Eleberri historikoa euskal literaturan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,5 KB

8. Gaia

1- Txomin Agirreren bi nobelak

Hiru nobela utzi zizkigun: Auñamendiko Lorea (1898), lehen euskal eleberria, eta Kresala (1906), bizkaieraz. Garoa (1912) gipuzkeraz. Kresala, ohitura nobelaren ildotik azaltzen da. Ondarroa itsas herriko pasadizoak eta gertaerak kontatzen dizkigu. Mañaxi eta Anjel dira bertako protagonista nagusiak, eta kontalari orojakilea dago.

2- Garoa: euskal artzaintzari eta nekazaritzari eskeinitako eleberria da. Bertan, Euskaldunaren eredua idealizatzen da (kristau fededuna eta abertzalea). Bizkaia, bi aldetan banatzen du, deskribapen kaotikoa eginez.

3- Mundakako idazlea mende bien zubian

Jose Manuel Etxeita dugu; Josetxo (1909) eta Jaioterri maitia (1910). Bere liburuak, errazak dira, eta aparteko korapiloeik gabekoak. Idazleak, umezurtz baten istorioa kontatzen digu, eta Ameriketako emigrazioa da Jaioberri maitiaren gaia.

4- Euskal nobelagintzak aurrera egin EZ

1924an, Primo de Riveraren diktadura denboran, Euskal letrek lehorte handia jasan zuten. Urte horietan poesia nagusitu zen euskal literaturan. Errepublika garaian (1931), hiru nobela soilik inprimatu ziren: Anabitarteren “Usauri” eta “Donostia”; eta Barrensororen “Uztaro”, 1937an. EUSKERA aldizkarian atalka agertu ziren. Gerra pil-pilean zegoenean inprimatu zenez gero, ez zen behar bezala zabaldu.

5- Ebaristo Bustintza Kirikiño

Kirikiñok, hainbat aldizkarirako eta batez ere EUZKADI egunkarirako artikulu bizi, labur eta arinak idatzi zituen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna nagusitzeko asmoz.

7- Jean Etxepare, aparteko gizona

Jean Etxepare, edo “MIRIKUA”, medikua zen, eta garai hartako kultura europarra ezagutzen zuen. Haren pentsakera, ez zen puntu askotan aldi hartako euskaltzale gehienen berdina.

11. Gaia

1- Euskarazko literaturgintzaren ondorioak

Aurreko urteetako idazle nabarmenenetako batzuk gerra garaian hil ziren; batzuek presondegian egon behar izan zuten; beste batzuek, berriz, atzerrira joatea erabaki zuten. Ezagunenak, Aitzol eta Lauaxeta dira, eta hauek, fusilatu egin zituzten.

3- EUZKO GOGOA

—> E.G: Zaitegik, Guatemalan eratu, zuzendu eta kaleratu zuen “KULTUR ALDIZKARIA” da. —> ESKUALDUNA, aldizkari bat da.

4- Pierres Lafitteren lan ugari

Idazle hau, iparraldeko euskal letren buruzagitzat hartzen da (UZTARITZ).

-Le Basque et la litterature d’ expression basque (1942).

-HERRIA, asterokoa (1944).

-Murtuts eta bertze ipuin (1945).

5- Orixeren EUSKALDUNAK poema epikoa, hamabost urte lehenago, bukatuta zegoen, baina gerrak, kaleratzea eragotzi zion.

6- Gerraosteko egoera Euskaltzaindia erakundearentzat

EUSKALTZAINDIA, ofizialki desegin ez bazen ere, 1950-1955 inguru arte ez zen berrantolatu. Handik aurrera, berriz, gehiago biltzen hasi zen eta eginkizunik garrantzitsuenetako bat, idatzizko eta ahozko literatura sustatzea izan zen.

7-EGAN aldizkaria, 1948. Urtean sortu zen Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen buletinaren eranskin literario moduan. Nahiz eta lehen urteetan elebiduna eta aski meharra izan, 1954tik aurrera, euskar hutsean eta itxura lodiagoarekin kaleratzea erabaki zuen, Antonio Arrue, Aingeru Irigarai eta Koldo Mitxelenaren gidaritzapean.

Entradas relacionadas: