Ekosistema itsastarrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,92 KB

NATURA 2000

Habitat naturalak eta basa landaredia eta fauna zaintzeko helburuarekin, Europa mailan modu berezian babestu beharreko guneen sare ekologikoa da. Prozesu baten bidez, Europar Batasuneko kideek garrantzizko lekuak izendatu behar dituzte. EAEn, 8 Babes bereziko eremu izendatu dira, 15 Batasunaren garrantzizko gune, eta 37 Kontserbazio bereziko eremu.

RAMSAR NAZIOARTEKO GARRANTZIKO HEZEGUNEAK:

Ramsar-en (Iran) 1971ko hainbat gobernuk onetsi zuten eta 1975. Urtean indarrean jarri zen hezeguneen gaineko hitzarmena.Hasieran, Ramsar hitzarmenak, hezeguneak kontserbatzea hartu zuen ardatz “uretako hegaztien habitat” ziren aldetik; baina, orain, hezeguneen kontserbazioa eta bidezko erabileren alderdi guztiak hartzeko, izan ere, testuan aitortzen da sekulako garrantzia dutela ekosistema horiek biodibertsitatearen osoko kontserbazioarentzat eta giza komunitateen ongizatearentzat. EAEn 6 gune izendatu dira, Ulibarri urtegiko adarrak eta Gesaltza Añana. Gainerako guneak, beste babes kategorietan sartuta daudenak dira (Txingudi, Laguardiako urmaelak, Salburua…).


APARTEKO ZUAHITZAK:

Dendrologiaren (zuhaitzak aztertzen dituen jakintza-arloa), historiaren, kulturaren edo paisaiaren aldetik nabarmena den zuhaitzak dira. EAEko lurraldeetan, babes kategoria honetan 25 zuhaitz daude.

BESTE HAINBAT BABES EREMU:

NAFARROAN:

Toki naturalak (28): Odiako pagadia, Leringo pinudia, Zigadia-Veroateko artadiak, Santa Eulaliako ibar-basoa, Bionako ibar-basoa…

Atseden toki naturalak (2): Orgiko basoa eta Leurtzako urtegiak

Hegaztientzako babes bereziko eremua (17): Aritzakun-Gorramendi, Larra-Aztaparreta, Las Cañas urmaela…

Basa animalientzako babes-eremua (14): Izagako haitza, Iparla, Etxauriko harkaiztegia, Arrollandieta…

IPARRALDEAN:

Eskualdeko natura-erreserba (2):Errota handia eta Xurrumilatxeko aintzira

Itsasertzeko erreserba (4): Abbadia-Corniche Basque, Zenitzeko badia, Muriskoteko lakua eta Marion lakua


PARKE NATURALAK:

Giza jarduerak nabarmenki eraldatuak ez dauden eta paisaiaren edertasunagatik, flora edo fauna babestutako naturguneak dira.

Gune hauetan baliabide naturalen ustiapena antolatzeak beharko luke ekologia, estetika edo hezkuntza ikuspegitik duten interesa ez kaltetzeko.

Euskal Herriko parke naturalak:Aiako Harria, Aizkorri- Aratz, Aralar, Armañon, Bertiz, Gasteizko Mendiak, Izki, Pagoeta, Urbasa-Andia, Urkiola eta Valderejo.

BIOTOPO BABESTUAK

Interes geologikoko, ekosistemak eta elementu biologikoak babesteko helburuarekin sortutako eremu txikiak dira.

Bitxitasuna, irauteko ahulezia, berezitasun handia, bakantasun nabarmena, edertasun itzelekoa edota interes zientifiko bizia dutelako aparteko balioespena merezi duten hainbat toki zaintzeko, hain zuzen ere.

EAEn Biotopo babestu hauek izendatu dira: Añanako diapiroa, Bizkaiko meatzaldea, Deba-Zumaia tarteko itsasertza, Gaztelugatxe, Inurritza, Itxina, Laguardiako aintzirak eta Leitzaran ibaia.Babes-kategoria honen parekoak dira Nafarroan, Erreserba integralak (Lizardoia, Ukerdi eta Aztaparreta) eta Erreserba naturalak (Larra, Urederra, Arbaiun, Pitillasko aintzira, San Juan Xar…

BIOSFERA ERRESERBA:

1971n UNESCOren MaB Proiektua (Man and Biosphere: Gizakia eta Biosfera) sortu zen. Biosferan dauden eremu bioklimatiko eta geografiko guztietako gizakien eta ingurumenaren arteko harremana aztertzeko. Helburu orokorrak honakoak dira: sistema naturalak eta horien gaineko eraginak ezagutzea, zientifi koki, eta baliabideak kudeatzeko gaitasuna ematea.

Biosferaren erreserbek oinarrizko hiru funtzio hauek bete behar dituzte:

- Biodibertsitatea eta ekosistemak egoera onean mantentzea.- Bertako herritarren bizi-baldintzak hobetzea baliabide naturalak ustiatuz, baina naturaren kontserbazioarekin bateragarria izateko moduan.-Ingurumenaren ikerketari, hezkuntzari eta prestakuntzari laguntzea nazioarteko sarearen barruan dauden erreserben arteko informazio-trukearen bidez.Gaur egun, munduan 580 biosfera-erreserba daude, 114 estaturen lurretan. Euskal Herrian bi Biosfera-erreserba izendatu dira: Errege Bardea (Nafarroan) eta Urdaibai (Bizkaian).

Entradas relacionadas: