Emakume Sabinoak eta Erromatarren Tartean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Emakume Sabinoak eta Erromatarren Tartean (Rapto de las Sabinas)

“Rapto de las Sabinas” margolana Davidek eginiko obra garrantzitsuenetako bat da. Pintura hau 1799.urtean egin zen, zehazki neoklasizismo garaian, gaur egun Pariseko Loure museoan kokatuta dagoena.

Garai hau, Grezia eta Erromako tradizio klasikoaren araberako formez arduratzen zen, kasu honetan imitazioa Errenazimenduan baino askoz ere mimetikoagoa izan zen; hau da, garai klasikoko obrak irudikatuko zituzten.

Mende honetan, burgesiak gizarte eta ekonomian aldakuntza handiak bultzatu zituen, baina botere ekonomiko hark ez zuen politikan eragin handirik izan. Hori gutxi balitz, 1789ko Frantses Iraultza eta lehen inperio napoleondarra eman zen eta giro hontan, neoklasizismoa izan zen arte ofiziala; monarka ilustratuak gogokoen zuen estiloa izan baitzen.

Arte klasikoaren azterketa zorrotz bat ematen da. Gainera, arte greziar eta erromatarren lehen ikerketa sistematikoa bideratzeaz gain, arkeologiaren aldeko interesak piztu eta mundu klasikoa eta haren interpretazioa ere idealizatuko dute. 1789ko iraultza ondoren neoklasizismoa ideal burgesaren propaganda artea bilakatuko zen, burgesiaren gogokoena baitzen.

Pintura neoklasikoari dagokionez, zehaztasun handiko pintura da, lehentasuna emanez marrazketari kolorearen gainetik. Konposizioari erreferentzia eginez, batasuna eta egonkortasuna bilatuko dute, forma geometrikoetan oinarrituz nagusiki. Beti ere, forma klasikoak birgogoratu nahi dituztenez, irudiak orokorrean adierazkortasun gutxi izango dute.

Koadro famatu honen egilea, Jaques Louis David da, bera, neoklazisismo frantsesen erakusle handienetakoa izan zen. Gainera, Frantziako Iraultzaren eta ondoko inperio napoleondarraren arte ofiziala irudikatu zuen. Argia lantzeko modua uniformea zuen, kontraste handirik gabea. Modelatze leuna agertzen du bere lanetan eta aipatu bezala, marrazketari koloreari baino garrantzia handiagoa emango dio.

Honek eginiko lan famatu honetan, Erromako antzinako historiaren inguruko eszena mitologikoa irudikatzen du. Kondairak dioenez,  Sabinoen tribuetako emakumeen bahiketa adierazten da. Arazoa konpontzeko, Rómulok, Neptunoren omenez joko batzuk antolatu zituen, eta bertara inguruko herrietako biztanleak gonbidatu zituen. Sabinoak, euren emakumeekin inguratu ziren bertara, eta erromatarrek bahitu egin zituzten, baina urte batzuk geroago, askatu egin zituzten, baina berandu zen jada, erromatarrekin haurrak eduki baitzituzten.

Atzealdean, Erromako eraikuntza bat ageri da, eta hori horrela izanda, gerrate hau bertan kokatzen dela ondoriozta dezakegu.

Lehen planoan berriz, eszena nagusia garatzen da, geldirik agertzen diren pertsonaiak osatua. Irudi honek, gerrak eragindako tentsioa azaltzen du. Aldiz, bigarren planoan tentsio handi eta dinamismo nabarmeneko pertsonaiak ageri dira, eta hori zaldien begietan eta emakume sabinoen gehiegikerian antzematen da .

Eskuinean, gizon erromatarrak agertzen dira, ezkerrean berriz, sabinoak, gurasoak eta anai-arrebak. Hauek bi bandoen artean kokatzen dira. Margolan honetan ikus daitekeen bezala, Sabinoen kemenari esker, gerra ekiditea lortu zuten.

Entradas relacionadas: