Enbutizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB

IJEZKETAPrintzipioa: Materiala ijezketa-
Zilindro izeneko bi arrabolen artean pasatzen da. Materialak zilindroaren formaren arabera hartzen du itxura.
Baliabideak: Ijezketaren oinarrizko tresna euskarri batean dauden bi zilindrok osatzen dute. Euskarri honek mugitzeko energia ematen die zilindroei.Aplikazioak: Txapak,zumitzak...Egiteko erabiltzen da. Bestalde, karratuak,biribilak,errailak… egiteko erabiltzen da. Hauek ondoren, metal eraikuntzan edo fabrikazio batzuen lehengaitzat ibiltzen dira.

TREFILAKETAPrintzipioa: Materiala itxuragabetzen da, gero eta estuagoa den zulo (ilara) batetik pasatzean.Baliabideak: Euskarri batzuk dituzte ilaretarako eta harilkatzeko makinak, materiala biribiltzeko, hariaren higaduraren ondorioz.Aplikazioak: Hariak,alanbreak... Lortzeko erabiltzen da.

ESTANPAZIOAPrintzipioa: Formak kolpeka lortzen dituzten sistemak dira.Ekipamendua: Orokorrean, prentsa eta bakoitzari dagokion estanpak erabiltzen dira.Aplikazioak: Tamaina txikietatik handietara eta pieza unitarioetatik serieetara.

ESTRUSIOAPrintzipioa: Masa plastiko bat presionatu eta edukiontzi batetik irtenarazten da, forma zehatza duen zulo baten bidez.Ekipamendua: Prentsa bereziak, presioa itxuragabetu nahi den masara helarazteko sistemak eta, batez ere, irteteko haizebideak.Aplikazioak: Profil bereziak lortzeko erabiltzen da batik bat, plastikotasun handiko aleazio arinetan.

ENBUTIZIOA

Printzipioa: Puntzoiak sakatu egiten du txapa matrizetik, eta itxuragabetu egiten du.Baliabideak: Enbutiziorako erabilitako makina-erreminta prentsa da.Aplikazioak: Era askotakoak izan daitezke. Hainbat aldagai erabiliz, txaparekin lodiera meheetan egindako lan askotan aplika daitezke enbutizioak.

TOLESTEAPrintzipioa: Puntzoi eta matrize egokiak erabiliz, materiala tolestu egin daiteke ertz batean zehar.Baliabideak: Tolesteko makina bereziak erabiltzen dira.Aplikazioak: Asko erabiltzen da profilak egiteko.


Entradas relacionadas: