Eliza gotikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,24 KB

Kontuan hartu behar da garai honetan Santiagoko bidea edo Donejakue
bideari esker arte erromanikoa
Europan zehar hedatzen lagundu
zuela. Konpostelako Santiagora iristeko lau bide desberdin zeuden eta
herrialde desberdinetatik erromesak joaten ziren.
3- ARKITEKTURA ERROMANIKOAREN EZAUGARRIAK
1) Aurreko estiloetako elementuak aurkitzen dira. Eraikuntza esperientzia
erromanikoa aurreak jaso zituen, halaber, Erromako, Bizantzioko eta islameko
eragina.
2) Material aldetik harria izaten da. Harlanduzko murruak dira nagusi.

3) Euskarrien artean zutabea eta pilareak erabiltzen dira. Gainera
erromanikoa aurrera doan heinean pilare kruziformeak eta pilare konposatuak
erabiliko dituzte.
4) Erdi puntuko arkuak askotan erabiltzen dira eta askotan txaranbelduak
izaten dira arkiboltekin. Arku fajoiak gangaren barrualdean.
5) Metrika eta neurri zehatzei garrantzi handia ematen diete.
6) Oinplanoa:
- Gurutze-latindarrekoa. Hiru nabeekin, erdikoa goratuagoa .
-Transeptua ageri du. Erdiko nabea eta transeptua elkartzen diren
gunea: gurutzadura.
- Burualdean abside erdizirkularra agertzen da. Honen bueltan girola edo
deanbulatorioa.
-
Basilikala ere ematen da.
7) Altueran hiru maila ikus daitezke:
1.Maila: arkuteria
2.Maila: tribuna edo galeria =triforioa (batzuetan itxurazkoa)
3.Maila: klaristorioa edo baoen gunea
8) Kanpotik monumentala izaten da.

9) Normalean nabe nagusia kanoi-gangaz estaltzen da eta albokoak ertz-
gangaz.

10) Baoak estu edo txikiak ageri dira (turuta itxurakoak) eta bertatik ez da argi
asko sartzen. Iluntasuna eta argi gutxi.
11) Barrualdean, espazioa fokalizatua nabarmentzen da, aldare
nagusirantz zuzentzen duena.
12) Kanpoaldean bolumetria oso markatuta, horizontala nagusiki,
dorreengatik bakarrik apurtua.
13) Portadak edo sarrerak oso monumentalak eta dekoratuak dira
erromanikoa aurrera doan heinean.

14)Arkitektura erromanikoan egindako eraikuntzak tenplu eta monasterioak
dira. Monasterioen ezaugarri nagusia berriz klaustroa izaten da.
4- ARKITEKTURA ERROMANIKOA EUROPAN
Eskola desberdinak sortu ziren. Eskualde bakoitzeko tradizio
arkitektonikoak eta eraikuntza ordaintzen zuten komunitateen baliabide
ekonomikoek izan zuten eragina eskola hauetan.
4.1) FRANTZIA
– Eraikuntza erromaniko ugari dago eta eskualdeka desberdintasun handiak.
– Borgoinan Cluny-ko abadia edo monasterio benediktinarra da
aipagarrienetakoa.
Hemendik aurrera monasterio klunitar guztiak horrela antolatuko dira.
– Beste eraikuntza aipagarriak: Vezelayko Sainte Madeleine eliza, Autungo
Saint Lazare, Poitiersko Notre Dame, Angulemako katedrala, Perigueuxko Saint
Front, Tolosako Saint Sernin, Conques-

eko

Sainte Foy, Caen-go Saint Etienne,
Mont Saint Michel-eko abadia-eliza..
4.2) ITALIA
- Italiako iparraldean (Lonbardia), erdialdean (Toskana eta Umbria) eta
hegoaldean (Sizilia); baita Venezian ere.
- Toskana inguruko ezaugarri aipagarria da kanpoaldeari ematen dioten
garrantzia:
honetarako erromatarrek erabilitako teknikak berreskuratuko dituztelarik,
adibidez fatxadaren marmolezko estaldura, eta sabaia ateburuduna. Pisako
multzoa, Florentziako San Miniato al Monteko eliza eta Florentziako bataiategia
eta katedrala aipa daitezke.

- Lonbardian kanpoko murruetan zerrenda bertikalak eta arku itsuen eta arku-
galerien erabilera hedatu zen. Hargin lonbardiarren eraikuntza teknika hauek

eragina izan zuten Kataluniako arkitektura erromanikoan ere.
-Venezian eragina bizantziarra da nagusi espazio kontzepzio berezian eta urre
koloreko mosaiko aberatsetan (San Markos basilika).
4.3) INGALATERRA
Normandiarren ereduak katedraletara zabaldu ziren. Durham-eko katedrala.

4.4) ALEMANIA

Elementu konkretu batzuek bereizten dute erromanikoa: transeptu bikoitza eta
haien besoen ertzetan goratzen den dorre bana, gurutzaduraren gaineko bi
domo desberdinak, baita murru eta dorreak errematatzeko arku sailak eta arku
itsuak ere. Adibideen artean Worms-eko katedrala aurkitzen da.
4.5) ESPAINIA
- XI eta XII mendeetan zehar hedatu zen Arte Erromanikoa
Penintsulako
iparralde kristauan. Hegoaldean, berriz, musulmanen kultura zen nagusi.
- Santiago bideak hartu zuen garrantziari esker sartu eta eratu ahal izan zen
erromanikoa Penintsulan.
- Ekarpen klunitarrez gain, bisigodoen, mozarabiarren, asturiarren eta
karolinjioen tradizioak batu ziren eta, honen ondorioz, nortasun handiko artea
sortu zuten.
- Kataluniako erromanikoa XI mendean garatu zen. Ezaugarrien artean banda
bertikalak eta arku txikiekin egindako apaindurak dira aipagarri. Adibide
garrantzitsuena Roda-ko Sant Pere eta Ripoll-eko Andre Maria monasterioak
dira nagusi. Mendialdeko eliza txikietan Tahull-eko Sant Climent eta Andre
Maria dira aipagarri.
- Santiago bideari esker beste hainbat adibide daude penintsula
iparraldean. Horien artean Nafarroako Leireko kripta; Aragoiko Jacako
katedrala eta San Juan de la Peña; eta Gaztelako Santo Domingo de
Siloseta San Martin de Fromista; eta Leongo San Isidoro eliza eta Zamorako
katedrala.
- 1075ean eraikitako Konpostelako Donejaue katedrala oso eraikuntza
garrantzitsua da.Erromesaldirako eliza honek tamaina itzela du bere baitan
fededun ugari hartu ahal izateko.

Entradas relacionadas: