Ekonomia: Oinarriak, Jarduerak eta Sistemak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,81 KB
Giza Beharrak eta Ondasunak
Giza beharrak ondasunen eta zerbitzuen bidez asetzen dira. Ondasunak materialak dira (arropak, elikagaiak...) eta zerbitzuak ez-materialak (hezkuntza, osasungintza, garraioa...).
Ondasunen Sailkapena
Irizpide hauen arabera sailkatzen dira:
Eskasia-maila
Ondasun askeak migagabeak direnak dira, beraz, behar adina daude denontzat. Horren adibide dira airea eta izarren argia. Ondasun ekonomikoak, berriz, urriak dira.
Eginkizuna
Giza beharrak zuzenean asetzen dituzten ondasunak kontsumo ondasunak dira (automobil bat, etxebizitzak...). Kapital ondasunek, berriz, beharrak zeharka asetzen dituzte (makinak, erremintak, ontziak, dirua...). Ekoizpen ondasunak ere esaten zaie.
Eraldatze-maila
Bitarteko ondasunak azkenean ase behar duten beharra asetzeko gai ez diren ondasunak dira. Ondasun burutuak, berriz, erabiltzeko edo kontsumitzeko prest dauden ondasunak dira.
Ondasun Eskuragarritasuna
Ondasun publikoak dira, horiek erabiltzean inor baztertzen ez bada (parkeak, liburutegiak, eskolak...). Pribatuak, berriz, horien erabileran norbait baztertzen bada.
Teknologia eta Ekoizpena
Teknologia: ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden faktoreen konbinazioa da.
Ekoizpen aukera mugak: gizarte batek denbora-aldi jakin batean ekoitzi ahal dituen ondasunen eta zerbitzuen gehienezko kantitatea adierazten du, ekoizpen-faktore eta teknologia-ezagutza jakin batzuk erabilita.
Ekonomia hazkundea: gizarte batean aldi jakin batean izandako ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenaren balio handitzea da.
Produktibitatea: ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen eta ekoizteko erabilitako faktoreen arteko erlazioa da.
Ekonomia Jarduerak
Ekonomia jarduerak: kontsumoa, ekoizpena eta banaketa dira. Jarduera hauetan aukeratu behar da, eta aukeratzen ez denari uko egin; hau da, aukera-kostua dago.
Kontsumoa
Familiek aurrekontu mugatuak dituztenez, diru-sarrerak nola banatu erabaki behar dute, beren beharrak lehentasunen arabera asetzeko.
Ekoizpena
Enpresek erabaki egin behar dute zer ondasun ekoiztea merezi dien eta zer baliabide erabili behar dituzten horretarako. Erabaki horiek hartzeko, aukera bakoitzaren kostuak eta onurak alderatuko dituzte.
Banaketa
Ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko lotura ezin hobea da banaketa. Adibidez, kioskoak, farmaziak, supermerkatuak...
Ekoizpen Faktoreak
Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira ekoizpen-faktoreak edo baliabideak. Hiru multzotan sailkatzen dira:
Natura Baliabideak
Naturan jatorria dutenak dira (arrainak, petrolioa, mineralak...).
Lana
Ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera fisiko nahiz intelektual oro da.
Kapital Ondasunak
Bi multzo handitan sailkatzen dira:
Finantza Kapitala
(Dirua).
Elementu Fisikoak
Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean erabiltzen diren ekipamendu guztiak (eraikinak, makinak, altzariak...).
Ekonomia Eragileak
Zer kontsumitu, non ekoitzi edo non banatu erabakitzen du norbaitek. Elementu horren erabakien mende dago ekonomiaren funtzionamendua. Erabaki-hartzaileei edo protagonistei esaten zaie:
Kontsumitzaileak
Familiatan edo etxeko ekonomiatan bilduta, zer ondasun edo zerbitzu kontsumituko dituzten erabakitzen dute, beren beharrak ahalik ongien asetzeko.
Enpresak
Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenari eta banaketari buruzko erabakiak hartzen dituzte, etekinen bat lortzeko, eskuarki.
Sektore Publikoa
Administrazio publikoek osatzen dute, eta gizarte osoarentzat ahalik eta ongizate-maila handiena lortzea da haren helburu nagusia.
Mikroekonomia eta Makroekonomia
Mikroekonomiak: ekonomia-eragileak banaka aztertzen ditu, bai eta elkarren artean dauden erlazioak ere; makroekonomiak, berriz, ekonomia oro har hartzen du.
Ekonomia ereduak: adierazpen grafiko sinplifikatuak dira, errealitate askoz konplexuagoaren portaera adierazten edo igartzen dutenak.
Ekonomia Hazkundea
Bi modu daude ekonomia-hazkundea izateko:
Ekoizpen Faktoreak Areagotzea
Ondasunen ekoizpena areagotzeko, baliabide gehiago erabili behar da: langile gehiago, instalazio gehiago, diru gehiago.
Produktibitatea Hobetzea
Bitarteko berak erabiliz unitate gehiago ekoizteko aukera badago.
Ekonomia Sistemak
Ekonomia-sistema: gizarte batek baliabide urrien bidez beharrak asetzeko eta, aldi berean, biztanleriaren artean banatzeko formulak ezartzeko erabiltzen duen moduari deritzo.
Merkatu Ekonomia
Merkatu ekonomiako sistemaren abantaila nagusia da pertsonek, dela familiek dela enpresek, beren lehentasun, zaletasun eta baliabideen arabera kontsumitzen eta ekoizten dutela. Baina sistema orok ditu abantailak eta desabantailak, eta merkatu-ekonomia ez da salbuespena.
Plangintza Zentralizatuko Ekonomia
Plangintza zentralizatuko ekonomia-sistema:
Aurreikuspen Akatsak
Ekonomiaren bilakaera erakusten duten zantzu errealik ez zutenez, planifikatzaileek ez zuten ekonomiaren martxari buruzko informazio fidagarririk, eta hori dela eta, ez zuten beti asmatzen aurreikuspenak egitean eta baliabideak esleitzean. Horren ondorioz, plangintzak ez ziren errealitatera egokitzen, eta erreakzio-ahalmena urria zen.
Pizgarririk Eza
Prezioak eta soldatak estatuak finkatzen zituenez, enpresek ez zuten elkarren arteko lehiarako ahaleginik egiten, eta langileen artean demotibazioa bihurtu zen nagusi.
Gehiegizko Burokrazia
Ekonomia-sistema kontrolatzeko behar zen aparatu administratiboa "buztinezko oinak zituen erraldoi" bihurtu zen, geldotasuna eta efikaziarik eza nagusi zirela.
Ekonomia Mistoko Sistema
Ekonomia mistoko sistema:
Lege eta Erakunde-esparrua Ezartzea
Oinarrizko arau eta legerik izan ezean, familiek eta enpresek ezingo lituzkete beren jarduerak egin inor kaltetuta suertatu gabe.
Ondasun Publikoak Hornitzea
Gizartearen ustetan, denek izan behar dute zenbait ondasun eskuratzeko aukera: hezkuntza, osasungintza eta errepideak. Estatuak eskaini.
Errenta Birbanatzea
Jaiotzean pertsona guztiek ez dituzte aukera edo baliabide berdinak, eta horrexegatik, sektore publikoa alde sozioekonomikoak zuzentzen saiatzen da, denek izateko gutxieneko ongizate maila bat. Erretiro pentsioak.
Ezegonkortasun Ziklikoa Arintzea
Merkatu ekonomia ekimen pribatuaren mende dagoenez, hedaldiak eta atzeraldiak txandakatzen dira.