Ekonomia-zikloak: Kondratieff, Schumpeter eta Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
con un tamaño de 2,41 KB
Ekonomia-zikloen Teoriak
Kondratieff: epe luzeko krisiak aztertu zituen, prezioen azterketa estatistiko baten bidez. Ziklo bakoitzak 45-50 urte irauten du eta bertan gorakadak zein beherakadak ematen dira. Bere ondorioen arabera, kapitalismoak krisiak behar ditu irabaziak atera ahal izateko.
Schumpeter: Kondratieffen zikloentzako azalpena eman zuen. Haren ustez, gorakada bakoitza unean uneko aurrerapen teknikoekin lotuta dago; hauek aplikatzean, zabalkunde ekonomikoa eta lanpostu berriak sortzen dira. Hala ere, ekonomiak muga bat du eta une batetik aurrera ezin du gehiago tira egin. Orduan krisia dator, doikuntzak egiten dira eta hainbat enpresa desagertzen dira, beherakada bat eraginez. Egoera honi aurre egiteko, beste aurrerapen tekniko bat etorri behar da, zikloa berriro hasiz.
Bilakaera Historikoa eta Krisi Nagusiak
Lehenengo eta Bigarren Industria Iraultzak
XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran kotoiaren industriak garrantzi handia izan zuen, iruteko makina berriak sortu baitziren. 1780tik 1824ra lehen atal bat egon zen, baina Berrezarkuntzarekin (1820-1825), mugimendu ekonomikoa moteldu egin zen. 1825etik aurrera, trenbidea sortu zen. 1845-1848an trenbidea indarrean jarri zen, hazkundearen erritmoa motelduz, baina 1848tik aurrera, trenbideari esker, igoera handia egon zen 1873ko krisira arte. Inbertsio handiak egin ziren trenbideetan eta garraiobideetan.
1873an beherakada egon zenez, doikuntza bat egin behar izan zuten: ezin zenez tren gehiago eraiki, mantsoago egin behar izan zituzten. Erregulazio hori 1896ra arte mantendu zen. Ondoren, hazkunde itzela etorri zen Bigarren Industria Iraultzarekin eta petrolioaren erabilerarekin, gorakada ekonomiko handia eraginez.
XX. Mendeko Krisiak eta Berreskurapena
1920ko hamarkadara arte hazkundea egon zen, baina ondoren beherakada etorri zen, 1929ko krisi handian huilduz. 1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitzean, gorakada berri bat hasi zen: gerrak suntsitutako guztiaren berreraikuntza eta elementu tekniko berriak (bonba atomikoa, adibidez) agertu ziren. 1973an, petrolioaren krisia hasi zen; herrialde esportatzaileak prezioak igotzen hasi ziren eta krisi ekonomiko erraldoia etorri zen. Azkenik, 1995-96an berreskurapena iritsi zen informatika, telematika eta robotikaren industrien eskutik.