Elektrizitatearen Historiaren Aitzindariak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB

Miletoko Tales

  • Jaio: K.a. 624
  • Hil: K.a. 546
  • Jaioterria/Heriotza: Mileto

Filosofo, matematikari eta astronomo greziarra izan zen. K.a. 600 inguruan magnetita aurkitu zuen; anbarrezko harri bat azalarekin edo artilearekin igurtziz, gorputz txikiak erakar ditzakeela frogatu zuen. Luzeegi igurtziz gero, txinparta eragin zezakeela ere ohartu zen.

William Gilbert

  • Jaio: 1544
  • Hil: 1603
  • Jaioterria: Colchester
  • Heriotza: Londres

Sendagile eta fisikaria izan zen. XVI. mendean elektrizitatearen eta magnetismoaren aurkikuntza esleitzen zaio. Gilbertek "elektrizitatea" terminoa sortu zuen fenomeno honetarako. Gaur egun, elektrizitatea ezinbesteko gauzetarako erabiltzen da.

Benjamin Franklin

  • Jaio: 1706
  • Hil: 1790
  • Jaioterria: Boston
  • Heriotza: Philadelphia

Zientzialari, politikari, asmatzaile eta idazle estatubatuarra izan zen; Ameriketako Estatu Batuetako sortzaileetako bat kontsideratzen da. Kometaren esperimentuarekin tximistorratza sortu zuen; gaur egun, tximistorratzak tximistak erakartzeko erabiltzen dira.

Charles-Augustin de Coulomb

  • Jaio: 1736
  • Hil: 1806
  • Jaioterria: Paris
  • Heriotza: Frantzia

Matematikari, fisikari eta ingeniari frantsesa izan zen. Erakartze- eta aldaratze-indar elektrostatikoak definitu zituen. Elektrostatikaren erabilpenak: xerografia eta laser inprimagailua.

Luigi Galvani

  • Jaio: 1737
  • Hil: 1798
  • Jaioterria/Heriotza: Bolonia

Anatomista, fisikari, mediku, unibertsitateko irakasle eta asmatzailea izan zen. Igel disekatu baten bidez, nerbio-bulkada existitzen zela konturatu zen. Bere asmakuntzari esker, Alessandro Voltak lehenengo pila voltaikoa egin zuen.

Alessandro Volta

  • Jaio: 1745
  • Hil: 1827
  • Jatorria: Italia

Fisikaria eta irakaslea izan zen. 1800ean bere izeneko lehenengo pila egin zuen. Gaur egun, pilek erabilera handia dute eta asko erabiltzen dira.

André-Marie Ampère

  • Jaio: 1775, Lyon
  • Hil: 1836, Marsella

Fisikari eta matematikari frantsesa, elektromagnetismoaren aurkitzailea. Bi hari bi bateria ezberdinetara konektatu zituen eta, elkarrekin jarrita, "Ampère-ren legea" formulatu zuen. Besteak beste, tinbre elektrikoa eta motor elektrikoak garatzen lagundu zuen.

Georg Simon Ohm

  • Jaio: 1789, Erlangen (Alemania)
  • Hil: 1854, Munich (Alemania)

Fisikari, matematikari eta irakaslea izan zen. Ohm-en legea proposatu zuen. Ohm-en erresistentzia eroale batek sortutako oztopoa da.

Entradas relacionadas: