Ekonomia formula

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,8 KB

1.- Ondasunak: Ekonomia, ondasuna gizakiaren behar bat asetzen duen zerbait da

2.- Jarduera Ekonomikoa: Pertsonen premiak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak lortzeko prozesuari esaten zaio

3.- Zerbitzua: Eskaintzen den jarduera-multzo bat da

4.- Enpresa: Ekoizpen-faktoreak (natura-baliabideak,  lana eta kapitala) konbinatzen dituen ekoizpeneko unitate ekonomikoa da. Gerora kontsumitzaileen eskura jarriko deiren ondasunak eta zerbitzuak ekoizten ditu, enpresaren zuzendaritzak antolatuta eta koordinatuta, eta arriskupean jarduten du beti.

5.- Enpresaburua: Enpresan erabakiak hartu behar dituen pertsona enpresa osatzen duten elementuen artean une oro erekari eusten saiatuz, eta arriskupean jardunez, une oro.

6.- Merkataritza-zuzenbidea: Enpresaburu batek, elementu pertsonalak eta materialak erabiliz, egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra, hau da, enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra.

7.- Merkataritza Kodea: Merkataritza-eragiketen lege-esparru nagusia

8.- Merkataritza-erregistroa: Estatuaren erakunde bat da,  Justizia Ministerioaren mendekoa. Haren eginkuzunetako bat, legeak esleitutako beste batzuen artean, erregistro horretan ezena emandako enpresaburuen egoera juridikoaren publizitate ofiziala da.

9.- Akzioak: Sozietate anonimo baten kapitala zati berdinetan banatuta dago, eta horietako bakoitzari akzio deritzo.

10.- Dibertsifikazioa: Ekoizpena dibertsifikatzea aukeratzen denean, enpresek,  jatorrizko produktuarekin nolabaiteko lotura duten ondasunak ekoitzi ohi dituzte, produktu osagarriak deritzenak. Enpresak jada badu produktu berria sartzeko merkatuari buruzko informazioa badu lehiakideekiko lehia-abantaila bat.

11.- Kanpo hazkundea:

  • Klusterra: Ekonomia-sektore jakin batean interesa duten enpresen, erakundeen eta unibertsitateen kontzentrazio geografikoak dira.

  • Joint-ventureak: Bi enpresaren edo gehiagoren arteko akordioak dira, non biek kapitala edo beste aktiboren bat jartzen duten.

  • Trustak: Enpresa multzoak dira, denen artean ekoizpen-prozesuko fase guztiak hartzen dituztenak, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusi izateko.

  • Holdings: Enpresa antolatzeko beste modu bat da. Enpresa nagusi batek beste enpresa batzuetako akzioak eta partaidetzak erosten ditu eta enpresa akzioak eta partaidetzak erosten ditu eta enpresa horiek kontrolatzen ditu.

  • Kartelak: Ekoizpen-sektore bereko enpresa-elkarteak dira. Merkatuaren gaineko kontrola dute, eta ados jartzen dira prezioetan eta salmenta-estrategietan.

12.- Globalizazioa: Herrieladeen arteko ekonomia-harremanen hedapena, mundu-ekonomia sortzeko ainakoa, non parte hartzen duen ekonomia bakoitza besteen mende dagoen.

13.- Organigramak: Enpresaren antolakuntza-egituraren adierazpen grafikoak dira, adierazpen sintetikoak eta sinplifikatuak, eta enpresaren egiturak zer ezaugarri nagusi dituen azaltzen dute.

14.- Lidergo: Pertsona batek, gogo biziz eta berak nahi duelako, beste batzuen gan eragiteko eta haiek helburu jakin batzuk lortzera animatzeko edo motibatzeko duen gaitasunari edo trebetasunari.

15.- Auditoria: Enpresaren plangintza aztertzen du, bai kontabilitateari dagokiona bai eta enpresaren baliabideen edo kudeaketa orokorraren errentagarritasunari dagokiona ere, eta plangintza hori hobetzeko aholkuak. Bi sailkapen egiten dira auditorietan. Lehen bizik barne-auditoria eta kanpo-auditoria. Bigarren sailkapenean aldiz hauek sartzen dira, kontuen auditoria, auditoria operatiboa eta azkenik ekoauditoria.

16.- Soldata: Langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzatan jasotzen dituen ordainsariak dira, izan benetan egindako lanagatik zuzenean jasotzen dituenak, izan lantzat konta daitezkeen atseden-aldiengatik jasotzen dituenak.

17.- Sindikatua: Langileen elkarte bat da, langile horiek dituzten interes komunak defendatzeko sortua. Sindikatuek langileen aldarrikapen ekonomikoak, sozialak eta politikoak defendatu eta lortzea dute helburu. Langileen oinarrizko eskubideetako bat sindikatu-askatasuna da.

18.- Negoziazio kolektiboa: lantegi, enpresa edo enpresa talde batean jarduera zer baldintzatan garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko abiarazten den prozesua da.

19.- Interes-gatazka: Bi solaskidek nork bere interesak defendatzen dituenean eta bataren eta bestearen interesek talka egiten dutenean gertatzen da. Giza baliabideen kudeaketan, enpresaren xedea da ahalik eta mozkin handiena lortzea, eta langileek, berriz, ahalik eta soldata eta lan-baldintza onenak lortu nahi izaten dituzte. Zenbaitetan, bi aldeek nork bere interesak defendatzean, gatazka sortzen da, eta negoziazio kolektiboaren bitartean saiatzen dira desadostasun horiek konpontzen.

20.- Adimen emozionala: Norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko eta horiek erabiltzeko trebetasuna da

21.- Lan motibazioa: Langileak jasotzen dituen estimuluak, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.

22.- Izakinak/ stock/ inbentarioa: Enpresak biltegian bilduta dituen eta horniduraren kudeaketan zenbait funtzio espezifiko betetzen dituzten material guzti-guztiei deritze.

23.- Merkatua: Merkaturatze-jardueraren ikuspegitik, premiak dituzten eta premia horiek eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten pertsonen edo enpresen multzoa da.

24.- Merkatu-kuota: Enpresa batentzat, oso garrantzitsua da salmenta osoaren zer proportzio dagokion jakitea

25.- Lehiakideak: Merkatu berean, produktu bera ekoizten duten edo zerbitzu bera ematen duten enpresei

26.- Merkatu-segmentazioa: Ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile taldeak identifikatzea.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Ekonomia legen