Energia Berriztagarriak: Hidraulikoa, Eguzkia, Haizea eta Biomasa
Energia Berriztagarrien Azterketa
Energia Hidraulikoa
Lortzea: Presaginetan lortzen da, ibaietako urtegietan pilatutako uretatik. Urtegiako ura askatzean, turbina batetik igarotzen da. Turbina biratzean, sorgailuak elektrizitatea sortzen du.
Alde Onak:
- Zentral hidroelektrikoek oso mantentze-lan gutxi behar dute eta ustiapen kostu txikiagoak.
- Ez du ez hondakinik ez kutsatzailerik sortzen.
- Urtegiek uholdeak kontrolatzen laguntzen dute eta urte sasoi lehorretan, urez hornitzen dituzte nekazariak.
Alde Txarrak:
- Zentral elektrikoetan sortutako energia garestia da garraiatzea.
- Energia sortzeko erabil daitekeen ur kantitatea eguraldiaren araberakoa da.
- Urtegiak egiteko, urez bete behar dira oso lur-hedadura zabalak, eta horrek eragin larriak ditu ingurunean.
- Presagaia apurtzeko arriskua dago; hori gertatuz gero, uholde larriak izan daitezke hurbileko herrietan.
Energia Eguzkia
Lortzea: Eguzkitik lortzen da energia. Bi modutan erabili daiteke:
- Termikoan: Berotzeko erabiltzen da eguzki energia.
- Fotovoltaikoan: Eguzkitik iristen den energia zuzenean energia elektriko bihurtzeko aukera du.
Alde Onak:
- Iturri agorrezina da.
- Energia garbia da.
- Hura mantentzeko lana oso merkea da, hori dela eta, eskualde isolatuetara irits daiteke elektrizitatea.
Alde Txarrak:
- Zenbait faktorek baldintzatzen dute haren erabilera: latitudeak, urte-sasoiek, egunaren eta gauaren segidak eta hodeiek.
- Ez dago hura metatzeko modurik, eta berehala aldatu behar da, beste energia mota bat lortzeko (energia elektrikoa).
- Eskala handian erabiltzeko, biltze sistemak behar dira, eta sistema horiek lur-azalera handiak behar dituzte.
Energia Eolikoa
Deskribapena: Energia zinetiko mota bat da, eta haizearen mugimenduak eragiten du, aerosorgailuen bidez.
Alde Onak:
- Haizea ez da bukatzen.
- Mantentze kostu txikiak dituzte.
- Errendimendu handia lortzen da.
- Egun erregai fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen du.
Alde Txarrak:
- Aldikazkoa eta ausazkoa da, haizearen mendean dagoelako.
- Oso zaila da ura metatzea (energia metatzea).
- Hegazkinentzat arriskutsuak dira.
- Lur-eremu handiak behar dira.
- Eragina dute paisaian.
- Interferentziak sortzen ditu radarretan, telebistan, irratian, etab.
Biomasa
Deskribapena: Animali edo landare-jatorriko materia organikoa da. Zuzeneko errekuntzaren bidez lortzen da, edo hura beste erregai motaren bat lortzeko erabiliz. Biomasatik energia atera baino lehen, hura errezago maneiatu, garraiatu eta biltegiratu ahal izateko trinkotu eta lehortu egin behar da.
Alde Onak:
- Hondakin gutxi sortzen ditu.
- Bioerregaiak erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen dute.
- Biomasaren zati gehiena giza jardueretan sortutako hondakinak dira, hortaz, ez dugu haiek tratatzen sosik gastatu beharrik.
Alde Txarrak:
- Energia-errendimendu txikia du.
- Fresko dagoenean, bolumen handia hartzen du, beraz, zaila da mantentzea eta garraiatzea.
Arazo Nagusia:
Materiala lehortu eta trinkotu egin behar dela.