Energia-iturrien abantailak eta desabantailak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,65 KB
Energia hidraulikoa
Abantailak
- Ez dute ura kontsumitzen.
- Ez dute kutsatzen; beraz, elektrizitatea sortzeko modu garbia da.
- Urtegiek, neurri batean, ibaien emaria orekatzen dute, uholdeak saihesten dituzte eta kontsumorako zein lurrak ureztatzeko erabiltzen da pilatutako ura.
- Mantentze-lan gutxi dute eta ustiapen-kostu txikia.
Desabantailak
- Biztanleek alde egin behar izatea.
- Garraioa garestia da.
- Eremu handiak urpean gelditzea.
- Lur emankorra galtzea.
- Arrainen migrazioa kaltetzea eta elikagaiak errekara botatzea.
- Ur-emaria asko murrizten da toki batzuetan.
- Higadura eta sedimentazioa areagotu egiten da.
- Urtegia zartatzeko arriskua dago.
- Urtegiaren sormenak ekarritako eraldaketa eta hondamendiak.
- Paisaia-aldaketa.
- Bioaniztasuna txikitzea.
Haize-energia
Abantailak
- Haizea toki guztietan dago.
- Mantentze- eta instalazio-kostu txikiak ditu.
- Errendimendu handia du.
Desabantailak
- Batzuetan ez da haizerik izaten.
- Metatzen zaila da.
- Paisaian eragina sortzen du.
- Airesorgailuak zaratatsuak dira.
- Instalazioen kokapenak higadura eragin dezake.
- Faunan sor ditzakeen kalteak.
- Interferentziak aparatu elektronikoetan.
Mareen eta olatuen energiak
Abantailak
- Ez du hondakinik sortzen.
- Ia agorrezina da.
Desabantailak
- Ekosistemetan eragina du.
- Kostalde egokietan bakarrik erabili daiteke.
- Energia-errendimendu txikia du.
- Goi-mailako teknologia garestia da.
Biomasaren energia
Abantailak
- Hondakin gutxi sortzen ditu.
- Erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen du.
- Giza jardueretan sortutako hondakinak dira.
Desabantailak
- Erregai-errendimendu txikia du.
- Bolumen handia hartzen du.
Energia geotermikoa
Abantailak
- Kanpoko energiekiko mendekotasuna izatea eragozten du.
- Herrialde batzuetan errentagarria da.
Desabantailak
- Hobi geotermikoak aurkitzea zaila da.
- Ingurumen-arazoak sortzen ditu.
- Beroaren erauzketa zaila da.
- Instalazioen baliagarritasuna 50 urtekoa da.
Fusiozko energia nuklearra
Abantailak
- Erregaia agortezina da.
- Ez du hondakin erradiaktiborik sortzen.
- Ez du istripu-arriskurik.
Desabantailak
- Erreakzioa kontrolatzeko teknologiarik ez dago oraindik.