El intruso eleberriaren pasartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,71 KB

¡Escribe tu texto aquí!

10.Testua: Vicente Blasco Ibañezen "El intruso" eleberriaren pasartea (1904)


Hemen duguna Blasco Ibañezen “El Intruso” eleberriaren pasarte bat da, 1904an argitaratua izan zena. Dokumentua, publiko egin zen espainiar guztiei zuzendu zitzaienean. Testu honen helburua, Bizkaiko industrian lan egiten duten langileen bizi baldintza txarrak kritikatzea da.

Sailkapenari dagokionez, lehen mailako dokumentua da, garaian bertan idatzi zelako. Aldiz, edukiarengatik, soziala dela esan dezakegu.

Honakoa Valentzian argitaratu arren, Bizkaiko langileen bizimodua nolakoa zen kontatzen du. Hala ere, 1904an Espainia osoan zehar zabaldu zenez, dokumentua publiko egin zen.

Kokapen historikoari dagokionez, aipatu beharreko gauza da garai hartan Errestaurazioa ematen ari zela. Txandakatze sistema zegoen, eta honek zera esan nahi du: kontserbadoreak eta liberalak txandakatzen zirela, beti ere modu baketsuan eta beharrezkoa bazen hauteskundeak manipulatuz. Garai hartako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza zen, nekazaritza tradizionala zehazki. Industrializazioari dagokionez, Europarekin alderatzen badugu, berantiarra zen, baina baziren bi industria gune nagusi: Katalunia eta Bizkaia.  Industria berriarekin hasteko lehen saiakera egin zuten burdinolan. Bizkaiako industria Espainiako industriarekin alderatuz oso aurrerakoia zen. 1841ean “Santa Ana de Bolueta”sozietate anonimoa sortu zen. Honen ondoren “Fabrica de Nuestra Señora del Carmen” sortu zuten Ibarra anaiek 1855 urtean, gerora “Bizkaiko labe garaiak” izenarekin ezagutuko zena. Modu honetara, siderurgia Bizkaiko sektore nagusienetakoa bilakatu zen eta gehienbat Bilbon eta batez ere ibaien inguruan kontzentratu zen. Hori gutxi balitz, Bessemer bihurgailua erabiltzen hasi ziren garai honetan, Ingalaterran altzairua ekoizteko helburuarekin. Horretarako, fosforikoa ez zen burdina izatea beharrezkoa zen, eta hau soilik Bizkaitik esportatu zezaketen. Garapen ekonomiko honengatik industriagileek nahiko dirutza edota etekin ekonomiko ugari lortu zituzten baina hala ere beraientzat hori ez zen nahikoa, geroz eta gehiago nahi baitzuten. Honekin batera, industriak migrazioa bultzatu zuen Espainian. Migrazioek eta inmigrante ugarien etorrerak Langileen Mugimendua eta Nazionalismoa sortu zuten Espainian. Langileen bizimoduari dagokionez, kontzentrazio demografikoa eman zen, hau da, heriotza tasak gora egin zuen eta bizi itxaropena geroz eta murriztuagoa zen. Horrez gain, meategi eta lantegi inguruetan, jabeen barrakoi zikinetan pilaturik bizi ziren langileak.
Hauek, instalazio ahulak ziren, meatze barrutia agortuz gero, tokiz erraz aldatzeko. Gela bakarreko etxola zen barrakoia, komunik gabea eta bertan ehun ohe baino gehiago zeuden pilaturik, ohe bakoitzean bi edo hiru langilek lo egiten zutelarik. Langileek, nagusien kantinetan erosteko beharra zuten, soldata bonotan bertan gasta zezaten. Baina kantinetako janariak txarrak eta garestiak ziren. Elikadura urria zen, kalitatez txarra eta kantitatez nahikoa ez zena. Ogia zen dietaren oinarria (zezina, urdaia, babarrunak, garbantzuak patatak eta ardoak osatzeko; eta ez zieten ematen ez fruta, barazki edota esnerik). Ondorioz, nutrizio hutsuneak, gaixotasunak eta errakitismoa zekartzan. Horrez gain, lan nekezak burutu behar zituzten, egunean 12 edo 16 orduko lana burutzen zuuten, baita igandeetan ere. Beste alde batetik, emakumeek eta haur txikiek gizonen lan berbera egin arren, soldata askoz baxuagoa irabazten zuten. Amaitzeko, langileen soldatak oso txikiak ziren eta sarritan dirutan zein bonotan kobratzen zuten. Gainera, espezializaziorik gabeko langileak ziren, beraz, gaixotzen zirenean edo protestaka hasten ziren langile horiek, erraz ordezkatuak izaten ziren.


Testuaren analisiarekin hasiz, ikus dezakegu langile hauek lan ezberdinak egiten zituztela, hauek denak oso gogorrak, beraien bizia aurrera ateratzeko. Lan hauetako batzuk makinek ateratako makinek ateratako blokeak apurtzea bagoiak harritzarrez betetzea edo biltegiak meaz betetzea ziren (2.Lerrotik-4.Lerrora arte). Meategi honetan lana egiten langileak egun osoan lana egin ondoren behartuta zeuden fabrika ondoan nagusiak eraikitako barrakoietan lo egitera eta barrakoi hauetan behar ziren langileak baino gehiago sartzen ziren. Honez gain eguraldi txarra egiten zuenean izugarrizko hotza egiten zuen eta osasuna kontuan artuz gero, gela hauetakoa ezin zen okerragoa izan. Langileak lanetik atera eta dutxatu gabe eta laneko arropekin lotara joaten ziren azkenean gelako airea ezin arnastuzkoa bilakatuz, honen ondorioz gaixotasun asko sortuz (5.Lerrotik-9.Lerrora arte). Ezin dugu ahaztu, langile hauek miseria hutsean bizi zirela, 14 lan ordu egiten zituzten egunean eta ez zieten gauza handirik ordaintzen, askoetan dirua partez enpresak eraikitako kantinan elikagaiak erosteko boletoak ematen zizkieten eta leku hauetako elikagaiak ere ez ziren kalitate onekoak. 

Lan mota ezberdinak zeuden, lan hauetako batzuk heziketa bat eskatzen zuten eta beste batzuk berriz sinpleak zirenez edozein pertsona hartzen zuten lan horretarako. Espezializazioa behar zen lanak arriskutsuagoak ziren besteak baino eta istripuak gertatzeko aukerak handiagoak ziren.Hemen aipatzen den adibidean, Enkarterrietan, burdina lur azalean agertzen da, horregatik oso erraza da aterateza eta espezializaziorik ez da behra. Eleberri hau oso garrantzitsua izan zen, honekin Bizkaiko langileen bizi eta lan baldintza gogor eta txarrak agerian geratu zirelako honela langileen protesten arrazoia agertuz. Hau dena kontuan hartuz, ezin dugu ahaztu langile hauen segurtasuna bai lana egiterakoan eta baita ere lana mantentzerakoan minimoak ziren. Lantegiek ez zeukaten segurtasun kondiziorik bete beharrik produzitzeko eta ugazabei ere ez zitzaien hau interesatzen azkenean dirua galduko zutelako lantegien segurtasuna hobetzen. Honez prestakuntzarik ez zuten langileek ez zuten kontratu fijorik, ezta ere segururik edozer pasa ezkero. Honen ondorioz, langileak gaixotu edo istripuren bat baldin bazuten ugazabak lantegitik bota eta beste langile bat hartzen zuten. Langileak enpresatik botatzeko beste arrazoietako bat, nagusien aurka eta beraien eskubideen alde manifestatzea zen, kasu honetan heziketa bat jaso zuten langileekin biguinagoak izan ziren azkenean langile hauek prestatu beharra zituztelako eta bota ezkero produkzioa oztopatzen zutelako.

Blasco Ibañezen eleberri hau oso garrantzitsutzat hartzen da, Bizkaiko langileen bizi baldintza kaxkarrak agerian utzi zituelako. Publiko egin zen protesta egiteko eta arazoa jendaurrean agerian uzteko, eta balio izan zuen.

Entradas relacionadas: