Ekonomia-sistemak eta zergak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,5 KB
Ekonomia-jardueraren antolaketa: Ekonomia-sistemak
Munduan hiru ekonomia-sistema nagusi daude: iraupeneko sistema, sistema komunista eta sistema kapitalista.
Iraupeneko sistema
Ekonomia-sistema tradizionalean edo iraupenekoan, familiek berek ekoizten dute oinarrizko beharrak asebetetzeko behar duten oro. Lurra lantzen dute elikagaiak lortzeko eta inguruko materialez etxeak eta abar ekoizten dituzte. Horregatik, sobera dutena soilik saltzen edo trukatzen dute. Ekonomia-sistema hori gizarte azpigaratuetan izaten da.
Sistema komunista
Sistema hori oso hedatuta egon zen duela zenbait hamarkada; gaur egun, ordea, oso herrialde gutxitan dago indarrean (Kuba edo Ipar Korea, adibidez).
Sistema kapitalista
Kapitalista da egun munduko ekonomia-sistema nagusia; merkatu askeko ekonomia-sistema ere esaten zaio. Hona hemen bere ezaugarri nagusiak:
- Ekoizpen-bitartekoak: Jabetza pribatukoak dira (lurra, makinak...).
- Etekina: Irabaziak lortzea da ekonomia-jardueraren eragile nagusia.
- Merkatuaren legea: Enpresek egindako produktu-kantitatea eta prezioa eskaintza eta eskariaren legearen bidez arautzen dira.
- Lehia askea: Indarrean dagoen legebidea betez gero, lehia askea izaten da.
- Monopolioa: Gerta daiteke enpresa bakar batek produktu baten ekoizpena eta salmenta kontrolatzea; orduan, enpresak monopolioa duela esaten da.
- Oligopolioa: Produktu baten kontrola enpresa gutxi batzuen eskuetan dagoenean, oligopolioa duela esaten da.
Zergak
Zerga, banakoek eta enpresek erakunde publiko bati egin behar dioten ordainketa da.
Zuzeneko zergak
Zuzenean zergapetzen dituzte pertsonen eta enpresen errentak eta ondarea. Espainian, PFEZ da zuzeneko zerga garrantzitsuena. Kasu horretan, zergaren zenbatekoa pertsonen urteko diru-sarreren araberakoa izaten da: zenbat eta diru-sarrera handiagoak izan, orduan eta gehiago ordaintzen da.
Zeharkako zergak
Zerga horiek ondasunak edo zerbitzuak erostean ordaintzen dira. Beraz, produktu bera erosten duen orok kopuru bera ordaintzen du zergagatik. Espainian, BEZ da zeharkako zergarik garrantzitsuena; kontsumitzen ditugun ia ondasun eta zerbitzu guztiak zergapetzen ditu. Ondasun batzuek zerga berezia dute; esaterako, hidrokarburoek, edari alkoholdunek eta tabakoak.