Energia-sorkuntza eta zentral elektrikoen oinarriak
Energia elektrikoaren sorkuntza
Lehenengo zentral elektrikoa: Edison (AEB).
Formula: E = P x T
Sorgailu elektrikoak
Eremu magnetiko eta eroale baten arteko elkarrekintzak (fluxu aldakorrak) korronte elektrikoa sortzen du.
Garraioa
Sorgailua → Transformadorea (V+) → Goi tentsioko sarea → Transformadorea (V-) → Etxera.
Transformadorearen formula: V2 = (N2 · V1) / N1
Gas-turbinak
- Motor elektriko batek ardatza biratzen du airea sartzeko.
- Airearen presioa handitu eta tenperatura igotzen da.
- Aire beroak errekuntza-ganberako gasen eztanda eragiten du.
- Gasak ardatza birarazten du, sorgailuak energia sortuz.
- Gasa kanporatzen da.
Zentral hidroelektrikoak
- Presa eraiki.
- Ura hodi bidez turbinara eraman (energia zinetikoa), hau biraraziz (energia dinamikoa).
- Sorgailuaren eta turbinaren ardatza berdina denez, elektrizitatea sortzen da.
- Transformadoreek tentsioa igo eta elektrizitatea garraiatzen da.
Presa motak
Grabitate-presa:
- Lurra oso trinkoa ez denean erabiltzen da.
- Sekzio triangeluarra dute eta hormigoi kantitate handia behar dute.
Ganga-presa:
- Lurra trinkoa denean erabiltzen da.
- Forma kurbatua dute.
- Uraren presioa alboetako hormetara transmititzen da.
- Grabitate-presa baino merkeagoa da.
Makina-gela eta turbinak
Presaren oinarrian daude turbinak eta sorgailuak. Gaur egungo turbina nagusiak:
- Pelton: Goi presioa.
- Francis: Presio ertaina.
- Kaplan: Behe presioa.
Zentral eolikoak
Errotek ekoiztutako elektrizitatea lurperatutako kableen bidez transformadoreetara bideratzen da, tentsioa igo eta banaketa-lineetatik garraiatzeko.
Abantailak
- Ez du kutsatzailerik igortzen.
- Energia berriztagarria da.
- Kostu lehiakorra du.
- Denbora laburrean eraiki daitezke.
Eragozpenak
- Inpaktu bisual handia eragin dezake.
- Ekoizpen etena.