Elektrizitate estatikoa eta zirkuitu elektrikoen oinarriak

Tecnología Industrial2,88 KB

1. Elektrizitate estatikoa sortzeko moduak

Hiru era nagusi daude:

  • Ikutuz: Abiapuntua gorputz neutro bat eta kargadun barila dira. Emaitza: gorputz neutroa barilaren ikur berdinarekin kargatzen da.
  • Indukzioz: Abiapuntua gorputz neutroa eta kargadun barila dira. Emaitza: gorputz neutroa barilaren kontrako ikurrarekin kargatzen da.
  • Igurtziz: Abiapuntua bi gorputz neutro dira. Emaitza: bakoitza ikur kontrakoarekin kargatzen da.

2. Elektrizitate estatikoa arintzeko moduak

Hiru era daude:

  • Ikutuz.
  • Eroale baten bitartez.
  • Arkuz (karga gehiegi dagoenean).

3. Eroaleak eta isolatzaileak

  • Eroaleak: Elektrizitatea garraiatzen dutenak (adibidez: metalak, ura...).
  • Isolatzaileak: Elektrizitatea garraiatzen ez dutenak (adibidez: kautxua, plastikoa, egurra...).

4. Korronte elektrikoa

Elektroiek eroale baten zehar egiten duten ibilbidea da.

Korrontearen norabidea

  • Benetakoa: Elektroiak dauden tokirik ez dagoenera doazelako.
  • Erabilitakoa: Batzar batean onartua zelako.

Korronte motak

  • Korronte jarraitua (DC): Elektroien norabidea beti da berdina (adibidez: pilak).
  • Korronte alternoa (AC): Elektroien norabidea aldakorra da (adibidez: entxufeak).

Korrontearen abiadura

Elektroien benetako abiadura 1 m/s-koa da, baina propagazioarena 300.000 km/s-koa.

5. Zirkuitu elektrikoaren osagaiak

Zirkuitua elektroiek egiten duten bidea da. Osagai nagusiak:

  • Sorgailua: Mugimenduan jartzen du (adibidez: pilak, entxufeak).
  • Hargailua: Mugimenduaren ondorioak jasotzen ditu (adibidez: bonbillak, motorrak).
  • Kableak: Bidea dira. Bi mota: fasea (sorgailutik hargailura) eta neutroa (hargailutik sorgailura).

6. Zirkuitu elektrikoaren magnitudeak

  • Potentzia diferentzia (U edo V): Bi punturen arteko tentsioa. Unitatea: Voltioa (V).
  • Elektro-eragile indarra (E): Potentzia diferentzia mantentzen duen indarra. Unitatea: Voltioa (V).
  • Elektrizitate kopurua (Q): Eroale batetik doan elektroi kopurua. Unitatea: Coulombioa (C).
  • Korrontearen intentsitatea (I): Denbora unitatean doan elektroi kopurua. Unitatea: Anperea (A).
  • Korrontearen dentsitatea (J): Intentsitatea zati azalera (I/S). Unitatea: A/mm².
  • Erresistentzia elektrikoa (R): Materialak korronteari jartzen dion eragozpena. Unitatea: Ohmioa (Ω).
  • Konduktantzia (G): Erresistentziaren aurkakoa (G = 1/R). Unitatea: Siemens (S).

Descargar

PDF Word HTML