Energia-iturriak: Tradizionalak eta ordezkoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,45 KB

Energia-iturri horien kantitatea mugatua da eta, ondorioz, agortu egin daitezke. Ikatza. Arroka erregaia eta fosila da. Gaur egun, energia termikoa ekoizteko erregai gisa erabiltzen da. Petrolioa. Erregai fosila da, eta sekulako bero-ahalmena du. Gaur egun gehien erabiltzen den energia-iturria da, berriztagarria ez dela kontuan izanda. Gas naturala. Petrolioak eta gas naturalak antzeko jatorria dute. Erregai moduan erabiltzen da. Energia nuklearra. Erreaktore nuklearretan erabiltzen den erregaia uranio aberastua da. Erreaktore horiek izugarrizko argindar-kantitatea sortzen dute.

Energia-iturri berriztagarriak:

Energia-iturri berriztagarrien sorburuak ia agorrezinak dira: eguzkia, ura eta haizea, adibidez. Energia hidraulikoa. Zentral hidroelektrikoek urtegietan pilatutako uren indarra erabiltzen dute. Eguzki-energia edo energia fotovoltaikoa. Eguzkiak oso erradiazio-kantitate handia igortzen du. Eguzki-plaka fotovoltaikoak materiala. Haize-energia. Haizearen indarra aprobetxatuz lortutakoa da. Haize-sorgailuek paisaia nabarmen aldatzen dute. Energia geotermikoa. Lurraren barnetik datorren beroa aprobetxatzen du argindarra ekoizteko. Marea-energia. Itsasoko uraren mugimendua aprobetxatzea du oinarri, eta hori mareek, olatuek edo itsas korronteek sortzen dute. Energia-mota hori oso gutxi ekoizten eta ustiatzen da. Bioenergia. Biomasa erreta lortzen da. Erregai moduan erabiltzen diren beste biomasa-mota batzuk biogasa eta bioerregaiak dira.

Entradas relacionadas: