Eleberri existentzialista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,35 KB


12. NOBELAGINTZAREN BILAKAERA (1955-1969)

1. Zergatik da nobelagintza Esparru berria euskal literaturan?

1936ra arteko euskal nobelagintza ez zen hain aberatsa izan, Txomin Agirre Eta besteren baten salbuespenarekin. Esparru berri samarra genuen euskal Literaturan, eta orduan nagusi zen purismo lexikalak ez zion egoki garatzeko Mesederik egiten. Irazustak eta Eizagirrek Ameriketan gauzatutako eleberrietan Idazmolde erraz eta herrikoiagoak erabili zirela ikusi da. Dena dela, ez zuten Behar adinako eraginik izango hemengo gizarte literarioan, atzerrian Inprimatutako liburu horiek zabaltzeko oztopo handiak ipintzen baitzituzten Garaiko agintariek.

2. Nahiz eta argitaratzeko Debekuak kendu, beste arazo batzuek ere lehenetan zirauten Hegoaldean. Zeintzuk?

Hegoaldean, argitaratzeko debekuak kendu bezain laster, kopuru aldetik Produkzio itxurosoa egon zela esan daiteke. Beste arazo batzuek, ordea, Lehenetan zirauten: gobernuaren zentsurak indartsu jarraitzen zuen, Hizkuntzaren beraren egoera oso larria zen oraindik, munduko korronte Literarioak ezagutzeko samurtasunik ez zegoen eta euskal liburugintzak Azpiegitura zeharo amateurra zeukan.

3. Nor da maisu eleberri Historiko sailean? Zeintzuk obra idatzi zituen? Eta zein da bere helbururik Nagusiena?

Eleberri historikoetan Jon Etxaide dugu maisu. Bi lan mardulekin irabazi Zuen ondo merezitako ospea: Joanak Joaneta Gorrotoa lege eleberriekin. Lehena PiarrenTopet “Etxahun” koblakari famatuaren biografia nobelatua da, Zuberoan Kokatua. Bigarrenak Ahaide Nagusien arteko gatazka amaigabeei buruz dihardu, Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian oinaztar eta ganboarrek elkarrekin izandako Borroka odoltsuak ditu ardatz eta kontagai. Euskal giroa gauzatu gura du. Euskal Herri osoko lurraldeak, paisaiak, kantak, elezaharrak, idazleak, Pertsonaiak erakutsiko ditu bere lanetan. Jorratu eta landu dituen sail Guztietan herrigintza da Etxaideren helburu nagusia. Bere aita euskaltzain Burua izan zen, eta hori dela eta, gipuzkera osotuan taxutu zituen lanak, euskara Jaso eta joria erabiliz, eta gero, bere obrarik gehiena berridatzi egin zuen, Batura egokituz.

4. Nork idatzi zuen Lehenengo euskal eleberri poliziakoa? Eta zein da obraren izenburua? Aipatu Hurrengo hamarkadetan arlo horretan agertutako beste hiru idazle.

Lehenengo eleberri Poliziakoa Jose Antonio Loidi errenteriarrak argitaratu zuen 1955ean Hamabost egun Urgainen izenburuaz, Kostaldeko herri batean gertatutako heriotza susmagarri baten miaketaz ari Dena.

Hurrengo hamarkadan Mariano Izeta, Txomin Peillen, Xabier Gereño eta Gotzon Garate izan ziren agertutako Idazleak.

5. Zein eleberri arlotan Kokatuko zenuke Txillardegi? Aipatu eleberri mota horri buruzko ezaugarri Batzuk. Zein da obrarik onena? Eta zeri buruzkoa?

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” eleberri existentzialistan kokatuko genuke, Leturiaren egunkari ezkutua publikatu Zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudielako, lehen Nobela modernotzat hartu zen bere lana. Gaia, giroa, kokapena ezohikoak ziren. Ausartegiak ere bai batzuentzat. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik Liburuari zerion heterodoxia.

Kokapena erabat hiritarra Izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako Girotik aldentzen dela esan daiteke. Lehen pertsonan idatzia izateak eta Protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eransten diote Liburuari.

Lehen liburuetako euskara hobetu eta aberastu egin zuen Txilardegik Elsa Scheelen hirugarren eleberriarekin. Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera Sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurleria zabala bereganatu Zuen.

6. Nobelagintza Tradizionalean, nor da, Lekeitiokoa izanda, bere herria askotan kontagai duen Idazlea?

Eusebio Erkiaga lekeitiarra dugu; gerra aurretik olerkirako isuria zuen, Baina gerora prosalari oparoa izan genuen.

7. Gabriel Arestik nobela Bat utzi digu. Zein eta zeri buruzkoa?

Gabriel Arestiren eleberri bakarra dugu: Mundu-munduan, antzerkirako moldatu zuen lehendabizi. Nobela Atipiko honetan oso hurbil baina ezkutuan dagoen bizimodua bistaratzen digu Arestik: 1960 inguruko industrializazio basatia dela bide, Bilbo aldean sortzen Diren txabola auzoetako miseria gorria sufritu behar dutenena. Batzuetan, Ordea, gizarteari egin nahi zaion kritika nobelaren haria abiatzen den Bidezidor tremendistetan zehar galtzen da.

8. Jon Mirande Iparraldeko Idazlea labur azaldu (3 lerro)

Jon Mirande paristarraren prosa lanik ere ez ziren berandura arte Libururatu. Bizi zelarik, Haur besoetakoa eleberria soilik argitaratu zioten. Hamaika urte lehenago burutik zuen jada Gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen Dizkigun liburu hau.

13. SAIAKERA ETA BESTE PROSA LAN BATZUK

1. Gerra ostean saiakeraren Garapenari kultur aldizkariek asko lagundu zioten. Aipa itzazu horietariko hiru Aldizkari eta non sortu ziren.

Kultur aldizkariek asko lagundu zioten saiakera munduaren garapenari: EUZKO-GOGOAK Guatemalatik, EGANek Donostiatik eta JAKINek Arantzazutik, Bakoitzak bere estiloaz, orrialde dezente eskaini zioten saiakerari.

2. Zein da Salbatore Mitxelenaren obra guztian agertzen den kezka?

Mitxelenaren obra guztien-olerkietan, teatroan, saiogintzan-agertzen zaigun Kezka, gerra euskaldunen artean utzi dituen zauriak ia sendaezinak iruditzen Zaizkiola da.

3. Gerratean jasandako Oinazeek eta atsekabeek, Nikolas Ormaetxea “Orixe” jainkozaleago bihurtu zuten. Azaldu ideia hori eta horren isla literarioa.

Bizitzaren azken zatian sekula baino jainkozaleago azaldu zitzaigun Nikolas Ormaetxea “Orixe”. Gerratean eta ondoko urteetan jasandako oinaze eta Atsekabeek areagotu egin zioten nonbait mistikarako isuria. Barne gogoeta Horien jario gisa bi idazlan utzi zizkigun: Quiton arrebarekineta Jainkoaren bila. Kasu horretan oso Berandu ailegatu ziren irakurle gehienen eskuetara.

4. Zein xede izan zuten Andima Ibiñagabeitiak eta Jokin Zaitegik euskararekiko? Eta zer lan egin zuen Jokin Zaitegik bide hori prestatzen hasteko?

Badute kidetasunik Orixerekin Andima Ibiñagaitia eta Jokin Zaitegiren izkribu eta itzulpen Batzuek. Beraien xedea euskara unibertsitate mailara altxatzea zen.

Jokin Zaitegik Platonen'eneko atarian, filosofo Grekoaren pentsaera arakatzen duen saioa egin zuen.

5. Eliza katolikoaren krisia Zela eta, Vatikanoko II. Kontzilioak izan al zuen eraginik euskal gizartean? Jarri adibideak.

Vatikanoko II. Kontzilioaz gero eliza katolikoan sumatzen den krisiak Epelaldi bat dakar erlijio gaietan; aldi berean, zoko guztietatik Aldakuntzarako haizeak sartzen dira euskal gizartean. Elizliburuak ez dira Guztiz desagertzen, baina ez dute lehen adinako pisurik gure literaturaren baitan. Une horretan herriak gehien igarriko duen berrikuntza liturgian izango da, Ordura arte latinez egiten ziren elizkizunetan kontzilio ondotik euskaraz parte Hartzeko aukera edukiko baitu.

6. Luis Villasantek, Literaturari eta hizkuntzari buruzko ikerketez gain, liburugintza erlijiosoa Ere landu zuen eta hiru liburu utzi zizkigun: “Jainkoa”, “Jesukristo” eta “Eliza”, baina hiru liburu horien bidez, zer ikus daiteke?

Hiru liburu horien bidez garbi asko ikus daiteke euskararen batasun Prozesuaren nondik norakoa.

7. Nolako idazmoldea izan Zuen Koldo Mitxelenak eta zertan aritu zen?

Egia da euskararen inguruan Asko idatzi zuela, baina gaztelaniaz taxutu zituen lanetariko asko. Haatik, Mitxelenaren euskarazko lanek berezko pisua daukate kopuruaren aldetik eta, Batik bat, kalitatearenetik.

Idazmoldeari dagokionez, Berriz, Mitxelena eredugarri dugu. Baina eredu zaila, benetan, dotoreziarekin Batera zorroztasuna eta ironia iaioki erabiltzen baititu. Ongi ebakitako Prosagintza zehatz eta ederraren sekretuen bila ari denak altxor paregabea Topatuko du Mitxelenaren euskal idazlanotan. Eta zer esanik ez euskara batuaren Funtsa bereganatu nahi duenak.

8. Aipa itzazu euskara batua Sortzen ahalegindu ziren batzuk

Batuaren auzian ez zen errenteriarra bide erakusle bakarra izan. Beste Zeregin literarioago batzuk bazterturik, edo aparkaturik, bederen, gramatika Kontuetan murgildu behar izan zuten 1960 inguruko idazle askok. Aipatu dugu Jadanik Luis Villasante; lapurtera klasikoaren bidetik abiatu zen lehentxeago Federiko Krutwig; Jose Basterretxea “Oskillaso”k bere euskara osotuaren eredua Utzi zigun Kurloiak ipuin liburuan; Gabriel Arestik eta Txillardegik ere Ahalegin handiak egin zituzten urte haietan hizkuntza estandarraren arazoa Behin betiko bideratuta gera zedin.

9. Zeintzuk arlo landu Zituen Txillardegik?

Hizkera bizi, moderno eta ausartaz garai hartako gizartean pil-pilean Zeuden gaiak garatzen ditu 10 saiakera laburretan zehar. Harrezkero ere Etengabe dihardu egile donostiarrak aldizkari eta kazetetan idazten. Hizkuntzalaritzatik At, gizarte gaiak ditu gogokoen, politika eta soziolinguistika gehienbat. Saiakera antzean edo artikuluz taxuturiko liburu pilatxoa dauka argitaraturik. Adibidez: Euskal Herritik erdal herrietara.

10. “Jakin” aldizkariaren Balioa eta helburua azaldu, eta aipatu aldizkari horretan aritu ziren idazle Batzuen izenak.

Arantzazun 1956an jaio zen JAKIN aldizkaria, besterik ezean, eskola ona Izan zuten orduko estudiante gazteen eskutik. Agintariek jarritako Oztopoengatik etenaldi eta isilaldiak eduki arren, 1970etik aurrera emaitza Ugari eta garrantzitsuak ekarriko zituen belaunaldi baten ikasleku bihurtu zen. JAKINeko orrialdeetan trebatu ziren, besteak beste, gaur egun saiakeraren Esparruan hain ezagunak ditugun Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai, Paulo Iztueta eta Rikardo Arregi.

14. POESIAREN BILAKAERA (1954-1975)

1. Zeintzuk aldizkari izan Ziren poesia lanen babeslekua?

Liburuez gainera hainbat aldiz aipatu ditugun EGAN eta EUZKO-GOGOA Aldizkariak izan ziren poesia lanen babeslekuak, oraintxe ikusiko dugun OLERTI Aldizkariarekin batera, jakina. OLERTI aldizkariak, 1960ko hamarkadan Plataforma ederra eskaini zien adin guztietako poetei. Helduek osatzen zuten Gehiengoa. Partaide batzuk: Mikel Lasa, Joxe Azurmendi, Amaia Lasa.

2. Zeintzuk dira Iratzederren poema liburuen inspirazio iturriak?

“Iratzeder” izadia, herria, erlijioa izan zituen inspirazio iturri.

3. Zergatik esaten da Miranderen poesia oso bestelakoa dela bai gaietan bai hizkeran?

Mirande euskaldun berria dugu, hiritarra, paganoa eta antikristaua. Oso Bestelako izan behar da derrigorrez Miranderen poesia. Metrikan baino areago Gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenenak. Ez zeuden ohituta euskaldunen Begiak tamaina horretako gordinkeriak irakurtzera. Zenbait poemari darien Erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako egiten Dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturzale apurrentzat. Miranderen Iritziz, erlijio kristauak borondatea ahuldu egin digu, eta antzinako jentilen Kulturara itzuli behar dugu euskaldunok. Haatik, badaki era berean, Pariseko Zuberotar honek gauzak samurkiro adierazten, ironia fina erabiltzen, hitz joko Ozenak sortzen. Horregatik-edo, zenbait kantarik Miranderen poema batzuk beren Abestien letretarako hartu eta, poeta honen obra ezagutarazi dute.

4. Bitoriano Gandiaga Idazlea labur azaldu (3 lerro)

Bitoriano Gandiagak, Jaiotzez Mendatakoa (Bizkaia) izan arren, ia bizitza osoa Arantzazun eta Inguruetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan. Ezaguna da hango Mendiei, basoei eta paisaiari zien atxikimendua. Ez zen, ordea, parajeak pizten Zion mirespenera soilik mugatu; gutxik bezala arakatu zituen bazter haietako Zoko guztiak, hamaika trikuharri, zutarri, hilarri eta bestelako aztarna Arkeologikoak aurkitu zituen. Lurrarekin zeukan loturak, ia haurtzarotik Zapaldu zuen Arantzazuk, sorrarazi zion lehen poema liburua: Elorri.

Hamabi urteko hausnarketa Luzeak bigarren fruitua ekarri zuen: Hiru Gizon bakarka, frankismoaren hondarrean nekez erditu publikaturiko lana. Herri izan nahi eta ezin duen Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten Digu poema horretan Gandiagak. Handik laster, trantsizio garaian, Uda batez Madrilen kaleratu zuen: bertan Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazleari hango zurrunbiloak Iradokitzen dizkion sentimendu kontrajarriak azaltzen dira. Hiritzar Liluragarriak baina, era berean, gupidagabeak gizaki arruntari egiten dion Erasana bistaratzen zaigu, bertsokera ugari eta prosa poetiko bikainaren Bitartez. Azken liburuak, Denbora galdu Alde eta Gabon dut anuntzio ditu: Lehenengoan barneko estalki guztiak erantzi eta era biluzian erakusten dizkigu Bere oinaze eta sufrikarioak; bigarrenean, aldiz, Eguberrien bestelako Ikuspegia ematen saiatzen da gabon kanta modernoen bidez. Gandiaga hil ondoren Ere kaleratu dira haren hainbat testu: Adio izenekoa, esaterako.

5. Esan Gabriel Arestiren Poesia liburuen izenak. Zein da herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago Dagoena?

Poesia asko idatzi zuen Arestik hogei bat urtean zehar. Hainbat lan ondu Eta gero, bere obrarik egituratuena eta biribilena kaleratu zuen 1960an, Maldan behera. Batuaren aitzindari Izango zen hizkera berri batean taxutua, arnasa handiko poema sinbolista dugu. Interpretatzeko zailtasunak zituelako eta, apika, liburu gisa agertu ez zelako, Ez zuen arrakasta larregi izan. Handik lau urtera plazaratutako Harri eta Herri,ostera, urte gutxiren Buruan agortu zen; gauza harrigarria poema liburua izanik. Estilo zuzenagoa Zerabilen, jakina, herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago zegoena. Urte Haietako gizarte giroari hobeto egokitzen zitzaion, nonbait.

6. Eman Uhin Berria mugimenduko bost poetaren izenak

Juan San Martinek 1969an atondu zuen antologia bati ezarri zion Uhin Berri Izenburua. Poesia garaikideari eskainitako bilduma zen, hau da, 1964-1969 Bitarteko poeta gazteen produkzioari. Gabriel Aresti, Xabier Lete, Joxe Azurmendi, Joxean Artze “Hartzabal”, Mikel Lasa, Ibon Sarasola, Arantxa Urretabizkaia izan ziren mugimendu horretako poeta nabarmenenak.

7. 114 or. “Handiaren arrazoiak”: norena da? Zer egoera deskribatzeko balio dezake Poesia honek?

Bitoriano Gandiagaren poema honek, hiru gizon bakarka liburuko beste olerki Askoren antzera, poesia soziala dugu honako hau; gizadian sarritan berez eta Bidezkotzat hartzen den egoera baten aurkako protesta: handiaren arrazoiak asko Eta handiak dira, txikiarenak lotsagabekeriak; azpikoari isilik egotea dagokio.

8. 115 or. “Harriaren izenean”: norena da? Zer esan nahi du? Poesia soziala da?

Joxean Artzeren poema dugu, poesia soziala dena. Gurasoek edo hezitzaileek Aholkuak ematerakoan hartuko luketen doinua hartuz egiten du protesta: ez dugu Eskubiderik hitz egiteko, premiak ikusteko, negarrak aditzeko. Inork egingo du Hori guztia gure ordez, Herriaren izenean. Horrelako ironia finez baliatzen da Hartzabal bere protestak kaleratzeko.

15. GERRAOSTEKO ANTZERKIA

1. Zergatik da gaitza euskal Antzerkiaren ikuspegi osotua izatea?

Euskal teatroari gutxitan eman zaio behar besteko garrantzirik. Idatzitako Guztia ez da argitaratu; argitaratutakoa ez da beti taularatu; eta batzuetan, Antzeztu arren, ez da inprimatu. Horrenbestez, gaitza da gure antzerkiaren Ikuspegi osotua izatea. Gainera, antzerkiaren helburua ez da maiz oso Literarioa izan, euskaltzaletasunari eusteko tresna bat baizik.

2. Iparraldeko teatroaren Barnean, egile mordoxkaren artean azpimarratu bi autore

Bigarren Mundu Gerraren ondotik laster heldu zioten berriro Iparraldean Antzerkigintzari. Baionako GURE HERRIA aldizkarian argitaratu ziren gehienak 1951 ezkero. Herri txikietan aurkezteko antzezlanak izaten ziren eskuarki, Egitura eta gai erraz samarrekin. Parrokia giroko teatroa, alegia; salbuespenak Ere badira, ordea. Egile mordoxkaren artean pare bat soilik azpimarratuko Ditugu: Piarres Lartzabal eta Telesforo Monzón.

3. Aipatu Pierres Lartzabalen antzerkiaren ezaugarri batzuk

Piarres Lartzabal Teatrogile trebe eta langileena dugu. Dozenaka lan, labur eta luze, gauzatu Zituen antzerkirako. Ederki zekien drama eta komedia egiten. Lapurtarraren Antzerkiak herrikoiak eta ikasiak dira, jende landu eta jende arruntarentzat Eginak. Badu teatrorako sena, katramilak korapilatzeko eta askatzeko gaitasuna. Haren uzta oparotik eta argitaratuen artean Hegoaldean ere ezagunak izan ziren Izenburuak ditu.

4. Iparraldeko herri teatro Tradizionalean pastoralgaiak aldatuz joan dira. Komentatu

Gerra inguruan etenaldi luzetxoa izan ondoren, 1950az geroztik sarritan Dastatu da pastorala. 1973az gero urtero edo bi urtetik behin egon ohi da Emanaldia Zuberoako herriren batean. Bigarren Mundu Gerrara arte pastoralgairik Gehienak Testamentu Zaharretik edo Frantziako historiatik ateratzen baziren Ere, orain protagonistak Zuberoakoak, Iparraldeko beste euskaldun batzuk, edota Hego Euskal Herrikoak ere izan daitezke, eta batzuetan pertsonaia nagusi barik Gertakari edo herri baten historia ere hartu izan da ardatz.

5. Aipatu 1950tik aurrera Hegoaldeko antzerki talde batzuk. Zein arazo nagusiri egin behar izan zioten Aurre?

Euskal Iztundea, Jarrai taldea, Kriselu taldea eta Intxixu Taldea.

Frankismoaren bukaerako Giro politiko nahasiak ere ez zuen antzerkia egonkortzen askorik lagundu, Errepresioa zela eta jende ugari sakabanatu eta hainbat talde banandu Baitziren.

6. Egoera politikoa Aldatzeak ekarri zuen onurarik, mesederik teatroarentzat? Zergatik?

Bai, egoera politikoa aldatzen hasi zenean, esperantza berriak piztu ziren Teatrozaleen artean. Aurrerapausoa izan zen, jaurlaritzak 1980ko hamarkadan Donostian eratu zuen “Antzerti” izeneko teatro eskola. Han ikasitako asko gaur Egun aktore profesional gisa dabiltza telebistan, zineman eta antzerkian. Duela Urte batzuk pentsaezina zen maila artistikoa lortu da. Egia da, halaber, Euskara hutsean profesionaltasunari eutsi ezinik, talde gehienak elebidun Bihurtu direla. Euskarazko teatro amateurrak, zoritxarrez, badirudi nahiko Etorkizun iluna daukala; izan ere, gero eta laguntasun gutxiago dauka, eta gero Eta eragozpen gehiago.

7. Aipatu Hegoaldeko hiru Teatrogile eta lan bana

Antonio Maria Labaien: Petrikillo, Jokua ez da errenta, Malentxo Alargun,...

Salbatore Mitxelena: Erri bat Guruzbidean eta Confixusargitaratuta ere ez zituen Ikusi.

Jon Etxaide: Amaiur, Markesaren alaba, Begia begi truk,...

Gabriel Aresti: Mugaldeko herrian eginikako tobera, Justizia Txistulari, Etxe aberatseko seme galdua,…

Xalbador Garmendia: Historia triste bat.

8. Azken hamarkadetan, Badirudi antzerkia krisian dagoela. Arrazoirik ba al dago hau esateko? Zergatik?

Bai, telebista teatroari esparrua jaten ari zaiolako; egun ematen diren Obra asko talde lanean mamitzen direlako; eta argitaletxeek, irakaskuntzak eta Administrazioak behar besteko arretatik jartzen ez diotelako.

9. 121 or. P. Lartzabal. Euskalkia-Hizkuntzaren aldeko berezitasunak

Piarres Lartzabalek euskalki lapurtera darabil eta adibide batzuk: Makhilarekin, gorphutz, ikharatuta...

Entradas relacionadas: