Zer da Eliza? Kideak, Ezaugarriak eta Eginkizunak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Zer da Eliza?

Eliza Jainkoaren herria osatzen duten guztien elkartea da. Eliza hitza grezieratik dator eta "biltzarra" esan nahi du.

Elizako kideak

Ordenatuak

Sakramentuaren bitartez ordenatuak izan direnak:

  • Aita Santua: Eliza katolikoaren erantzule nagusia eta munduko gotzain guztien burua da.
    • Elizaren batasunaren alde lan egiten du.
    • Gotzainen burua da.
    • Jesusen proiektua eguneratzen du.
  • Gotzainak: Apostoluen ondorengoak dira. Bakoitzari elizbarruti baten ardura ematen zaio.
    • Eliza eta kristau taldea gidatzen dituzte.
    • Sakramentuen ospakizuna gidatzen dute.
    • Ebanjelioa (Jesusen hitza) irakasten dute.
  • Presbiteroak (apaizak): Gotzainen laguntzaileak dira.
    • Sakramentuak ospatu eta ematen dituzte.
    • Jesusen hitza (Ebanjelioa) zabaltzen dute.
  • Erlijiosoak: Elkartean bizi dira eta bizitza Jainkoari eskaintzen diote, pobrezia eta obedientzia botoen bidez.
    • Ingurukoei zerbitzua ematen diete (otoitz eginez, fedea irakatsiz, gaixoak zainduz...).

Ez ordenatuak

  • Jesusen hitza zabaltzen dute katekesiaren bitartez.
  • Sakramentuen ospakizunean laguntzen dute.
  • Arazoak dituztenei laguntza ematen diete.

Elizaren ezaugarriak

  1. Bat: Elizak Jainko bat duelako eta fede bakar bat aitortzen duelako.
  2. Santua: Elizaren sortzailea santua delako eta kristauak santuak izatera deituak izan direlako.
  3. Katolikoa: Elizaren mezua gizon eta emakume guztientzat eta garai guztietarako baliogarri delako.
  4. Apostolikoa: Eliza hamabi apostoluen gainean eraikita dagoelako.

Elizaren eginkizunak gaur

  1. Ebanjelioa zabaldu eta erakutsi: Katekesiak, kristau taldeak, argitalpenak, irratia eta telebista.
  2. Fedearen ospakizuna: Eukaristia da kristau elkarteen bizitzaren erdigunea.
  3. Misio lana: Misiolariak garapen bidean dauden herrietan ari dira hango elizei laguntzeko eta kristauak ez direnei fedea transmititzeko.
  4. Karitate ekintzak: Elizak Jesusen hitza jarraituz beharra dutenei laguntza eskaintzen die: ospitaleak, eskolak, egoitzak, erakunde humanitarioak eta salaketa kanpainak.

Entradas relacionadas: