Eleberri MODERNOAREN EZAUGARRIAK

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,31 KB

GAURKO IPUINAK

Ipuinak ahozko literaturan du jatorria. Ipuin idatzia, ahozko ipuinen ereduetatik urrundu eta antzaldatuz joan da historiak aurrera egin ahala. Ipuin literario modernoak gure garaiko gizabanakoaren kezkak eta bizierak islatzen ditu. Gaur egun, molde askotako ipuinak daude, askatasun handiz jokatzen baitute ipuin idazleek bai narrazio teknikari eta bai hizkuntzari dagokionez.


Ipuinak, argazki artistikoaren moduan, ideia nagusi baten inguruan eratuta dago. Ideia hori ipuinaren ardatza da: idazleak komunikatu nahi duena. Ipuin idaleak kontaketarako behar-beharrezkoak dituen elementuak bakarrik erabiltzen ditu kontakizunari indarra, bizitasuna, adierazkortasuna eta erabateko biribiltasuna emateko.


Ahozko ipuina oso ugaria izan da Euskal Herriko herri literaturan. Idatzizko ipuingintzak XX. Mendearen lehen hamarkadetan hartu zuen indarra, euskaraz: hainbat eta hainbat kontakizun argitaratu ziren urte haietan, euskarazko aldizkari eta kazetetan. Baina ipuin horietariko asko umorezko kontakizun arinak ziren, edo tradiziozko bizitza erak islatzen zituzten ohiturazko narrazioak.

XX. Mendearen bigarren zatian agertzen da euskal literaturan ipuin modernoa deritzonari.


Pertsonaiazko eleberria: pertsonaien aldarte, grina eta gatazka psikologikoen deskripzioek hartzen dute narrazioan garrantzi handiena.

Eleberri historikoa:
eleberri historikoan, iraganeko garai bateko pertsonaia eta gertaera historikoak agertzen zaizkigu fikziozkoekin nahasirik.

Polizia eleberria edo eleberri beltza: gehienetan hilketa bat izaten du abiapuntu; eta argudioa intriga baten inguruan harilkatzen da. Irakurleak istorioak zer irteera duen igarri behar du.


Euskal eleberri modernoaren ezaugarriak:

-Pertsonaia gatazkatsuak agertzen dira, lehenengoz euskarako narrazioetan.

-Europar literaturatik etorritako idazkera teknika berritzaileak erabiltzen dira.

-Istorioak giro hiritarrean kokatzen dira.

-Euskara batua sortu zenetik, euskara eredu hori nagusituko da eleberri modernoetan.


Entradas relacionadas: