diren material energetikoak berreskuratu eta hondakin erradiaktiboak modu egokian tratatu eta leku seguruan gorde (hil herri nuklearrak).

Hondakin Nuklearren Arazoa

HONDAKIN NUKLEARREN ARAZOA

Hondakin organikoek bizitza oso laburra dute; hauen biodegradazioa eta deskonposizioa oso denbora laburrean egiten da. Hondakin kimikoek bizitza luzeagoa dute; nolanahi ere, euren jarduera kimikoa kaltegarria denean, desaktibatu daitezke ezagutzen diren prozesu teknologiko batzuen bidez. Desintegrazio prozesuan daudenean, hondakin nuklear erradiaktiboak ezin dira desaktibatu, erradiazioa sortzen jarraitzen dute etengabe.

Erradiazio Motak

ERRADIAZIO MOTAK

  • Alfa erradiazioak: Karga elektriko positiboko partikulak dira, bi protoi eta bi neutroi dituzte. 20.000 km/s-ko abiadura dute eta geldiarazteko 1 mm-ko lodiura duen aluminiozko lamina nahiko da.
  • Beta erradiazioak: Karga elektriko negatiboko partikulez osaturik daude, elektroien antzekoak. Argiaren abiadura dute eta materian sartzeko gaitasun handiagoa dute; geldiarazteko 5 mm-ko lodiura duen aluminiozko lamina bat nahikoa da.
  • Gamma erradiazioak: Erradiazio elektromagnetiko ondulatorioak dira, eta ez dute elkarturiko partikularik. Metal lodiek zeharkatzen dituzte; geldiarazteko, berunezko blindaje lodiak behar behar dira; erradiaziorik arriskutsuenak dira.

Erdi-Desintegrazio Aldia

ERDI-DESINTEGRAZIO ALDIA

Elementu erradiaktibo baten batez-besteko bizi iraupena ezagutzeko erabiltzen den kontzeptua: atomo erradiaktibo kopuru jakin bat erdira murrizteko igaro behar duen denbora da.

Energiaren Beste Iturriak

Eguzki Arkitektura Pasiboa

EGUZKI ARKITEKTURA PASIBOA

Eguzkiaren energia ustiatzeko negutegi edo berotegiak dira. Kontuan hartu beharreko faktoreak:

  • Eraikina modu egokian orientatuta egotea.
  • Negutegi efektua ondo erabiltzea.
  • Material eta kolore egokiak erabiltzea.

Eguzki Energia Tenperatura Txikian

EGUZKI ENERGIA TEMPERATURA TXIKIAN

Eguzki panelak erabiliz, uraren tenperatura 15 gradutik 60 gradura igo dezakegu. Kontuan hartu beharreko faktoreak:

  • Alde horretako klima.
  • Latitude geografikoa; honen arabera, panelek lurzoruari dagokionez izan behar duten inklinazio angelua ateratzen da; erabilpenaren arabera udarako edo negurako prestatu beharko dira.
  • Alderdi teknikoak: panelaren errendimendu kurba; zuzentze faktoreak, panelen inklinazioen araberakoa.
  • Kontsumoaren ezaugarriak: pertsona heldu batek 50-60 litro ur bero egunean; biltegiak, 60 litro instalatutako panelen metro karratu bakoitzeko.

Eguzki Energia Tenperatura Handi Nahiz Txikian

EGUZKI ENERGIA TEMPERATURA HANDI NAHIZ TXIKIAN

  • Erdiko tenperaturako (100-300 °C) kolektore zilindriko parabolikoak erabiltzen dira; hauek, ispilu islatzailearekin, izpiak hodi hoiek daramaten fluidoa berotzeko biltzen dituzte.
  • Tenperatura handirako (300 °C etik gora) heliostatoak erabiltzen dira, orientatzeko modukoak diren ispiluak. Hauek dorre nagusi batean biltzen dute erradiazioa eta bertan lurruna sortzen da, elektrizitatea sortzen duen turbinari eragiteko.

Konbertsio Fotovoltaikoa

KONBERTSIO FOTOVOLTAIKOA

Material berezi batzuk argi energia, energia elektriko bihurtzen dute (efektu fotovoltaikoa). Ezaugarri hori aprobetxatzeko zelula txikiak egiten dira eta elkarri lotuz, panel fotovoltaikoak sortzen dira.

Olatuen eta Mareen Energia

OLATUEN ETA MAREEN ENERGIA

Mareen gora beherako prozesuan, dikez itxitako azalera bete eta hustuz, turbina mugiarazten da. Sistema batzuetan kontaktua egoten da uraren eta turbinaren artean; ondorioz, korrosio eta mantentze arazo larriak sortzen ditu. Olatuen presioaren ondorioz, haizea mugitu eta turbinaren elizeak birarazten dira, turbina hori generadore elektriko konektatuta egoten da.

Energia Geotermikoa

ENERGIA GEOTERMIKOA

Batez ere, Geyserrak eta sumendiak. Energia geotermikoa, tenperatura nahiko altuak dituenean, energia elektrikoa sortzeko erabil daiteke, turbina baten bidez. Hala ere, hobe eta errentagarriago da energia hori ur sanitarioa berotzeko edo berokuntzarako erabiltzea.

Biomasaren Energia

BIOMASAREN ENERGIA

Biomasa iturriak, hauexek dira:

  • Ondakin organiko ongarriak.
  • Laborantza (agroenergetikoak).
  • Uretako landareen aprobetxamendua.

Biomasaren erabilerak arazo asko planteatzen ditu. Gehiago erabiltzen da biogasa lortzeko (energia almena 8 kWh/m³ = 6912 kcal/m³).

Descargar

PDF Word HTML