Elektrizitatearen Oinarriak: Atomoak, Korrontea eta Legeak
1. Zer dira atomoak?
Atomoa materiaren zati txikiena da.
2. Zer da ioia: Anioia eta katioia
Elektroi bat galdu edo irabazi duen atomoa da.
- Anioia: Elektroiak irabazten dituenean, ioia negatiboa da.
- Katioia: Elektroiak galtzen dituenean, ioia positiboa da.
3. Gorputz eroaleak eta isolatzaileak
- Eroaleak: Korronte elektrikoa pasatzen uzten duten gorputzak dira. Adibideak: Kobrea, aluminioa, urrea, zilarra...
- Isolatzaileak: Korronte elektrikoa pasatzen uzten ez duten gorputzak dira. Adibideak: Plastikoa, goma, zeramika, zeta, kotoia...
4. Eremu elektrikoa
Espazioko leku bat da, zeinetan indar elektrikoak (positiboak edo negatiboak) detektatzen diren.
5. Zer da korronte elektrikoa?
Elektroien zirkulazioa da, eroale (kable elektriko) baten zehar.
6. Korronte elektrikoaren noranzkoa
- Teorian: Polo positibotik (+) polo negatibora (-) doa.
- Errealitatean: Polo negatibotik (-) polo positibora (+) doa.
7. Ikur elektrikoak
(Eduki hau garatzeko dago)
8. Karga elektrikoa
Gorputz batzuek duten propietatea da.
+
-
(Positiboa eta negatiboa erakarri egiten dira)
+ +
- -
(Aldendu egiten dira)
9. Erresistentzia elektrikoa
Gorputz batek korronte elektrikoa pasatzeari jartzen dion oztopoa da.
- Letra: R
- Unitatea: Ohm (Ω)
Nola aldatzen da: Eroalea zenbat eta luzeagoa izan, erresistentzia orduan eta handiagoa da.
10. Potentzial desberdintasuna edo tentsioa
Elektroiek pilatuta daukaten energiari potentziala deritzo.
11. Intentsitate elektrikoa
Eroale baten puntu batetik segundo batean pasatzen den korronte elektriko kantitatea da.
- Letra: I
- Unitatea: Ampere (A)
12. Ohm-en legea
Formula: V = R × I | R = V / I | I = V / R