Eleberri MODERNOAREN EZAUGARRIAK

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB

Istoriotik kanpo: (3.Pertsonan→ narratzaile orojakilea (dena daki) eta narratzaile objetiboa (ikusten duena soilik daki)

Istorio barruan:

1. Pertsonan → protagonista (bere istorioa) Eta lekukoa (beste baten istorioa, balorazioak egin ditzake edo ez)

EUSKAL OHITURAZKO ELEBERRIA


Ohiturazko eleberria, batez ere , 1900 eta 1935 urteen artean egin zen. Baserritarren eta arrantzaleen arteko giroa islatzen zen eleberri mota horretan, istorioa giro idealizatu batean kokaturik.
Euskara modernoaren aurka askotan altxatzen zen, ohitura zaharrak defendatzen zituelako. Eleberri honetako pertsonaiek ez dute bilakaerarik, edo oso onak edo oso gaiztoak.


Ohiturazko eleberriak Euskal herriko ikuspegi bakarra isiatzen zuen, hau da, euskalduna. Fededuna, tradizionala,Ez da eleberri deskribatzailea, araumailea baizik: eredduzko euskalduna izateko jarraitu behar diren arauak ezartzen dituzte zeharka.Kontalia orojakilea da hirugarren pertsonan kontatzen pertsonen kontatzen du istorioa, eta tarteka bere iritzia ematen du. Txomin Agirreren Kresala eta Garoa hartzen dira euskal ohiturazko lehen eleberritzat   


EUSKAL ELEBERRI MODERNOA


Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegik (ezizena) ohiturazko eleberria amaiera ekarri zuen, eta horrela eleberri modernoari hasiera eman zitzaion. Hortik sortutako mugimenduak berezko ezaugarriak ditu: eleberrigileak gazteak ziren, egileak unibertsitarioak ziren, hiritarrak, oro har, Europako eleberrigintza ezagutzen zuten , batzuk euskaldun berriak ziren, hau da, ez zuten euskara ama-hizkuntza.


Eleberri modernoak hainbat berrikuntza ekarri zituen: gaiei dagokionez, munduko ikuskera berri bat sortu zen; eta lehenengo pertsonak hirugarren pertsona ordezkatu zuen. Hainbat generotako eleberriak argitaratu ziren:poliziakoak, historioak, autobiografikoak… Eleberrien gaiak ugariagoak eta aberatsagoak ziren. Europako korronteak ekarri zituen eleberrigintzara: existentzialismoa (nondik gatozen, nora goazen … motako galderak erantzuten saiatzen direnak), nouveau romain (eleberri berria Frantzian sortu zena), etab.


Ezaugarriak:

narratzaile mota

→ gertaerak kronologikoki antolatuta dauden edo ez

→ euskara hiritarra edo garbia (beste hizkuntzetako maileguekin edo ez)

→ gaiak: tradizionalak (jaungoikoa, euskararen nortasuna, fedea eta ohiturak) edo modernoak (askatasun pertsonala, arazo sozialak etab)


Entradas relacionadas: