Energia Iturri Konbentzionalak: Petrolioa eta Elektrizitatea
1. Hidrokarburoak: Petrolioa eta gas naturala
Lehengai mineral fosilak dira. Petrolioa lehengai gisa erabiltzen da plastikoak, intsektizidak, herbizidak eta sendagaiak sortzeko.
Baliabide berriztaezinak dira; itsas hondoan lurperaturiko organismoak deskonposatzetik sortzen dira, eta prozesu horrek milioika urte irauten du. Petrolio-hobiak etorkizunean agortu egingo zaizkigu.
Gaur egun erabiltzen diren teknikek poltsen % 40 erauzteko aukera ematen dute. Gainera, kontsumoguneak hobietatik urrun daude; horrexegatik, garraiatu egin behar dira:
- Gasbideak: gasa garraiatzeko.
- Oliobideak: petrolioa garraiatzeko.
- Gas-ontziak, petrolio-ontziak...
Herrialde esportatzaile nagusiak Saudi Arabia, Errusia, Iran, Arabiar Emirerri Batuak eta Nigeria dira. Herrialde ekoizle nagusiak Saudi Arabia, Errusia, Estatu Batuak, Iran eta Txina dira. Herrialde kontsumitzaile nagusiak, berriz, Estatu Batuak, Txina, Japonia, India eta Errusia dira.
Herrialde ekoizleak petrolioaren merkatua kontrolatzen eta arautzen saiatzen dira. LPEE (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea – OPEP) 1960an sortu zuten. Sortzaileak Iran, Irak, Kuwait, Saudi Arabia eta Venezuela ziren. Hauek petrolio-erreserben % 80 kontrolatzen dute.
2. Elektrizitate konbentzionala
Energia-iturri hedatuena da hiru arrazoigatik:
- Erraz garraiatzen delako distantzia luzeetara.
- Garbia delako kontsumitzen den lekuan.
- Eraldatuz, erraz lor daitezkeelako beste energia batzuk: argi-energia, energia kimikoa eta energia mekanikoa.
Energia elektrikoa sortzeko beste energia-iturri batzuk behar dira. Hauexek dira iturri tradizionalak:
Zentral termikoak
Hauetan erregaia erretzen da; lurrun-zurrustak (zorrotadak) sorgailu elektriko batzuetara konektaturiko zenbait turbina mugitzen ditu. Sorgailuetan sortzen da elektrizitatea. Garrantzitsuenak Txinan eta Estatu Batuetan daude.
Zentral nuklearrak
Mineral erradioaktiboen atomoen fisio edo hausturatik sortzen da. Uranioa erabiltzen da batez ere. Fisiotik ateratako beroak ura berotzen du, eta ur-lurrunak turbina batzuk mugitzen ditu, elektrizitatea sortuz. Garrantzitsuenak Estatu Batuetan eta Frantzian ditugu.
Energia hidroelektrikoa
Uraren indarra erabiltzen da. Ura urtegietan metatzen da eta presak eraikitzen dira. Presaren behealdean, ura turbina baten hegaletan zehar igaroarazten da. Hegalak mugitzean elektrizitatea sortzen da. Garrantzitsuenak Kanadan, Estatu Batuetan, Brasilen eta Txinan daude.