Ekonomia, Industria eta Kapitalismoaren Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,38 KB
Ekonomia eta Historia Garaikideko Glosarioa
Jarraian, merkataritza, industria eta sistema ekonomiko garaikideak ulertzeko ezinbestekoak diren oinarrizko kontzeptuen bilduma aurkezten da:
Eskari-eskaintza
Merkataritza askea bultzatzen duen eta eskaria eta eskaintza kontrolatzen dituen merkatua.
Akzioa
Sozietate batean kapitala banatuta dagoen zatietako bakoitza da.
Burtsa
Akzioak, bonoak, dibisak, lehengaiak eta produktu deribatuak saldu eta erosten diren erakundea da.
Enclosure
Lursail komunen itxiera.
Merkantilismoa
Arautegi ekonomiko bat da, Europako monarkia handiek zabalkunde eta garapen politikoari Adam Smith-ek jarritako izena. Helburua ahalik eta diru kantitate gehien lortzea da.
Bessemer bihurgailua
Bessemer prozesua altzairua seriean ekoizteko lehen prozesu merkea izan zen, eta bere asmatzailearen izena hartzen du.
Lurrun makina
Energia termikoa energia mekanikoan bihurtzen duen makina. Ura tenperatura altuetara eramatean sortzen den presioaz baliatuz, pisu handiko makinak abiadura azkar batez mugi ditzake.
Etxeko Sistema
Industria Iraultzaren aurretik ondasunak ekoizteko zegoen sistema, etxeko lanetan edo laborantzan oinarritua.
Holding
Enpresen kontzentrazio mota bat da. Beste enpresa batzuen jarduerak kontrolatzen dituen finantza-elkartea, horretarako enpresaren akzio gehienak erosten dituena.
Kataia (Muntaia Katea)
Henry Fordek asmatutako lan egiteko sistema da.
Kartela
Enpresen kontzentrazio mota bat da. Ekonomia-jarduera bereko zenbait enpresaren aldi baterako elkarketa, lehiarik ez izateko eta merkatua monopolizatzeko helburuarekin.
Trust
Kartelaren antzeko enpresa-kontzentrazioa, baina denbora luzeagorako edo iraunkorragoa.
Multinazionala
Jatorrizko herrialdeaz gain, beste herrialde batzuetan ere ekoizpen, erosketa edo salmenta jarduerak egiten dituzten enpresak.
Metropolia
Herrialde bateko garrantzi ekonomiko, politiko eta kulturala duten hiri handiak, konexioetarako, merkataritzarako eta komunikazioetarako gune garrantzitsuak direnak.
James Watt
Matematikari eta ingeniari eskoziarra izan zen. 1775ean lurrun-makinak eraikitzen hasi zen, baina lurrun-makina bera asmatu ez bazuen ere, hainbat asmakizun egin zituen hura hobetzeko.
Inperialismoa
Berezko lurraldearen edo eragin-eremuaren hedapena da, beste herri batzuk menperatuz eta batasun bat sortzeko helburuarekin egiten denean.
Taylorismoa (Seriean lan egitea)
Lan antolaketa edo kudeaketa sistema bat da, Frederick Winslow Taylor estatubatuarrak garatutakoa. Lanaren zatiketan oinarritzen da, eragiketa sinple eta errepikakorrak modu zientifikoan aztertuz, hobekuntzarako erabakiak hartuz eta langileek bete ditzaten kontrol zorrotza ezarriz. Langileen errendimenduaren araberako soldata jasotzea ere proposatzen da.
Interbentzionismoa
Politikan eta nazioarteko harremanetan, estatu batek nazioarteko auzietan eta beste herrialde baten politikagintzan izan beharko lukeen rol aktiboaren aldeko doktrina politikoa eta horren aplikazioa da.
Protekzionismoa
Merkatua babestean datza, herrialde bateko ekonomia kanpoko krisietatik babestuz egonkortasun ekonomikoa bermatzeko. Horretarako neurri ezberdinak hartzen dira, hala nola arantzelak nahiz zenbait inportazio-kuota.